Seaskak manifestazinoa deitu dau zapatuan Hendaiako Ikastolearen alde

Bizkaie! 2013-02-01 11:44

Baionako suprefetak Hendaiako Ikastolea diru-laguntza publiko barik ixteko hartutako erabagia salatzeko, manifestazinoa deitu dau Seaskak zapatuan, zezeilak 2, Hendaian bertan. Manifestazinoa 17:00etan hasiko da, Hendaiako geltokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'One More Than One Voice', hizkuntzea, nortasuna eta komunidadearen ganeko gogoetea Artiumen

Bizkaie! 2013-01-28 13:34   Kulturea

Hizkuntzea, ahotsa, nortasuna, autoridadea eta komunidadea kontzeptuen ganeko gogoetea osotu Katarina Zdjelar artista serbiarrak One More Than One Voice erakusketan. Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketea Artium museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Asier Otamendi eta Paula Amilburu irabazle Araban

Bizkaie! 2013-01-28 10:12   Bertsolaritzea

Asier Otamendi eta Aramaioko Paula Amilburu gazteak irabazi dabe finalaurreetarako txartel zuzena, eta besteak datorren astegoieneko azken hiru kanporaketen zain gelditu beharko dira, puntuazinoaren arabera pasetan diran 18 bertsolarien zerrendea osotzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Antartikako helmugara heldu da Pakea Bizkaia

Bizkaie! 2013-01-25 14:55

Unai Basurkok gidatzen dauen belaontzia hegoaldeko 65 graduko latitudera heldu da. Hiru hilebetez 7.000 itsas-milia nabigau ditu, joan dan urriaren 7an Bilbotik abiatu zanetik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins, Azkena Rock jaialdiko kartelburu

Bizkaie! 2013-01-25 14:53   Musikea

Azkena Rock jaialdiko kartelburuen barri emon dabe antolatzaileek: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins. Bagilaren 28 eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan, Gasteizen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ibone Belaustegigoitiak jasoko dau euskal emakumeen olinpismoari emondako 2012 Sabino Arana Saria

Bizkaie! 2013-01-25 14:23   sariak-autortzak

XXIV. Sabino Arana Sariek euskal emakumeen olinpismoaz gan, beste zenbait persona eta erakunderen ibilbidea eta merituak autortuko ditue: Bart De Wever politikari flandestarra, Mari Puri Herrero bilbotar margolari eta grabatzailea, Gorabide adimen-urritasuna daben personen aldeko Bizkaiko alkartea, Euskal Herriko Txistulari Alkartea eta Idom enpresea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Acero aukeratu dabe '2012ko Abenturazale'

Bizkaie! 2013-01-24 17:48

Kepa Acero getxotarrak 14.193 boto jaso ditu eta honenbestez Epic TV telebista kateak antolatzen dauen saria irabazi dau; komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta lako abentura eta kiroletan oinarritzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zinegoak jaialdiaren 10. edizinoak mundu osoko 85 lan eskainiko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-01-24 14:55   Barriak

Hamar urte bete ditu Zinegoak jaialdiak, ia konturatu barik Bilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinema jaialdiak. Urtarrilaren 31tik zezeilaren 10era bitartean, Euskal Herrian zein nazinoartean egindako 85 lan eskainiko ditue, tartean mundu mailako sei estreinaldi. Gaël Morel aktore eta zinemagile frantsesak jasoko dau Ohorezko Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2zio taldeak 'Pausuz pausu' diskoa zuzenean aurkeztuko dau Santurtziko La Kelo gaztetxean

Bizkaie! 2013-01-23 10:51   Musikea

2zio hirukoteak Pausuz pausu lehenengo diskoa zuzenean aurkeztuko dau zapatuan, hilak 26, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Norte Apache taldeagaz batera. Gorka, Jo eta Odei Barrosok osotzen daben taldeak rapa euskeraz egiten dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Krisiak' ardatz hartuta egingo da aurten 44. Bertso Eguna

Bizkaie! 2013-01-22 17:12   Bertsolaritzea

Afarirako sarrera guztiak salduta dagoz. Arratsaldeko ekitaldirako 1.800 sarreratik 500 inguru dagoz oraindino salgai; www.bertsosarrerak.eu webgunean eros daitekez, 12 euroan Bertsozale Alkarteko bazkideentzat eta 18ren truke gainontzekoentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Lehoi' kartelak iragarriko ditu Bilboko 2013ko Aratusteak

Bizkaie! 2013-01-22 14:11

Azkenean Lehoi kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egilea César Núñez Álvarez da eta Aratusteetan bere kartela Bilboko kaleetan eskegita ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iruñerriko euskaltegiak laguntzeko 'Milaka argi' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-01-22 10:25   Euskerea berbagai

Igazko zemendian hasi eta Aste Santura bitartean IKA euskaltegiak Milaka argi Nafarroan kanpaineari ekingo deutso, helburu bi lortzeko, bata, Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dala adierazotea, eta bestea, Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hilaren 25ean abiatuko da Lantenon Arabako Bertsolari Txapelketea, 'Lotu!' lemapean

Bizkaie! 2013-01-21 10:47   Bertsolaritzea

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketea hilaren 25ean hasiko da Lantenon. Finala, martiaren 16an jokatuko da. Danetara 30 bertsolari izango dira lehian. Txapelketearen zehaztasunak Abornikanoko Abel Enbeitaren baserrian egindako aurkezpenena emon zituen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Dolores Redondoren 'Zaindari ikusezina' nobelea argitaratu dau Ereinek euskeraz

Bizkaie! 2013-01-18 11:47   Kulturea

Dolores Redondo idazle donostiarraren Zaindari ikusezina nobelea hamar hizkuntzatan argitaratu da asteon, aldi berean danetan. Euskerazko bersinoa eguenean aurkeztu eban Erein etxeak. Baztan trilogiaren lehenengo zatia da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu ditue

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-01-17 14:25   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak eta EHUk Euskerazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu ditue Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldi berean Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua aurkeztu dabe. Sariak urte birik behin deitzen dira, eta bost-jakintza arlotan banatzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nagisa Oshima zinema zuzendari japoniarra hil da

Bizkaie! 2013-01-16 10:17   Barriak

Nagisa Oshima zinemagile japoniarra hil da, 80 urtegaz. Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso irailean. Japoniako 60ko hamarkadako zinema barriaren ordezkari nagusietakoa izan zan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alex Txikon mendizale lemoaztarra Laila Peak igoten ahaleginduko da

Bizkaie! 2013-01-15 17:20

Alex Txikonek prest dauka neguko hurrengo espedizinoa: Laila Peak. Karakorum mendikateko 6.096 metroko tontorra izango dau helburu barikuan, urtarrilak 18, abiatzen dauen abentura barriak. Proiektuaren zehaztasunak prentsaurrekoan emon ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)