Ian MacEwanen 'Hoben-ordaina' nobelea kaleratu dau Igelak
2013-04-26 16:34 KultureaIan MacEwan idazle ingelesaren Hoben-ordaina- jatorrizkoan, Atonement- nobela ezaguna argitaratu dau Igela etxeak, Xabier Olarrak euskeratuta. Unibersidade ikasle gazte biren arteko maitasun istorioan jazotako oker batek abiatzen dau kontakizuna.
Ian MacEwan idazle ingelesaren Hoben-ordaina- jatorrizkoan, Atonement- nobela ezaguna argitaratu dau Igela etxeak, Xabier Olarrak euskeratuta. Unibersidade ikasle gazte biren arteko maitasun istorioan jazotako oker batek abiatzen dau kontakizuna.
Robbiek gutuna idatzi deutso Ceciliari, baina eskutitzak eta gutunazalak nahastau, eta okerreko personekana ailegauko dira mezuak. Nahasteak ondorio latzak izango ditu, personaien bizi osorako ganera. Halanbeharrak leku garrantzitsua dauka MacEwanen lanetan, personaien bizimodu normalean patuak izaten dauan eraginak, hain zuzen be.
Ingalaterrako Aldershoten jaio zan Ian MacEwan , 1948an. Urrezko Belaunaldia izenekoaren kide da, Salman Rushdie eta Martin Amisegaz batera, besteak beste. Daily Telegraph agerkariak mende honetako lehenengo hamarkadako hogei liburu onenen artean aitatu eban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!