Hemen da Arrigorriagako Nazinoarteko 18. Clown eta Pailazo Jaialdia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-07 15:44   Kulturea

Hamaika proposamen dakarz aurten Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak, maiatzaren 10etik 12ra. Publiko guztientzako eskaintzea atondu dabe, ume zein helduentzako. Formatu edegia eta parte-hartzaile emon deutsie 18. edizinoari.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Javier Marcoren '3 minutos' , Nontzefilm lehiaketako Zinema Saria

Bizkaie! 2013-05-06 14:24   Barriak

Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketearen sari banaketea eta lan onenen proiekzinoa egin eben zapatuan, Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren egitarauaren barruan. Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak irabazi dau Zinema Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea' erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2013-05-02 15:45   Kulturea

Bizkaiko Legebatzarrak Bilbon daukan egoitzako arte-bildumako artelanetako batzuk jarriko ditu ikusgai lehenengoz. Gernikatik Gure Arteara. Imajinario berriak suntsitu eta eraikitzea izeneko erakusketea 11 artelanez osotuta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz Zeanurin

Jon Urutxurtu 2013-05-02 11:31

Maiatzaren 5erako prestau dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2013ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten zortzigarren edizinoa betekoa dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazoten dabenez, helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Gogoa kirolean' Mendebalde Kultura Alkartearen XVII. jardunaldiak Bilbon maiatzaren 3an eta 4an

Bizkaie! 2013-04-30 18:36   Euskerea berbagai

Gogoa kirolean izenburupean, urteroko hitzordua antolatu dau Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 3 eta 4rako. Berbaldiok Bilboko Plaza Barria 15ean, Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Guernica' lana ulertzeko makina bat modu, Gernikako Euskal Herria museoan

Bizkaie! 2013-04-29 11:52   Kulturea

Picassoren Guernica ardatz daben hainbat lan batu ditue Azken Gernikak erakusketan, Gernikako Euskal Herria museoan. Bertoko zein kanpoko artisten beharrak dagoz ikusgai, tartean Ibon Aranberri, Kepa Garraza eta Javier Arcerenak. Erakusketea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ian MacEwanen 'Hoben-ordaina' nobelea kaleratu dau Igelak

Bizkaie! 2013-04-26 16:34   Kulturea

Ian MacEwan idazle ingelesaren Hoben-ordaina- jatorrizkoan, Atonement- nobela ezaguna argitaratu dau Igela etxeak, Xabier Olarrak euskeratuta. Unibersidade ikasle gazte biren arteko maitasun istorioan jazotako oker batek abiatzen dau kontakizuna.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea ardatz, jarduera ugari programau ditue Bilboko erdigunean maiatzaren 3 eta 4rako

Dabi Piedra 2013-04-26 15:22   kulturbiz

Bilbao Art District ekimen barriaren aurkezpena izango da Arteen Asteburua eta, holan, erakusketak, kontzertuak, astialdiko jarduerak eta bisita gidatuak egongo dira. Bilboko hainbat museo, arte galeria eta kultur arloko gunek bat egin dabe, Arteen Asteburuaren bidez, Bilbo mundu mailako zirkuituetan sartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan

Bizkaie! 2013-04-24 15:31   Musikea

Frantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nicolás Ruiz Descampsek euskal abertzaletasuna eta gazte erakundeak aztertu ditu

Bizkaie! 2013-04-22 15:24   kulturbiz

EHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Plethora’, bigarren diskoa dakar Mantisak

Bizkaie! 2013-04-19 14:39   Musikea

Musika estiloari jagokonez, zeozelako aldaketea dakar disko barriak, segurutik teklatuak sartu dituelako: Eboluzino naturala izan da eta oso gustura gagoz. Benetan nahi genduan bidea topau dogu hainbat urteren ostean, esan dau Gonzalez abeslariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea, Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-04-19 12:37   Musikea

Hemen da apirileko Art After Dark emonaldia. Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea izango da apirilaren 19ko protagonistea Bilboko Guggenheim museoan. Lower eta Lourdes Madow Dj-ek be parte hartuko dabe gaurko saioan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

72 ordu Pekinen eta Guangzhoun

Zigor Aldama 2013-04-18 18:49   Bidaide

Labur baino ez bada be, hiru egunetan Txinako uriburuan eta Txinako manufaktura-industriagune handienean zer ikusi eta zer egin kontauko deutsuet.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Karlos Linazasorok 'Versus' helduentzako nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2013-04-18 11:16   Kulturea

Versus izeneko naufrago bat ugarte huts eta txiki batean, 1985tik bertan. Horixe dau abiapuntu Karlos Linazasorok Versus nobelan. Elkar argitaletxeak kaleratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Markos Goikoleak irabazi dau Euspot euskerazko iragarki laburren lehiaketea

Bizkaie! 2013-04-17 10:45   Barriak

Publikoaren saria, barriz, Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi dau, Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dabe lanik onena bost egunez. Danetara, 1.307 boto jaso ditue, eta horreetatik 373 irabazlearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi dau Abaroak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

VI. Huhezinema: apirilaren 16tik 18ra bitartean Aretxabaletan

Bizkaie! 2013-04-16 12:45   Barriak

VI. Huhezinema hiru egunetan egingo da, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, hain zuzen be. Lehenengoan, EUSPOT euskerazko spot lehiaketearen sari banaketa ekitaldia egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 19:00etatik 20:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea

Bizkaie! 2013-04-15 14:12   Bertsolaritzea

Arrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Martutene' nobelea eta 'Bitan esan beharra' poema-liburua, Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2013-04-15 12:38   Kulturea

Ramon Saizarbitoriak idatzitako Martutene (Erein) nobeleak eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren Bitan esan beharra (Alberdania) poema-liburuak Espainiako Kritikaren Sariak jaso ditue, euskerazko arloan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)