Bizkaiko mezarik altuena, IgiriƱaoko Edurretako Amaren baselizan
2014-07-29 11:57Gaur egun San Inazio egunean besterik ez da mezea esaten Gorbeiako Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan, oraintsu arte domeka eta jai egun guztietan emoten zan, uda sasoian. Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, dinoe Zeanuriko parrokiak zabaldu dauen oharrean. Mezea 12:00etan izango da.
Iker Serranoren 'Basoko zaindaria' erakusketea ikusgai, Rekalde aretoan
2014-07-22 15:47 KultureaArtista iruindarraren erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek programearen barruan aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua izeneko aretoan. Basaoko zaindaria erakusketea abuztuaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.
Gaizka Benguria: 'Tradizinoa mantentzeko barriztau egin behar da, bestela ez dago zereginik'
2014-07-21 12:59 BarriketanPortugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiko zuzendaria
Basque Culinary Centerrek Derion egingo dauen udalekuko leku guztiak bete dira
2014-07-18 11:39Hamabost-hamazazpi urte bitarteko hogei neska-mutilek hartuko dabe parte Derioko BCulinary Udan gastronomia-udalekuan, garagarrilaren 21etik 30era artean. Bigarren edizino honetako leku guztiak bete dirala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Europako Medikuntza Ikasleen Orkestra eta Koruak lehen aldiz jardungo dau Euskadin
2014-07-18 11:24 MusikeaEuropako Medikuntza Ikasleen Orkestra eta Korua (European Medical Students’ Orchestra and Choir - EMSOC) osotzen daben 75 gazteei harrera ekitaldia egingo deutsee. Nazinoarte mailako kultur egitasmo honek urtero batzen ditu Europako Medikuntza Fakultade desbardinetako medikuntza ikasle eta mediku gazteak hainbat kontzertu emoteko. Aurten, topaketa horretarako Euskadi aukeratu dabe.
Mediateka BBK 2.000.000 lagunek bisitau dabe jarduerako lehen hiru urteetan
2014-07-17 17:552011-2013 denporaldian, 1.924.662 lagunek bisitau eben Mediateka BBK, 856.000 mailegu egin ziran, ordenagailuen 538.000 erabilera eta 16.500 persona hurreratu ziran antotatutako tailer eta ekitaldietara.
Errobiko Festibalaren 19. edizinoa prest dago
2014-07-17 11:36 MusikeaBaionan bagilean estreinautako Gerezien denbora uri pastorala barriro ikusteko aukerea eskainiko dau Errobiko jaialdiak, izan be domekan, garagarrilaren 20an, beste emonaldi bat egingo dabe Itsasun bertan. Garagarrilaren 17tik 20ra musikea izango da nagusi festibalean, baina erakusketek, berbaldiek, umeentzako ipuin kontalariek eta mendiko ibilaldiek be badaukie lekua egitarauan.
Memoria historikoa berreskuratzen
2014-07-16 15:44Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila, garagarrilaren 7tik 20ra bitartean egiten dagoz Adunan, Asteasun eta Zizurkilen. Bertan, Euskal Herri osoko 19 gazte dabilz lanean. Antolatzaileek lan honen bitartez jazotakoaren egia bilatu eta zabaldu nahi dabe, memoria kolektiboan txertatzeko asmoz eta gerrearen eta diktadurearen gehiegikeriak jasan zituenei ordaina emoteko.
Bizikletan munduari itzulia emoten dabilzan EHUko hiru ikasleek 17 herrialde zeharkatu ditue honezkero
2014-07-15 17:45Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) hiru ikasle munduari itzulia emoten dabilz bizikletan Biziklautak espedizinoan, eta dagoeneko, 17 herrialde zeharkatu eta 12.500 kilometro egin ditue. Javier Escudero, Hodei Orueta eta Goiznabar Monclus dira hiru ikasleak.
Doctor Deseo, Antonio Orozco, Leiva eta Malu, Bilboko Aste Nagusian
2014-07-15 15:38Musikea, bertsolariak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak, su artifizialak... egitarau betea eskaniko dau Bilboko Aste Nagusiak abuztaren 16tik 24ra. Igaz 500.000 lagun batu ziran urian, eta aurten be kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Danetara, 300 ekitaldi izango dira.
Gengis Kanen jokoak
2014-07-15 15:29 BidaideInork be ez daki zehatz Naadameko Jaialdia noiz egin zan lehenengoz baina orain mende batzuk izango zan seguru. Mongoliako kirol, kultur eta gizarte mailako ekitaldi erraldoian buru-belarri sartzea denporan atzera egitea da, esperientzia zoragarria.
25.000 ikusletik gora izan dira astegoienean Lekeitioko Antzerki Jaialdian
2014-07-14 18:24 KultureaAntolatzaileak pozarren dagoz, arrakastea izugarria izan da, dinoe. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an, 25.000 lagunetik gora batu ziran Lekeitioko 25. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian. Jaialdiak produzidutako hiru ikuskizunek -Danbor talka, Itsaslaboa eta Aupa Maurizia!- be harrera sano ona euki dabe.
XI. 'Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor' zikloan kontzertu berezia izango da Gautegiz Arteagan
2014-07-14 18:18 MusikeaGautegiz Arteagako Andra Mari eleizako organoa protagonista izango da. 1884. urtean, Aquilino Amezuak eregita, aurten, organo honek bere 130. urteurrena beteko dau; musika tresnearen konfigurazino instrumentala apartekoa da eta Iberiar Peninsulan albotik joten dan organo bakarrenetakoa da.
Jon Redondo: 'Aurrerantzean ikurrina normaltasunez aterako dogu'
2014-07-14 11:03 BarriketanEusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria
Metro Bilbaok 'The Folk Faces' argazki erakusketea edegiko dau Portugaleteko eta Abandoko geltokietan
2014-07-11 10:43 KultureaAsier Bastida da argazkien egilea. 25 herrialde baino gehiagotako jantzari eta musikariak pasau dira haren kamerearen aurretik eta lau urtez arduratu da Portugaleteko Folklore Jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz. Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai jantza taldeagaz.
'Goazen gudari danok' dokumentalaren filmaketan 200dik gora figurante dabilz
2014-07-10 17:29 BarriakEgunotan Baleuko produkzino etxea Goazen gudari danok dokumentala filmetan dago, Gerra Zibilean euskal lurraldean, Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar frontean bizitako jazoera garrantzitsu bat birsortzeko asmoagaz.
'Karmel' aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon
2014-07-10 15:14 kulturbizHitzarmenak Karmel aldizkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, euskereari eta euskal kulturearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskerearen jakitea, erabilerea zein haren aldeko sustapenaren ikerketea, dibulgazinoa eta sentiberatzea izango dira, batez be, bien arteko hitzarmenaren asmoak.
The National, The Divine Comedy, Imelda May eta The Orwells BIME Live 2014 jaialdian izango dira
2014-07-09 18:01 MusikeaThe National boskote estadubatuarra izango da Barakaldoko BECen urriaren 31n eta zemendiaren 1ean egingo dan BIME Live 2014 jaialdiko izen nagusia, aurretik iragarrita egoan Placebo taldeagaz batera.
Gernikatik Mundura GGKEk 'Eupilako Berbenea' antolatu dau datorren zapaturako, bere 20. urteurrena ospatzeko
2014-07-09 12:36 MusikeaAurten, The Groovies talde bilbotarrak 1970eko eta 1980ko hamarkadetako arrakasta handienakaz eskainiko daben ikuskizuna izango da, eta beste ezusteko asko be bai. Berbenea Astran izango da, gaueko 21:30etik aurrera, eta sarrerak bost euroan dagoz salgai Kultur Etxean, Bake Ederren, Arribaltzan, El Caserion, Arkupen eta Dionisian.
Bilbao BSR kirol taldea izango da 2014ko Aste Nagusiko pregoilaria
2014-07-08 17:45Bilbao BSR kirol taldearen izenean, taldeko kapitainetako bat dan Asier Garcíak irakurriko dau pregoia abuztuaren 16an.
Beste alde batetik, aurtengo Aste Nagusiko txupina jaurtiteko ohorea izango dauen txupinerea, barriz, Piztiak Konparsa Animalistako Loreto Errasti izango da.





































