Nestor Basterretxearen unibersora hurreratzeko proposamena
2013-02-25 14:51 KultureaNestor Basterretxea artistearen atzera begirako erakusketarik handiena aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 240 lan dagoz ikusgai museoan, maiatzaren 19ra arte. Eskulturak, pinturak, kartelak, zirriborroak, arkitektura proiektuak, logotipoak... artista bermeotarrak landutako arlo guztietako lanak batu ditu Peio Aguirre komisarioak.
Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe AEK-k eta ikastolek
2013-02-25 14:17 Euskerea berbagaiEskolara hasten diranetik 18 urtera arteko neska-mutilentzat preparau dabe unidade didaktikoa, edade bakotxarentzat beren beregi egokitutako jarduerakaz. Korrika zer dan, ze ezaugarri daukazan eta euskerearen aldeko jarrerea lako kontzeptuak transmitidu gura ditue eta, bide horretan, irakasleen lagungarri izan nahi dabe.
Manex Agirrek irabazi dau 2. finalerdia
2013-02-25 09:57 BertsolaritzeaManex Agirre izan da jaun da jaube 354 puntugaz, jarraian baina tarteko alde handiagaz Ander Solozabal 291,5 puntugaz, Andere Arriolabengoa 289 puntugaz, Paula Amilburu 286,5egaz, Unai Mendibil 281,5egaz eta Zigor Enbeita 280,5 puntugaz.
'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2013-02-22 14:45 Euskerea berbagaiGaur, zezeilak 22, Agurtzane Azpeitiaren Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua aurkeztu dabe Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumako 29. zenbakia da, eta Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.
Hesian taldeak bere lehenengo zuzeneko diskoa aurkeztu dau, 'Hemen eta orain'
2013-02-22 13:56 MusikeaLau disko eukazan orain arte Nafarroako Sakana eskualdeko taldeak, danak estudiokoak eta, azkenaldion, Hesianen oihartzuna asko zabaldu dan ezkero, zuzeneko bat plazaratzeko erabagia hartu dabe. Holan, abuztuaren 14an Gernikan eskaini eben kontzertu jentetsua grabau eta CD eta DVDa egin ditue.
'Reinventer le monde' erakusketea edegi dabe Bilboko Rekalde aretoan
2013-02-22 13:43 KultureaReinventer le monde taldeko erakusketea maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzinoa izan dau erakusketeak.
Patxo Telleria eta Jon Urraza zuzendariak, Max sarietarako hautagai
2013-02-22 10:21 KultureaPatxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izentau ditue, euskeraz idatzitako antzezlanean arloan. Maiatzaren 13an banatuko ditue sariak.
Labo 2013 + Kimuak 2012 Film Laburren Astea Donostian
2013-02-21 16:56 BarriakAurten, barrikuntza moduan, Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko deutso Kimuak programeari. Astelehenean, hilak 25, 2012an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben ekimena da.
Islamera bihurtutako emakumeei buruzko ikerlan batek irabazi dau UPV/EHUko I. Maria Goyri Saria
2013-02-21 12:06Ikasketa Feminista eta Generokoak masterreko ikasle Itzea Goicoleak irabazi dau genero ikuspegia barne hartzen daben master amaierako lanen I. Maria Goyri Saria. Epaimahaiak, deialdi honetara aurkeztutako zortzi lanen artean, haren lana hautatu eban, Feminismoa eta errukia: genero analisi bat islamera bihurtutako emakumeen inguruan izenekoa, Miren Llona irakasleak zuzendurikoa.
Kultur Maratila egitarauak musikea, antzerkia eta zirkua dakarz Leioara
2013-02-20 14:54 kulturbizKultur Maratila euskera hutseko kultura egitaraua aurkeztu dau Leioako Udalak. Musikea, antzerkia eta zirkua izango dira aurtengo osogai nagusiak. Lehenengo hitzordua zezeilaren 28an izango da, Horman Poster kolektiboaren Iragan perfektua antzezlanaren eskutik.
Badatoz Bad Sound System taldearen zuzenekoak 'Aldaketa' lana aurkezteko
2013-02-20 10:31 MusikeaDatorren zapatuan, hilaren 23an, Kalera Rock jaialdiaren barruan, Durangoko Landakogunean kontzertua emongo dau Bad Sound System taldeak Aldaketa lana aurkezteko. Hortik aurrera Urduña, Hendaia, Arroniz, Trapagaran eta Lesaka dira hurrengo hitzorduak.
Ekinaren ekinez Alex Txikon eta J.M. Fernandez neguan Laila Peak mendiaren tontorra zapaldu daben lehenengoak dira
2013-02-19 12:56Hamar ordutik gorako ekinaldian, 60 kilometro orduko haize boladakaz eta zeropetik 35 graduko tenperatureagaz, Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6.096 metro) mendiaren tontorra zapaldu dabe eta orain arte ez dau inork holakorik lortu.
XII. Bilboko Zirkuitua Helikon Teatro taldeak aurkeztuko dauen 'Cinco horas con Mario' lanagaz hasiko da
2013-02-18 14:06 kulturbizApirilaren 25era arte, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.
'Itsasturia' erakusketeak itsas munduaren lekukotasun barri bat eskainiko dau Bilboko Itsas Museoan
2013-02-18 13:39 KultureaEuskal Kultur Erakundeak atondutako Itsasturiak erakusketea Bilboko Itsas Museora ailegau barri da, Donibane Lohizune, Miarritz, Baionan eta Irisarrin izan ostean. Itsas munduaren inguruko lekukotasun barri bat eskaintzen dau. Bagilaren 30era arte egongo da ikusgai Bilbon.
Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' IV. Argazki Lehiaketearen sariak erabagi dira
2013-02-18 13:11 sariak-autortzakBlas de Otero Fundazinoak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Javier Martínez Navarro murtziarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 97 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.
Asier Otamendik finalerako txartela Izarran irabazi dau
2013-02-18 10:08 BertsolaritzeaHurrengo saioa zezeilaren 23an jokatuko da Aramaioko kultur etxean; kantauko daben bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill. Gai-jartzailea: Olatz Santocildes.
Eduardo Barinaga: 'Amesak lortzeko burrukan egin behar dala aldarrikatzen dau Blackie & Kanuto filmak'
2013-02-15 09:58 BarriketanBaleukoko produktorea
Gizazinea zikloak krisialdi ekonomikoari buruzko hainbat ikuspegi eskainiko ditu
2013-02-14 11:17 BarriakGizazinea programeak gaur egungo krisialdi ekonomikoaren hainbat ikuspegi batuko ditu zezeilaren 20tik eta 22ra Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenez. Film laburrak eta luzeak, dokumentalak zein fikzinozkoak, proiektauko ditue. Saio guztiak doban dira.
Elhuyar Fundazinoak Web-corpusen Ataria aurkeztu dau
2013-02-14 10:42Atari hau konsultagai jarri dau Elhuyarrek, eta erabiltzaileek hiru baliabide izango ditue eskura: euskerazko corpus elebakar bat, 125 miloe berbez osotua; euskera-gaztelania corpus paralelo bat, 18 miloe berba inguru dituana; eta euskerazko corpusetik automatikoki erauzitako berba-konbinazinoak.
Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu dau Gerediaga alkarteak
2013-02-13 14:50Durangoko Azokea antolatzen dauen Gerediaga alkarteak zuzendari kargutik kendu dau Aiert Goenaga. Orain urtebete hartu eban ondarroarrak Jon Irazabalen lekukoa zuzendaritzan. Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango be, inoren proiektu petsonala. Azoka ez dau zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino, adierazo dau Gerediagak prentsa-ohar bidez