Rock gordina dakar Aneika ara hirukote bizkaitarrak lehenengo diskoan
2013-12-02 14:42 MusikeaAneika ara, mila eratan, holan ulertzen dau Zigor Iturbe, Argibel Euba eta Alex Lopez hirukoteak musikea, eta modu horretan azaldu dabe izen bera ipini deutsien diskoan. Hamabi kanta daukaz Aneika ara (Gaztelupeko hotsak) lanak, rocka dau osogai nagusi, eta beste makina bat bere bai. Abenduaren 5ean, Durangoko Azokan joko dabe.
Balendin Lasuenek jaso dau Ohorezko Lauaxeta Saria
2013-12-02 14:00 sariak-autortzakAurtengo edizinoan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali (Zaldibar, 1924) emon deutso Lauaxeta Ohorezko Saria; Ricardo Arregi Díaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria Bitan esan beharra lanagaitik eta Jabi Elortegiri Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria, Galerna lanagaitik.
William A. Douglass: 'Zentzu askotan, euskal kulturea sakonago bizi izan dot kultura amerikarra baino'
2013-12-02 10:12 BarriketanArgizaiola saria 2013
Bizkaia, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat
2013-11-29 14:42 Euskerea berbagaiDatozen asteotan berrehun kultur eta aisialdirako ekintza baino gehiago eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskerea kalera atara eta daukan aberastasuna ikusarazotea.
Barre-algarak Myanmarreko erregimenaren kontra
2013-11-29 14:14 BidaideMoustache Brothers zuzenean ez badozuz ikusi ezin esan Mandalayn egon zarenik. Handinahiko eslogana izan daiteke kontuan hartuta aitatu komiko taldearen emonaldiak Myanmarreko bigarren uri garrantzitsuenean, jausteko zorian dagoan bizitegi-auzo bateko garaje ugerdoan izaten dirala. Edozelan be, bibotearen anaiok uriko ikur bihurtu dira.
Kartzeletan egindako idazlan eta marrazkiak argitaratu ditu, beste urte batez, Ataramiñek
2013-11-28 14:35 KultureaBilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.
Joseba Tapiak 'Tximela kapitainaren izarrak' diskoa argitaratu barri dau
2013-11-28 10:21 MusikeaLuis Rezola Arana 36ko gerran gudari izandako kapitai tolosarraren bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, gitarrea lagun, Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren bibolina) diskoan. Danetara, 18 kanta ditu behar barriak.
Hasier Agirrek irabazi dau Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea
2013-11-27 16:45 kulturbizHasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.
'Jainko txiki eta jostalari hura' lanak barriz batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde
2013-11-27 14:16 MusikeaAlkarregaz egoteko gogoak batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar) proiektuan. Orain hamar urte sortutako Zaharregia txikiegia agian lanaren bide bera segidu dabe, baina guztiz desbardin.
Erriberako Merkatuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako argazki historikoak ikusgai
2013-11-27 13:11 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan udal programearen barruan, argazkien bitartez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako historia islatzen dauen erakusketea inaugurau dau gaur Erriberako Merkatuan.
Xabi Aburruzaga: 'Trikitixearen esentziari eutsiz, etnikoaren bidetik joan gara'
2013-11-25 11:15 BarriketanTrikitilaria
Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle
2013-11-25 10:28 BertsolaritzeaUnai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.
Nicolas Provosten 'Tokyo Giants' lanak irabazi dau 55. Zinebi jaialdia
2013-11-22 14:46 BarriakHiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten eta Jakuzako kide baten bideek bat egiten dabe 55. Zinebiko irabazle Tokyo Giants film laburrean. Nicolas Provost zinemagile belgikarraren 23 minutuko lanak jasoko dau iluntzean jaialdiko Sari Nagusia, Arriaga antzokian egingo dan sari-emote ekitaldian.
Berezko tipografia osoa sortzen dauen lehen unibersidade europarra da UPV/EHU
2013-11-21 17:37 kulturbizTipografia barria 2012-2015ko Komunikazino Planaren hausnarketa eta proposamenetatik sortu zan, bi hizkuntza ofizialak alkarregaz idazteko konponbide barritzailea emoten dau, eta identidadea sortzen lagunduko dau. Euskal Herriko Unibersidadearentzat pozgarria da identifiketan gaituan osogai barri hau, jatorrizkoa eta personala izatea, esan dau Iñaki Goirizelaia errektoreak.
William A. Douglass antropologoak jasoko dau Durangoko Azokearen Argizaiola saria
2013-11-21 14:48 KultureaDuragoko Azokearen 48. edizinoaren aurkezpen ofizialean, egitarauaren barri emoteaz gan, Argizaiola Sariaren eta aurtengo herrialde konbidauaren barri emon dabe. William A. Douglass antropologoak jasoko dau saria eta Eskozia izango da aurtengo herrialde protagonistea. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokea.
Maite Gurrutxagak 'Habiak' lana aurkeztu dau, antzezlan batetik sortutako komikia
2013-11-21 10:48 KultureaGizona ez da txoria Dejabu panpin laborategiaren antzezlana dau oinarri Maite Gurrutxagak osotu dauen Habiak (Txalaparta) komiki grafikoa. Ximon eta Selma dira protagonistak, lehenengoa baserritik bota dabe, abiadura handiko trenaren lanak dirala-eta, eta bestea, gizona jagoten dauen erizain bosniarra da.
Zuiako Koadrilako ‘guapoenak’
2013-11-20 11:25Arroyo Palacín argazkilari afizionatuak, Imanol Txi ezizenagaz bere lana sinatzen dauenak, lehengo eta bigarren sariak irabazi ditu Uribarri-Ganboako urtegiko argazki bategaz (Reflejos de Primavera) eta artzain-txakur kume baten erretratuagaz (Euskal Artzain Txakurra), hurranez hurran. Hirugarren saria Garazi Aldama Urkizak irabazi dau astotxo baten argazkiagaz (Astoa ikusi dugu).
Antton Aranburu busturiarrak 'Bizirik' diskoa kaleratu dau
2013-11-18 14:11 MusikeaOrain urtebete abiatutako proiektuaren emoitzea da Antton Aranburu busturiarrak aurkeztutako Bizirik diskoa, egilearen bigarrena. Bakartiak bere banda barriagaz grabau dau lana. Abenduaren 7an, Durangoko Azokan aurkeztuko dau.
Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan
2013-11-18 10:03 BertsolaritzeaFinalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.
Myanmarreko erregimenaren zentzunik bako bunkerra
2013-11-15 14:48 BidaideEgunez Naypyitaw uriburuan ez dabil arimarik be. 2005eko amaieran hasi ziran eregiten erregimen militarra eta menpekoak bereizteko asmoz eta gaur egun gitxi dira Myanmarreko uriburu barria kiskaltzen dauen eguzpipean ausartzen diranak. Eregite lanak ez ditue amaitu baina Batzorde Militarrak aurreikusitako miloe bat biztanleko kopurua ez da inon agiri.



































