Alex Txikonek eta Pablo Otxoak Base saltoa egin dabe gaur Portugaleteko Bizkaia Zubitik

Bizkaie! 2014-03-19 13:35

Garapenerako nazinoarteko lankidetzan dabilen InAurora plataformeak lasteri martxan jarriko dauen Basu bat ur kanpainearen alde (For a Glass of Water) nazinoarteko kanpainea babestu dabe Alex Txikonek eta Pablo Otxoak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketan Busturialdeak irabazi dau

Bizkaie! 2014-03-18 16:38   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 18, Getxon, Algortan jokatu da XXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketea, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da eta danetara, 402'5 puntu jaso ditue. Ipar Uribek, barriz, 399 puntu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Herrien arteko IX. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2014-03-17 17:38   Euskerea berbagai

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo euskera eta kultura-alkarteak bultzatuta, apirilaren 5ean, Herrien arteko IX. Berba Probak egingo dira Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzeko eta sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Txinatar ekologiaren gerrillariak (eta III)

Zigor Aldama 2014-03-17 14:31   Bidaide

Deng Ping agintari politikoen arerio handienetakoa da Txinan. Estaduaren enpresa baten ganean Greenpeace erakundeak egindako lehenengo ikerketea koordinau dauen gaztea da eta bazterrak harrotu ditu, izan be, gobernuak galarazo egin deutse komunikabideei aitatu ikerlana erabiltea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Europako jantzari onenak batuko dira Bilboko BreakOnStage jaialdian, martiaren 29an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-17 14:01   Kulturea

Kultura urbanoak gustuko dituenen urteroko hitzordua hur dago. Izan be, gaur aurkeztu dabe martiaren 29an Bilbao Arenan egingo dan BreakOnStage nazinoarteko jaialdia. 14. edizino honetan be Europako talderik onenek egingo dabe jantzan Bilbon, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Kaynix eta Poe One taldeek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan

Bizkaie! 2014-03-14 11:49   Musikea

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Blas de Oteroren Eguna hartuko dau gaur 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' ekimenak

Bizkaie! 2014-03-14 10:33   kulturbiz

Egunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea eta trenbideari buruzko erakusketea be ipini ditue

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Yoko Ono artista japoniarrak 'Half-A-Wind Show' atzera begirakoa aurkeztu dau Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-13 14:32   Kulturea

Yoko Onoren larogeigarren urtebetzea ospatzeko, bere ibilbide artistikoaren atzera begirako erakusketea antolatzea otu jakien orain urte batzuk Frankfurteko Schirn Kunsthalle museoko arduradunei. Igaz, han izan zan Yoko Ono. Half-A-Wind Show, eta orain, sortzailearen 81. urtebetetzean, Bilboko Guggenheimen da artista japoniarraren 200 lan batzen dituan erakusketea. Irailaren 1era arte izango da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Garikoitz Mendizabal txistulariak bost kontzertu emongo ditu egunotan Hego Korean

Bizkaie! 2014-03-13 09:56   Musikea

Martiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko hizkuntza-industriek 278 miloe fakturau zituen 2013an

Bizkaie! 2014-03-12 17:33   kulturbiz

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arratia aurrera XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketan

Bizkaie! 2014-03-12 16:30   Bertsolaritzea

Gaur Zallan jokatutako XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen 2. kanporaketan, Enkarterri eta Arratiako taldeak izan dira aurrez aurre eta irabazlea Arratiako taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Danele Sarriugarte elgoibartarrak 'Erraiak' lehenengo liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-03-12 12:54   Kulturea

2012ko Igartza sariaren emoitzea da Danele Sarriugartek aurkeztu barri dauen Erraiak (Elkar) nobelea. Bikote baten hartu-emonaren amaierea da istorioaren abiapuntua. Emakume baten bakarrizketea, bere obesinoaren kontaketea, hori da idazle elgoibartarraren eleberriaren ardatza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lea-Artibaiko taldea izan da nagusi Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2014-03-11 16:45   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari gazteen XXII. BBK Sariketea Markina-Xemeinen jokatu dan saioagaz, Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean izan da eta bertako ikaslez beteta egon da. Irabazlea Lea-Artibai taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan dira 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' kultur topaketak

Bizkaie! 2014-03-11 13:17   kulturbiz

Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko uriburuan. Martiaren 16ra arte, Santanderreko kulturearen alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukerea daukagu; antzerkia, argazkigintzea, musikea, zinemea eta abar. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokeak zarratuko dau egitaraua, astegoienean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Odolaren deia' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-03-07 12:15   Kulturea

Aitaren heriotzea dala eta, gaztetatik alkarren barri izan ez daben anaia bik hartu-emona berreskuratu dabe. Gazteena zuztabarkoa da gaur egun be, eta zaharrena guraso zintzo eta negozio-gizon serioa. Haor Iñaki Irasizabal idazle durangarraren Odolaren deia (Elkar) nobela baltz barriaren abiapuntua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Bizkaie! 2014-03-06 17:40   Musikea

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien 2013ko uztea

Bizkaie! 2014-03-06 16:11   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Forum d´Avignon, kulturearen ganeko eztabaida foroa martxan da Bilbon

Bizkaie! 2014-03-06 11:44   jardunaldiak

Forum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasi zan bart kultura arloko hainbat aditu bertan zirala eta domekan, hilaren 8an amaituko da. Raw, esperientziak konpartiduteko lan-jardunaldian, Forumaren aurreko ekitaldian, adituek Uria, kultur ekosistema legez aztertu eben. Bilboko kulturearen inguruko 65 lagunek tokiko ekosistema kulturalari buruz eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituen bart.

»» Ikusi argazki guztiak (3)