Miren Agur Meabek errealidadea eta fikzinoa lotu ditu 'Kristalezko begi bat' nobelan

Bizkaie! 2013-03-08 10:38   Kulturea

Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat helduentzako lehenengo nobelea argitaratu dau Susa etxeagaz. Pintoreak autoerretratua margotzen dauen moduan idatzi dau nobela hau, dino liburuaren kontrazalak. Autofikzinoa eta autobiografia lotu ditu idazle lekeitiarrak behar barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Koke Martinezen arte surrealistea ikusgai dago Bizkaia Aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-07 14:56   Kulturea

Jose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Arte surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Andres de MaƱarikuaren testu bildumea argitaratu dau Labayruk

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-07 14:11   kulturbiz

Estudios acerca de la cristianización del País Vasco Andres de Mañarikuaren testu bildumea aurkeztu dau Labayru Ikastegiak. Kristinautasuna Euskal Herrian ezartzeko prozesua sakon jorratu eban historialari eta ikertzaile bilbotarrak. Ander Manterola izan da testu-hautaketea eta edizinoaren arduraduna.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martiak 8: II. Climbing Girl Party Leioan

Bizkaie! 2013-03-07 13:47

Lehenengo edizinoaren arrakastea ikusita, martiaren 8an, 17:00etatik 20:30etara, Sakoneta Kiroldegiko Rokodromoan, Leioa Mendi Taldeak II. Climbing Girl Partya antolatu dau aurten be Leioako Udalaren eta herriko zenbait dendaren babesagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bersino barria aurkeztu dau, 42.942 formakoa

Bizkaie! 2013-03-06 14:53   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren azken bersinoa aurkeztu dau, eta daborduko sarean dago konsultagai. Danetara, 42.942 forma ditu orain hiztegiak. Ekitaldi berean UZEI eta Akademiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe erakunde bietako ordezkariek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gidabaimena Euskaraz' kanpainan ehun gazte baino gehiago ibili ziran 2012an

Dabi Piedra Robledo 2013-03-06 13:34   Euskerea berbagai

Gidabaimena aterateko azterketak euskeraz egitera animetan dituan kanpaineak hirugarren urtea bete dau eta gorako bidean dago. Izan be, 2012an, lehenengo aldiz gainditu da ehun parte-hartzaileren kopurua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Musika Eskoleak 'Belarritxar' ikuskizuna estreinauko dau Campos Antzokian

Bizkaie! 2013-03-06 11:47   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandako irakasleek eguaztenean, hilaren 6an, batez be txikienei zuzendutakoa bada be, familiartean gozetako ikuskizun musikal dibertigarri barri bat estreinauko dabe Campos Antzokian. Belarritxar, musikearen bidaian Patxi Laborda jantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena dauen euskerazko ipuin musikatu bat da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Andrea Abaliaren eta Lide Kaltzadaren 'Alter ego' erakusketa barria Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2013-03-05 13:09   Kulturea

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-aretoak Alter Ego erakusketa barria hartuko dau apirilaren 6ra arte, barriro be jentearen aurrean jarteko UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko artista gazteek egindako lana, hori guztiori Bizkaiko Batzar Nagusiek Euskal Herriko Unibersidadeagaz daben lankidetza hitzarmenaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martiaren 21ean abiatuko da Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren 'No More Tour'

Bizkaie! 2013-03-05 11:00   Musikea

Musikaren munduan 30 urte bete dituala ospatzeko, mundu mailako kontzertu birea egingo dau Fermin Muguruzak Kontrakantxa taldeagaz batera. No more tour izena izango dauen birea Kurdistanen hasiko da martiaren 21ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2013-03-04 14:23   Musikea

Doinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Silveira eta Julio Soto nagusi, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-03-04 10:47   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

72 ordu Shanghain

Zigor Aldama 2013-02-28 14:55   Bidaide

Turismoa suspertu guran, Pekinek eta Shanghaik bisa-salbuespena onartu dabe aurten 45 herrialdetako lagunek, baita Espainiakoek be, 72 ordura arteko bisita edo egonaldiak egin deiezan, hori bai, aitatu urietatik urtetea galarazota dago. Beste uri edota herrialde batzuetarako bidean dagozanentzako baimena da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txina artearen bidez ezagutzen

Bizkaie! 2013-02-28 13:35   Kulturea

Erakusketa honetako artelanak Nadia Barkate eta Cristian Villavicencio UPV/EHUko Arte Ederretako gardu ondoko ikasleenak dira. Ikusgai dagozan obra horreek Pekinen, Judas Arrietaren MA Studio-n, egoitza bekeagaz egon ziranean egin zituen, 2012ko udan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'3.szn' Siroka bizkaitarren hirugarren diskoa plazan dago

Bizkaie! 2013-02-28 11:57   Musikea

Siroka talde bizkaitarrak disko barria aurkeztu dau gaur Bilbon; urtarrila eta zezeilean zehar Andoaineko Garate Studiosetan grabau dabe Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta honezkero taldearen hirugarren disko luzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kimuak 2013 programan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2013-02-28 10:30   Barriak

Kimuak ekimenaren 2013ko edizinoa martxan dago. Katalogoaren aukeraketan parte hartu gura daben zuzendari edo produktoreek maiatzaren 31ra bitartean eukiko dabe lanak bialtzeko epea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aspaldiko partez, Arratia aurrera

Gorka Intxaurbe 2013-02-27 17:48   Bertsolaritzea

Igorreko goizeko freskureagaz hasi zan atzo XXI. BBK Sariketea. Eta halantxe ibili ziran bertsolariak: fresko ideatan eta bertsoa botateko orduan. 18 urtera artekoetan kontua estu eta Busturialdekoen alde egon zan arren, aldea 18-25 urtera artekoetan lortu eban Arratiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fretwork biola-boskotearen eskutik hasiko dira Getxoko kontzertu klasikoak

Bizkaie! 2013-02-27 09:53   Musikea

Datorren zapatuan, martiak 2, hasiko dira Getxoko 28. Kontzertu Klasikoak, Fretwork biola-boskote britainiarraren eskutik, zango-biola musikan espezializautako taldea, hain zuzen be. Aurreko edizinoetan legez, saioak zapatuetan izango dira martiaren 2an, 9an eta 16an, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gaixorik dagoan neskato baten familiari laguntzeko dirua batzen dabilz Atxuri ikastetxeko gurasoak

Bizkaie! 2013-02-26 13:02

Atxuriko García Rivero Ikastetxean matrikulauta dagoan sei urteko neskato bat da Cloe. Bihotzeko gaixotasun bat dala eta, bihotz-transplante baten zain dago. Igazko maiatzean, Madrilgo Gregorio Marañon Ospitalean ingresau eben Cloe, Estaduan beste inon ez dabelako egiten umeen transplanterik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Moneda suelta' eta 'Nube y cuchara' poesia lanak aurkeztuko ditue arrastian Bidebarrietan

Bizkaie! 2013-02-26 11:07   Kulturea

Jorge Gonzalez Arangurenek eta Javier Agirre Gandariasek liburu bana aurkeztuko dabe arrastian Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Moneda suelta eta Nube y cuchara poesia lanak hai zuzen be. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)