Kazetaritzearen krisiaz eta konponbideaz gogoetea egingo dabe nazinoarteko adituek Leioan

Bizkaie! 2013-10-31 17:35

Astelehenean, zemendiak 4, goizeko 09:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko gradu aretoan (Sarriena z/g, Leioan) Kalidadezko kazetaritzearen etorkizuna izenburuko nazinoarteko jardunaldiak hasiko dira.

Astelehenean, zemendiak 4, goizeko 09:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko gradu aretoan (Sarriena z/g, Leioan) Kalidadezko kazetaritzearen etorkizuna izenburuko nazinoarteko jardunaldiak hasiko dira. Renaud Lambert Le Monde Diplomatique-ko erredaktore buruak, Mariano Ferrer kazetari eta analisteak, Pascual Serrano www.rebelion.org webguneko fundatzaileak eta Edita Slezakova Midas erakunde europarreko zuzendariak parte hartuko dabe, besteak beste, HGH, Hedabideak, Gizartea, Hezkuntza unibersidadeko ikerketa taldeak antolatuko jardunaldietan. Zein dan prentsearen krisiaren jatorriaz eta zein dan konponbideaz hausnarketea egingo dabe, astelehenean eta martitzenean.

HGHko ikertzaile Txema Ramírez de la Piscinaren ustez, gaur egun kazetaritearen krisiak arrazoi asko eta oso desbardinak ditu oinarrian: hedabideetan izan dan salmenten jatsierea, publizidadearen sarrerak gitxitzea, eta krisi ekonomikoa bera dago; baina, kazetaritzearen eredua bera be aldatzen dago eta horregatik, eredua birrraztertu egin behar da, bai eta konponbideak topau be; ze duda barik, batentzat ona izan daitekeena bestearentzat txarra izan daiteke, hau da, Financial Times egunkariarentzat egokia izan daitekeen konponbideak, akaso, ez dau balioko Berriarentzat.

Kontuak kontu, zemendiaren 4an eta 5ean, bertoko zein kanpoko zenbait irakaslek eta kazetarik ikasgai magistralak, berbaldiak eta mahai-inguruak eskainiko ditue. Era berean, ehun lagun baino gehiagok eretxi eta esperientzia trukaketea egingo dabe. Jardunaldietan aldi bereko itzulpen zerbitzua izango da eta berbaldiak streamingen bidez jarraitu ahal izango dira (ehutb.ehu.es/).

Egitarau osoa ikusteko klik egin Kalitatezko kazetaritzaren etorkizuna - Egitaraua erantsitako artxiboan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu