Poesia, musikea eta artea, Eako Poesia Egunen hamargarren edizinoan
2013-07-11 15:47 KultureaGaur egungo egoera sozio-ekonomikoari begira ospatuko dabe Eako Poesia Egunen hamargarren urteurrena, garagarrilaren 19tik 21era bitartean. Ikusgarria da hemen bidegabea, Gabriel Arestiren aipua, izango da aurtengo lemea.
Garaiko Udalak Zubiaurretarrak gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu
2013-07-11 15:47Lehenengoa datorren garagarrilaren 13an, zapatuan, Garai herriko eraikin desbardinen aurrealdeetan egingo dan Zubiaurretarren begietatik izenburuko argazki-erakusketearen hasierea izango da. Erakusketea Zubiaurre anai margolariek XX. mende hasieran Garai herri bizkaitarrean hartutako 12 formatu handiko argazki erraldoiek osotzen dabe.
Sete Sóis Sete Luas zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak
2013-07-11 11:27 MusikeaSete Sóis Sete Luas jaialdiaren zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak aurten lehenengoz. Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen topagunea da jaialdia. Kulturen arteko komunikazinoa eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak sustatzeko helburua dauka eta 21. edizinoa da aurtengoa.
Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolearen mendeurrena
2013-07-10 18:41UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Eskolearen mendeurrenaren ospakizuna izan da goiz partean, eta ikastegiaren ehun urteko historia gogoratzen dauen Del hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia liburua aurkeztu dabe.
Eskean Kristö, Arratitik rock´n´roll gordin eta gogorra
2013-07-10 14:18 MusikeaArratiako Eskean Kristö taldea euren lehenengo maketea aurkezten dabil. Balmasedan daukie hurrengo kontzertua, barikuan, hilak 12, Balmasedako Herriko Tabernan. 70eko hamarkadako rock gogorra entzuteko aukerra ederra.
Sharrie Williamsek abiatuko dau Getxoko XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia, garagarrilaren 18an
2013-07-09 15:30 MusikeaJazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.
Zornotzak bere bideojoko propioa eukiko dau
2013-07-08 15:20 kulturbizZornotzak bere bideojokoa eukiko dau. Udalaren gazteria sailaren ekimenez sortuko da, Ureshi Land, aurten zazpigarren edizinoa beteko dauen manganimearen eta kultura japoniarraren Mangamore jaialdiagaz bat eginez.
Josu Ximun: 'musikea pintura abstraktoagaz konparauko neuke'
2013-07-05 15:25 BarriketanBelako taldekoa
Unibersidadeko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dabe bizikletaz UPV/EHUren markea zabaltzeko
2013-07-04 16:22Bidaiaren hasierea Bilbon izango da, garagarrilaren 6an, zapatuan, eta 18 hilebete geroago, lau kontinenteak zeharkatu eta abenturearen barri online emon ondoren, Bilbora bueltauko dira.
Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari
2013-07-04 12:11 MusikeaGaragarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.
Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dabe Gasteizen
2013-06-28 15:51 Euskerea berbagaiGaur, bagilak 28, Euskaltzaindiak Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia aurkeztu dau Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Bersino barriak, danetara, ia 3.000 sarrera barri -sarrera nagusi eta azpisarrera- izango ditu.
Bermeoko XVI. Jazzaldiak 3 kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 3tik 5era
2013-06-28 15:18 MusikeaAurten Jazzber jaialdi honetan, Carlos Velasco Quintet euskaldunek, Poloniako Freeway Quintet eta Kopenhagen egoitza dauen Artur Tuznik Trio taldeak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrerea doban izango da.
Imanol Alvarez: 'Kaleak emoten ditu hamar pausu aurrera eta hiru atzera'
2013-06-28 13:43 BarriketanEHGAM alkarteko kidea
Udako musika jaialdiak abian dira
2013-06-27 12:16 MusikeaMusikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.
Vietnamgo bihotz indigena
2013-06-26 15:43 BidaideZirkulu Polar Artikoan bizi diran gizaki apurrak iluntasun baltzenean pasetan dabe negua. Planetako gaurik luzeena da. Vietnam iparraldeko Sapa eskualdean behelaino lodiak bazter guztiak hartzen ditu eta udabarrira arte, batzuetan udan bueltetan da, argilunen eta misterioaren bizitoki bihurtzen da.
Sopelako kiroldegiak jarduera batzuk euskeraz eskainiko ditu lehen aldiz, irailetik aurrera
2013-06-24 17:33 Euskerea berbagaiKanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zarien protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak emon nahi deutsueguz, proiektu hau aurrera eroateko prest agertu zarielako eta eredua izan zarielako.
Galder Gaztelu-Urrutia: 'Internetek kalte baino mesede egingo deutso zinemagintzeari'
2013-06-24 12:08 BarriketanZinema zuzendaria
Orio(k) eta!
2013-06-24 10:46 BertsolaritzeaZarauzko taldea eta Gemma Urteaga izan ziran Orion, XXV. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapelak jantzi zituenak. Hata guzti be, irabazle asko izentau nituan neure kautan. Zapatuz, Karela kiroldegia bertsozalez josita egoala, patxadazko bertsoak ugari entzun genduzan.
Sopuertako Mendebala folk jaialdiaren azkenengo edizinoa
2013-06-19 15:51 MusikeaMendebala jaialdiak agur dino, aurtengoa izango dau azkenengo edizinoa. Egun bakarreko jaialdia atondu dabe aurten, garagarrilaren 6an, Sopuertako Santa Ana zelaian. Halan da be, aurten be Kantauri aldeko eta inguruko folk eskaintza onena batuko dabe, Celtas Cortos, Xabi Aburruzaga eta Aira Pedra taldeak, tartean.
Astegoienean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketea
2013-06-19 15:49 BertsolaritzeaDatorren zapatuan, bagilaren 22an, Euskal Herriko Eskolarteko 2013ko Bertsolari Txapelketea jokatuko da. Bertsozale alkarteak eta Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako txapelketeak hogeita bosgarren ekitaldia dau aurtengoa. Orioko Udalaren babesagaz, herri horretako Karela kiroldegian izango da finala.