VI. Huhezinema: apirilaren 16tik 18ra bitartean Aretxabaletan
2013-04-16 12:45 BarriakVI. Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.
Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea
2013-04-15 14:12 BertsolaritzeaArrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.
'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak
2013-04-15 12:38 KultureaRamon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.
Mikel Gorosabel 'Norton': 'Hirukote lez grabaukeran soinu garbiagoa atara dogu'
2013-04-15 11:16 BarriketanEH Sukarra taldeko burua
EHUko Arkitektura ikasleek 'Balenciaga argitzen' erakusketea edegi dabe Bizkaia Aretoan
2013-04-11 18:17 KultureaCristobal Balenciaga jostun ezagunaren jantziak inspirazino iturri hartuta, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko laugarren mailako hamar ikaslek Balenciaga argitzen erakusketea osotu dabe. Bizkaia Aretoan egongo dira ikusgai sorkuntzak, apirilaren 26a arte.
Sei erakusketa barri Bilboko 'Expodistrito' zikloan
2013-04-11 15:43 KultureaExpodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.
Edurnezuriren Batzarretxea
2013-04-09 18:47 KultureaSorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi.
Zortzi film luze izango dira lehian Fant 19 jaialdian maiatzaren 3tik aurrera
2013-04-09 15:50 BarriakZortzi pelikula lehiatuko dira Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian, eta hiru berton estreinauko dira ganera, tartean Park Chan-Wooken Stoker. Maiatzaren 3tik 10era bitartean zinema fantastikoa eta bildurrezkoa ikusteko makina bat aukera izango dira, bai film luzeak bai laburrak, Alondigako Golen zinema-aretoetan
Basque Culinary Center-ek gastronomia udalekuak abiarazo ditu Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian
2013-04-08 11:59 Jan edanakHamar egunetan, danetara 80 gaztek Basque Culinary Center-eko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntzinoa izango dabe gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukeraz gozetako, horreen gidaritzapean hurreratuko dira sukaldaritzearen mundura, haregaz lotutako ikastaro praktikoen, irteeren eta bisiten bidez.
Imanol Garaizabal: 'Barritasuna eta ikusgarritasuna topau nahian gabilz urtero'
2013-04-08 11:21 BarriketanBreak On Stage jaialdiko zuzendaria
Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!
2013-04-05 16:17 BertsolaritzeaXX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.
Igazko Bilboko Fant Jaialdiko lehiaketan parte hartu eben film laburrak eskainiko ditue Basurtuko Udaltegian
2013-04-04 12:15 BarriakDatorren maiatzaren 3an hasiko dan Fant 19, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren aurrerapen moduan, Kultura eta Hezkuntza Sailak joan dan urtean lehiatu ziran Euskal Herriko eta kanpoko film labur onenen aukeraketea eskainiko dauen zikloa programau dau. Saioak jarraiko bi eguaztenetan izango dira, apirilaren 10ean eta 19an, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da.
Deu Txakartegi: 'Elektro gitxiago eta house eta psikodelia gehiago dago disko barrian'
2013-04-02 10:19 BarriketanWe Are Standard taldeko abeslaria
Erakusketa Unibersal baten hilotza
2013-03-27 14:34 BidaideGaur egun bistea ondo zorroztu behar da izaki bizidunen bat ikusteko. Shanghaiko Erakusketa Unibersaleko esparrutik ibilteak penea emoten dau. Inoizko handiena, karuena eta jente gehien erakarriko ebana izateko sortu eben, baina gaur egun hilotzez beteta dago.
Durangok martiaren 31ko bonbardaketea gogoratuko dau domekan
2013-03-27 11:47Domekan, martiak 31, Italiako Aviazione Legionariak Durangoko uria bonbardau ebela 76 urte beteko dira. 336 lagun hil ziran, eta ehunka zauritu. Aurten be orduan jazotakoa gogoratuko dabe Durangon hainbat ekitaldigaz, domekan hasi eta apirilaren 12ra arte.
Bilbok bat egingo dau Antzerkiaren Mundu Egunagaz
2013-03-26 14:47 KultureaBilbok Antzerkiaren Mundu Egunagaz bat egingo dau martiaren 27an eta 28an, Vamos a contar mentiras toda la vida komediaren estreinaldiagaz eta Pabilioi 6 aretoko eszenatokian (Erribera Kalea, 47) egingo dan antzezpen inprobisazino match berezi bategaz, guztia be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz.
Korrika 18 mundiala izan da
2013-03-26 14:38 Euskerea berbagaiKorrika 18 mundiala izan da. Holan hasi dau Edurne Brouardek domekan Baionan amaitu zan Korrikaren balorazinoa. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Korrikak, eta sekula ez da izan hain plurala. Euskal Herriko mugak gainditu ditu, bost kontinenteetaraino ailegau da.
Iban Nikolai didgeridoo-jotzaileak 'Organika' diskoa kaleratu dau
2013-03-25 17:19 MusikeaBakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.
Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian
2013-03-25 14:48 MusikeaAl Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.
Bilbo eta Bizkaiaren izena Himalaiara eroango dabe Txikon, Madariaga eta Tamayok
2013-03-25 13:51Azkue Fundazinoak babestuta, Lhotse eta Nuptse mendietara igoteko helburuagaz urtengo dabe bihar hiru mendizale bizkaitarrek. Teknologia barriak erabilita, euskerea zabaltzeko asmoz doaz Himalaiara Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayo, mendizaletasuna ulertzeko beste modu bat aldarrikatzeaz batera.






































