Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!

Bizkaie! 2013-04-05 16:17   Bertsolaritzea

XX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igazko Bilboko Fant Jaialdiko lehiaketan parte hartu eben film laburrak eskainiko ditue Basurtuko Udaltegian

Bizkaie! 2013-04-04 12:15   Barriak

Datorren maiatzaren 3an hasiko dan Fant 19, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren aurrerapen moduan, Kultura eta Hezkuntza Sailak joan dan urtean lehiatu ziran Euskal Herriko eta kanpoko film labur onenen aukeraketea eskainiko dauen zikloa programau dau. Saioak jarraiko bi eguaztenetan izango dira, apirilaren 10ean eta 19an, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erakusketa Unibersal baten hilotza

Zigor Aldama 2013-03-27 14:34   Bidaide

Gaur egun bistea ondo zorroztu behar da izaki bizidunen bat ikusteko. Shanghaiko Erakusketa Unibersaleko esparrutik ibilteak penea emoten dau. Inoizko handiena, karuena eta jente gehien erakarriko ebana izateko sortu eben, baina gaur egun hilotzez beteta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Durangok martiaren 31ko bonbardaketea gogoratuko dau domekan

Bizkaie! 2013-03-27 11:47

Domekan, martiak 31, Italiako Aviazione Legionariak Durangoko uria bonbardau ebela 76 urte beteko dira. 336 lagun hil ziran, eta ehunka zauritu. Aurten be orduan jazotakoa gogoratuko dabe Durangon hainbat ekitaldigaz, domekan hasi eta apirilaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bilbok bat egingo dau Antzerkiaren Mundu Egunagaz

Bizkaie! 2013-03-26 14:47   Kulturea

Bilbok Antzerkiaren Mundu Egunagaz bat egingo dau martiaren 27an eta 28an, Vamos a contar mentiras toda la vida komediaren estreinaldiagaz eta Pabilioi 6 aretoko eszenatokian (Erribera Kalea, 47) egingo dan antzezpen inprobisazino match berezi bategaz, guztia be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Korrika 18 mundiala izan da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-26 14:38   Euskerea berbagai

Korrika 18 mundiala izan da. Holan hasi dau Edurne Brouardek domekan Baionan amaitu zan Korrikaren balorazinoa. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Korrikak, eta sekula ez da izan hain plurala. Euskal Herriko mugak gainditu ditu, bost kontinenteetaraino ailegau da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iban Nikolai didgeridoo-jotzaileak 'Organika' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-03-25 17:19   Musikea

Bakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian

Bizkaie! 2013-03-25 14:48   Musikea

Al Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo eta Bizkaiaren izena Himalaiara eroango dabe Txikon, Madariaga eta Tamayok

Dabi Piedra Robledo 2013-03-25 13:51

Azkue Fundazinoak babestuta, Lhotse eta Nuptse mendietara igoteko helburuagaz urtengo dabe bihar hiru mendizale bizkaitarrek. Teknologia barriak erabilita, euskerea zabaltzeko asmoz doaz Himalaiara Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayo, mendizaletasuna ulertzeko beste modu bat aldarrikatzeaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle

Bizkaie! 2013-03-25 10:18   Bertsolaritzea

Xabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Rober Garay artisteak Arte Bruttoko arte-lan bat sortu dau, Basajaun izaki mitologian oinarritua

Bizkaie! 2013-03-22 11:54

Basajaunaren Ibilbidea naturgune pribatua da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ikuspegi zoragarriak ditu. Sano berezia dan gune horretan Rober Garayk Basajauna (Bx4) arte-instalazinoa sortu dau, inguruan berak batu dituan askotariko landareak erabiliz. ArteBrutto Naturalis Begeto Mitikoak izeneko seriearen lehenengo piezea da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Mikel Tabernak 60ko hamarkadako giroa jaso dau 'Alkasoroko benta' bere lehenengo nobelan

Bizkaie! 2013-03-22 10:14   Kulturea

60ko eta 70eko hamarkadan bizitakoak jaso ditu Mikel Tabernak bere lehenengo nobelan, Alkasoroko benta-n (Susa). Gaztaroan bete-betean ezagututako aldaketa giroa dau ardatz liburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean

Bizkaie! 2013-03-21 16:28   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko jantzen irudi eta soinuak batu ditue Bilboko Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-21 13:56   Kulturea

Bizkaian jantzea eta musikea biztanleen eguneroko bizimoduko osogai garrantzitsuak izan dira, eta hainbat ospakizunetako ardatz dira gaur egun be. Jantzok hurretik ezagutzeko erakusketea antolatu dabe Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak, Bizkaiko jantzak eta jantzariak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' bere lehenengo liburua argitaratu dau Goiatz Labandibarrek

Bizkaie! 2013-03-21 10:11   Kulturea

Igaz Igartza Saria irabazi eban Goiatz Labandibarrek, urtebetean irabazle izandako proiektua amaitu eta argitaratu barri dau Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar). Europako makina bat uritan jazotako istorioek osotzen dabe liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ewan Pearson musikagile britainiarra, martiko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-03-19 10:36   Musikea

Martiko Art After Dark saioa hemen da. Ewan Pearson DJ britainiarrak bere musika eta nahastez beteko dau Guggenheim museoa barikuan, martiak 22. Lehenago, Bombastich bikotea eta Ojos pintadosek ipiniko dabe musikea. Saioak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oihane Perea bertsolari gasteiztarrak jantzi dau Arabako txapela

Bizkaie! 2013-03-18 10:26   Bertsolaritzea

Oihane Perea izan zan nagusi zapatuan Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizko Principal Antzokian. Bertsolari gasteiztarra ederto ibili zan bai bakarkako bai ofizioko lanetan. Manex Agirre aurreko txapelduna bigarren izan zan. Perea eta Agirre Euskal Herriko Txapelketa Nagusian izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)