'Zatoz euskarara', matrikulau zaitez Bizkaiko euskaltegietan

Bizkaie! 2013-07-12 14:39   Euskerea berbagai

Zatoz euskarara kanpainearen helburu nagusiak bi dira: batetik, helduen matrikulazinoa sustatzea Bizkaiko euskaltegietan 2013-2014 ikasturtera begira, eta bestetik, euskaltegietan arian-arian euskalduntzen diran herritarrak eta gizataldeak animetea euskerea eguneroko bizimoduan erabil deien euskaltegitik kanpo, edozein gizarte-esparrutan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cristina Lucasek 'On air' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-07-12 11:49   Kulturea

Cristina Lucasek hegaz egiteko aspaldiko amesa hartu dau abiapuntu Rekalde aretoan zabaldu barri dauen On air erakusketea atontzeko. Menpekotasun eta podere tresnei buruz egin dauen gogoetearen emoitzea urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jabi Santa Cruz erandiotarrak 'Baso ilun itoan' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-07-11 17:56   Kulturea

Blas de Otero-Bilboko Uria saria irabazi eban Jabi Santa Cruz idazle erandiotarrak 2011ko edizinoan, euskerazko modalidadean. Orain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak bere lana kaleratu dabe, Baso ilun itoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Poesia, musikea eta artea, Eako Poesia Egunen hamargarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-11 15:47   Kulturea

Gaur egungo egoera sozio-ekonomikoari begira ospatuko dabe Eako Poesia Egunen hamargarren urteurrena, garagarrilaren 19tik 21era bitartean. Ikusgarria da hemen bidegabea, Gabriel Arestiren aipua, izango da aurtengo lemea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Garaiko Udalak Zubiaurretarrak gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2013-07-11 15:47

Lehenengoa datorren garagarrilaren 13an, zapatuan, Garai herriko eraikin desbardinen aurrealdeetan egingo dan Zubiaurretarren begietatik izenburuko argazki-erakusketearen hasierea izango da. Erakusketea Zubiaurre anai margolariek XX. mende hasieran Garai herri bizkaitarrean hartutako 12 formatu handiko argazki erraldoiek osotzen dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sete Sóis Sete Luas zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak

Bizkaie! 2013-07-11 11:27   Musikea

Sete Sóis Sete Luas jaialdiaren zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak aurten lehenengoz. Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen topagunea da jaialdia. Kulturen arteko komunikazinoa eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak sustatzeko helburua dauka eta 21. edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolearen mendeurrena

Bizkaie! 2013-07-10 18:41

UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Eskolearen mendeurrenaren ospakizuna izan da goiz partean, eta ikastegiaren ehun urteko historia gogoratzen dauen Del hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia liburua aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskean Kristö, Arratitik rock´n´roll gordin eta gogorra

Bizkaie! 2013-07-10 14:18   Musikea

Arratiako Eskean Kristö taldea euren lehenengo maketea aurkezten dabil. Balmasedan daukie hurrengo kontzertua, barikuan, hilak 12, Balmasedako Herriko Tabernan. 70eko hamarkadako rock gogorra entzuteko aukerra ederra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sharrie Williamsek abiatuko dau Getxoko XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia, garagarrilaren 18an

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-09 15:30   Musikea

Jazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Zornotzak bere bideojoko propioa eukiko dau

Bizkaie! 2013-07-08 15:20   kulturbiz

Zornotzak bere bideojokoa eukiko dau. Udalaren gazteria sailaren ekimenez sortuko da, Ureshi Land, aurten zazpigarren edizinoa beteko dauen manganimearen eta kultura japoniarraren Mangamore jaialdiagaz bat eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unibersidadeko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dabe bizikletaz UPV/EHUren markea zabaltzeko

Bizkaie! 2013-07-04 16:22

Bidaiaren hasierea Bilbon izango da, garagarrilaren 6an, zapatuan, eta 18 hilebete geroago, lau kontinenteak zeharkatu eta abenturearen barri online emon ondoren, Bilbora bueltauko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari

Bizkaie! 2013-07-04 12:11   Musikea

Garagarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2013-06-28 15:51   Euskerea berbagai

Gaur, bagilak 28, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dau Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Bersino barriak, danetara, ia 3.000 sarrera barri -sarrera nagusi eta azpisarrera- izango ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeoko XVI. Jazzaldiak 3 kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 3tik 5era

Bizkaie! 2013-06-28 15:18   Musikea

Aurten Jazzber jaialdi honetan, Carlos Velasco Quintet euskaldunek, Poloniako Freeway Quintet eta Kopenhagen egoitza dauen Artur Tuznik Trio taldeak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udako musika jaialdiak abian dira

Bizkaie! 2013-06-27 12:16   Musikea

Musikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Vietnamgo bihotz indigena

Zigor Aldama 2013-06-26 15:43   Bidaide

Zirkulu Polar Artikoan bizi diran gizaki apurrak iluntasun baltzenean pasetan dabe negua. Planetako gaurik luzeena da. Vietnam iparraldeko Sapa eskualdean behelaino lodiak bazter guztiak hartzen ditu eta udabarrira arte, batzuetan udan bueltetan da, argilunen eta misterioaren bizitoki bihurtzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera

Bizkaie! 2013-06-24 17:33   Euskerea berbagai

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)