Beethoven eta Brahms Bilbon protagonista, Musika-Música jaialdiaren barruan

Bizkaie! 2014-02-14 11:41   Musikea

Musika klasikoa herritar guztiei hurreratzea eta entzule barriak erakartea da helburua. Horregaitik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurreratzen diranentzat. Musika klasikoa zabaltzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ernesto Neto artista brasildarraren erakusketea edegi dabe Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-02-14 11:05   Kulturea

Gaurtik aurrera ikusgai dago Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketea Biboko Guggenheim. 1990eko hamarkadatik aurrera sortutako berrogeita hamar lanek osotzen dabe atzera begirakoa. Petra Joos izan komisarioa. Erakusketea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ermuko Euskara Sailak VII. Piropo Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2014-02-14 10:44   kulturbiz

Ermuko Udalak Piropo Lehiaketearen zazpigarren edizinoa antolatu dau euskerea modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 14an (San Balendin eguna) hasi eta martiaren 12an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ellen Allien eta Madel DJak, zezeileko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2014-02-13 17:16   Musikea

Berlingo Ellen Allien DJak saio bikotxa eskainiko dau barikuan, hilak 14, gaueko hamaiketatik aurrera. Lehentxuago, hamarretan, Fever klubeko Pink aretoko Madel DJak abiatuko dau zezeileko Art After Dark saioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txinatar ekologiaren gerrilariak (I)

Zigor Aldama 2014-02-13 16:29   Bidaide

Egun arraroa da Pekinen: eguzkia bistan da eta goizeko lehen orduetako geruza gris iluna desagertu ostean, kolore urdin bizia agiri da zeruan. Dana dala, Zhou Rengek uste dau ameskeria edo ilusino hutsa dala hori.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Maitasuna bere testuinguruan' berbaldia San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2014-02-13 12:13   kulturbiz

Euren edertasuna zala eta, Errenazimentuan ospetsu egin ziran, eta sasoi hareetako humanisten maitasuna biztu, eta artisten musa izan ziran emakumeak dira protagonista San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan. Halanda ze, zezeilaren 14an egingo dabe Maitasuna bere testuinguruan berbaldia, 18:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kalean da Kareletik aldizkariaren 6. alea

Bizkaie! 2014-02-12 16:51   kulturbiz

Seigarren aleko azalak be emongo dau zeresana. Kelerian neguko pista sortu dogu. Lekeitio kirolzalea adierazoteko erabili dogu argazkia eta zelan ez, kirol talde eta eragileen lana goraipatzeko modu bat be bada hau. Igotz Ziarreta artista grafikoagaz sortu dogu argazkia. Goimailako artistea ekarri dogu gurera. Berau izan da Fitur azokarako Eusko Jaurlaritzearen stand-a diseinau dauena eta beronek jaso dau 2014ko stand onenaren saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Meatzaritzearen sasoia gogora ekarriko dabe Bilbon, erakusketa eta berbaldien bidez

Dabi Piedra Robledo 2014-02-12 14:23   jardunaldiak

Arte Berreginen, Meatzaritzearen eta Itsasadarraren museoen alkarlanagaz eta BilbaoHistoriko erakundearen bultzadaz, apirilera arte iraungo dau Bilboko Meatzak programeak. Gaur bertan, maketen erakusketea zabaldu dabe Berreginen Museoan. Asmoa da, garai baten Bilbon ohikoak izan ziran meatzeetako teknologia, tresnak eta bizimodua erakustea, edade guztietarako aproposak diran jardueren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igaztik artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balendinetan Zeanuriko Eleizondon

Jon Urutxurtu 2014-02-11 14:10

Egitarau honetan aitagarria da orain dala 55 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala sei urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Olabide ikastoleak eta Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dabe Gasteizen

Bizkaie! 2014-02-11 11:37

Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

David Truebaren 'Vivir es fácil con los ojos cerrados' filma nagusi Goya sarietan

Bizkaie! 2014-02-10 10:50   Barriak

Film laburren euskal egileak polito ibili dira: Gaizka Urrestik (Abstenerse agencias) fikzinozko lan labur onenaren saria irabazi dau, eta Raul de la Fuentek (Minerita) dokumental labur onenarena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinemaldia.cat euskal zinemeak atzerrian dauen erakusleiho garrantzitsuena bilakatu da

Bizkaie! 2014-02-06 17:40   Barriak

Jaialdia zezeilaren 13an hasiko da Gernika bajo las bombas pelikulearen emonaldiagaz, euskal produkzinoa izateaz gan Kataluniakoa be izan dauelarik. Holan, jaialdian zehar, bai pantailan edota solasaldietan, besteak beste, Aitor Merino, Marc Clotet, Mark Schardan, Patxo Telleria, Pep Tosar, Gorka Otxoa, Leticia Dolera, Lander Otaola eta Marc Gutiérrez izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kulturearen eta uriaren arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon martian, Avignoneko Foroan

Dabi Piedra Robledo 2014-02-06 14:20   jardunaldiak

2008an sortu zanetik, lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon uritik kanpora, izan be, Bilboko Alondigara etorriko da kulturearen ganeko pentsalari eta eragileen topaketea martiaren 5etik 7ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Istorio BIziak', ahozko narrazinoaren inguruko kultur programa barria Bilbon

Bizkaie! 2014-02-05 14:17   jardunaldiak

Istorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jon Uriarte 'Farolin' eta Karmele Larrinaga 'Zarambolas' izango dira Bilboko Aratusteetan

Bizkaie! 2014-02-04 17:02

Jai Batzordeak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango diran Bilboko Aratusteetako personaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Jon Uriarte kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Karmele Larrinaga aktore bilbotarra, Goenkaleko Axun, Zarambolas.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain' erakusketea edegi dabe Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2014-01-31 13:44   Kulturea

Martiaren 16ra arte ikusgai izango da Bilboko Arkeologi Museoan Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain erakusketea. Martiaren 1ean ibilbide arkeologiko bat antolatuko dabe, aztarnategia bera ezagutzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

La Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen 'Mezillingües' diskoa aurkeztuko dau Gernikan

Bizkaie! 2014-01-29 14:42   Musikea

La Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen Mezillingües lanaren zuzeneko aurkezpena egingo dau Gernikako Lizeo Antzokian datorren barikuan, urtarrilaren 31n. Enbor bereko zazpi hizkuntza eta 19 kolaborazino batzen dituan diskoa da ska-fusino taldeak aurkeztuko dauena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egueneko 'Artelana bere testuinguruan' saioko protagonistea Niccolo de Uzzano izango da

Bizkaie! 2014-01-28 10:20   Kulturea

Niccolo da Uzzanoren bustoa izango da Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea datorren eguenean, urtarrilaren 30ean, 18:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)