Julen Gabiria: 'Bidaiak emongo deust aukerea, aspaldiko partez, neugaz bakar-bakarrik egoteko'
2014-05-12 11:10 BarriketanIdazlea eta itzultzailea
Xabier Enbeitak eta Malen Amenabarrek Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela irabazi dabe
2014-05-12 10:40 BertsolaritzeaXabier Enbeita Ibarrak jantzi dau txapela Busturialdeko Txapelketako finalean eta eta Malen Amenabarrek, barriz, Urine Butroeko finalean. Datorren astegoienean, hilaren 17an, Lea-Artibaikoa eta 18an, barriz, Durangaldeko finalak jokatuko dira.
Donostiako TGA+Asociados estudioaren 'Little 62' izango da Zinemaldiko kartel ofiziala
2014-05-09 15:44 BarriakZinemaldiak aurtengo edizinoaren irudi barriaren aurkezpena egin dau Eureka! Zientzia Museoan; kartel ofiziala, Zuzendari Barrien atalekoa, Horizontes Latinos-ekoa, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinemakoa jainarazo ditue. Txema Garcia, Nagore Garcia eta Xabier Martinez de Arbulo buru dituan TGA+Asociados Donostiako diseinu-estudioak egin dau Little 62, kartel ofiziala izango dana.
‘Musika dibertigarria da' zikloa maiatzeko barikuetan Bilboko Barrainkuan
2014-05-09 11:45 MusikeaBilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar.
Domekan egingo da 31. Herri Urrats jaia, Mintza! lelopean
2014-05-08 12:53 Euskerea berbagaiHerri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak milaka lagun batuko ditu aurten be Senpereko lakuaren inguruan. Egun horretan, maiatzaren 11n, batzen dan dirua lizeo barria eregiteko erabiliko dau Seaskak. Urtero lez, adin guztietarako egitaraua atondu dabe, musikea, umeentzako jokoak, jantzariak, bertsolariak eta abar.
Hamazortzi estreinaldi eskainiko ditu Leioako XV. Umore Azokeak
2014-05-07 15:18 KultureaMaiatzaren 15etik 18ra bitartean, Leioa eszenatoki erraldoi bihurtuko da, herriko kale, plaza eta bazterrak bertoko eta kanpoko kaleko artisten beharrik barrienakaz beteko dira eta. Danetara, 43 konpainia izango dira Umore Azokan, eta ehun saiotik gora egingo ditue.
The Mokers hirukoteak irabazi dau Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurretako II. Maketa Lehiaketea
2014-05-07 13:53 MusikeaDanetara, 26 izan dira lehiaketearen II. edizinoan parte hartu daben taldeak. Horreetatik bederatzi pasau ziran kontzertuen bigarren fasera. Joan dan asteko barikuan kontzertua emon ebenak hiru finalistak izan ziran: The Mockers, Orion Child eta Hozten.
Hamahiru konpainia batuko dira Arrigorriagako XIX. Clown eta Pailazo Jaialdian
2014-05-06 15:55 KultureaMaiatzaren 9tik 11ra bitartean clown eta zirkuko diziplinak ezagutzeko aukera parebakoa izango da Arrigorriagan, XIX. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen jaialdian. Emonaldiez aparte, zirku tailerra eta Gorakada taldeari buruzko erakusketea antolatu ditue.
Kultura auzoetara eroango dau udabarrian Bilboko Udalak
2014-05-06 14:38 kulturbizMaiatzean eta bagilean, ia 200 ekitaldi programau ditue uriburuko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale egitasmoan. Era askotako jarduerak izango dira, dobakoak guztiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak 40.000 parte-hartzaile espero ditu. Udalagaz batera, 30 alkarte eta taldek parte hartu dabe antolakuntzan.
Rune Reilly Kølsch, Belako DJ eta DJ Lourdes Madow, maiatzeko Art After Dark saioan
2014-05-06 11:31 MusikeaHilero lez, oraingoan be Art After Dark saioa gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko ordu batetan amaituko da. Danimarkako Rune Reilly Kølsch Destination Calabria abesti ezagunaren egileak zarratuko dau gaua. Entzuleek Guggenheimeko erakusketez be gozetako aukerea eukiko dabe.
Hamabost urteko etenaldiaren ostean, Kashbadek 'Arrakala' disko barria kaleratu dau
2014-05-05 14:50 MusikeaSorkun Rubio, Haritz Beristain, Gorka Lazkano, Gorka Sesma eta Karlos Osinaga barriro batu dira 15 urteren ostean, eta kaleratu barri dabe Arrakala (Bonberenea Ekintzak) diskoa. Daborduko hasi dira zuzenean aurkezten, hurrengo kontzertua maiatzaren 16an daukie, Tolosako Bonberenean.
Biboko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketea abian da
2014-05-05 12:36 MusikeaBertako Pop Rock Erakusketearen 28. edizinoan izena emoteko epea zabalik dagoala jakinarazo dau Bilboko Udalak. Maiatzaren 31 izango da azkenengo eguna. Taldeek gitxienez lau kanta bialdu behar ditue.
Naia del Castillo: 'Identidadearen kontua lantzeko duplikazinoa jorratu nahi izan dot'
2014-05-05 11:45 BarriketanEskultorea
Oihana Bartra eta Igor Meñika irabazle, Hego Uribe eta Arratiako Bertsolari Txapelketako finaletan
2014-05-05 11:07 BertsolaritzeaAstegoienean Hego Uribeko eta Arratiako bertso txapelketako finalak jokatu dira, zapatuan bata, eta domekan, bestea, Oihana Bartra Arenas izan zan nagusi Hego Uribeko bertsolarien artean, eta Igor Meñika Bengoetxea, arratiarren artean. Biak sailkatu dira zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako.
Maiatzaren 3an hasiko da 30. Udabarriko Bertso Saioak jaialdia
2014-04-30 17:58 BertsolaritzeaSantutxu Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, Udabarriko Bertso Saioen aurtengo edizinoan hiru emonaldi egingo dira Karmelo plazan, eta auzoko kaleak zeharkatuko dituan bertso kalejira bat. Zapatuan, maiatzak 3, abiatuko da egitaraua, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien eskutik.
Myanmarreko akabuko gerrea (eta II)
2014-04-30 15:25 BidaideMaeSotse herritik urteten dan kaminoa gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Halako baten, KNUren ibilgailuak bolante-kolpea emon eta basoan sartzen gara. Erreka ondoan gagoz, argiune baten geratu gara. Han, gizon bat dago itxaroten ontzi txiki baten mugea pasau eta KNLAaren lurraldera eroateko prest.
Xabier Etxaniz Rojoren 'Sirena-hotsak' liburuak irabazi dau Zidarrezko Euskadi Saria
2014-04-30 13:00 sariak-autortzakEuskerazko atalean, Erein argitaletxeak igaz plazaratutako Xabier Etxaniz Rojoren Sirena-hotsak ipuin liburuak jaso dau Zidarrezko Euskadi Saria, eta gaztelaniazkoan, Mircea Cartarescuren Las bellas extranjeras (Impedimenta) itzulpenak.
Zabalik dago Lekeitioko 37. Euskal Zine Bileran izena emoteko epea
2014-04-30 11:06 BarriakIrailaren 12a izango da aurtengo Euskal Zine Bileran ikus-entzunezkoak aurkezteko azkenengo eguna. Jaialdia zemendiaren 23tik 29ra bitartean egingo da. Sari barria sortu dabe ganera edizino honetan, Antzar Morea, genero ikuspegia ondoen azaltzen dauen pelikulearentzat.
FANTek aurreko edizinoetako film irabazleak proiektau eta kartel guztien erakusketea antolatu dau XX. urteurrena ospatzeko
2014-04-30 10:54 BarriakFANT Jaialdiaren aurreko egunetako giroa berotu eta programearen 20. urteurrena ospatzeko asmoz, antolatzaileek jarduera bereziak antolatu ditue, besteak beste, azken edizinoetan irabazle izan diran hiru filmen proiekzinoa eta gaurdaino jaialdia iragarteko erabili diran kartelen erakusketea.
Euskeria abesbatzak Bilbao BBK Live jaialdian izango diran taldeen kantuak interpretauko ditu
2014-04-29 18:36 MusikeaBilbao BBK Live jaialdian izango diran The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy, Phoenix, Jack Johnson, Foster The People, Crystal Fighters, White Lies eta Izal moduko taldeen kantak joko ditu Euskeria abesbatzak, Jose Luis Canalek kontzerturako beren-beregi egindako egokitzapenakaz eta Urko Sangronizen zuzendaritzapean.



































