Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto, iraileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2014-09-12 12:10   Musikea

Irailaren 19an, Art After Dark musika egitarauak seigarren edizinoa abiatuko dau. Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto izango dira Guggenheimeko eszenatokian protagonista, gaueko hamarretatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaltzaindiari bere egoitzearen erabilerea lagateko hitzarmenaren sinadura ekitaldia izan da gaur

Bizkaie! 2014-09-11 11:12   kulturbiz

1991ko apirilaren 26an egindako ekitaldian, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburuak gogora ekarri ebanez, 1985eko garagarrilaren 10ean, Makua jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta Aita Villasantek Euskaltzaindiaren izenean sinatu eben hitzarmena modu ofizialean Euskaltzaindiari eskainiz etxe hau egoitza legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hamalau Heriotzena' lanaren jatorrizko bertsopapelaren kopia topau dabe Euskaltzaindian

Bizkaie! 2014-09-03 11:03   Euskerea berbagai

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortearen jatorrizko bertsopapelaren kopia bat topau dabe Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen danez, Tolosan argitaratu zan, D. Juan Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'800 Dukado', emakumeentzako I. Mendi Maratoia Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten zehar

Bizkaie! 2014-09-02 13:34

Emakume kirola sustatzeko helburuagaz, Abiatu Kirol Klubak eta 800 Dukado Kirol Klubak antolatuta, 800 Dukado, Munduko I. Mendi Maratoia datorren irailaren 7an jokatuko da Bidasoa-Berroarango mendietan, Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten, Nafarroako pirineotan, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Udaltegiek Expodistrito barruko erakusketa ibiltariak jasoko ditue irailean

Bizkaie! 2014-08-29 11:32   Kulturea

Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diran bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, beste bat komikian oinarritutakoa eta marketeriari buruzko beste bat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Shane Powell: 'Laosen laguntzinoa lekuan lekuko ohituretara egokitzea da gatxena'

Zigor Aldama 2014-08-27 15:40   Bidaide

Urruneko intxaurrak hamalau, hurreratu eta lau dakar esaera zaharrak. Laos gehiena hartzen dauen baso zarratu eta emonkorra habitat egokia emoten dau herrialdeko zazpi miloe inguru herritarrek bizitza duina izan deien. Edozelan be, errealidadea bestelakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Bizkaie! 2014-08-27 14:37   Barriak

Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Normaltasuna eta giro ona izan dira nagusi Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2014-08-26 15:39

Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lekeition Abaroa gunea berreskuratzen auzolanaren bitartez

Bizkaie! 2014-08-26 11:26

1891ean eregia, Jose Maria Abaroa lekeitiar bankariaren egoitzea izan zan jauregia. 1940tik Agustindar errekoletoen egoitzea izan da, 2004an udalak eraikina bereganatu eban arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Abandoko erakunde historikoetara azken bisita gidatuak irailean izango dira

Bizkaie! 2014-08-21 10:37

Maiatzean eta bagilean Miserikordiaren Erret Etxe Santua eta Vista Alegreko zezen plazea zabaldu baziran be, irailaren 2tik aurrera, nahi dabenek Bilboko Ospitale Zibil Santuaren, gaur egun Osakidetzaren barruan dagoan Basurtuko Unibersidade Ospitalea danaren instalazinoak bisitetako aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Barros brasildarra izango da lehiakide nagusia Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketan

Bizkaie! 2014-08-18 14:22

Getxoko Arrigunagako skateparkean 40 bat rider profesionalek jokatuko dabe Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketea, datorren irailaren 6an. Horreetako batzuen partaidetzea oraindino baieztatu barik dagoan arren, dagoeneko lehiakideen zerrendan dagoz Bowlaren Munduko Rankinean lehenengo hamar postuetan sailkatutako kirolariak, besteak beste, espezialidade horretako onena, Pedro Barros.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea Txinako sustraietan

Zigor Aldama 2014-08-12 13:10   Bidaide

Zhang-ek ez eban zuztarren teknikea ezagutzen, eta Shanghaira joan zan larogeitaka urteko maisu bategaz ikastera. Etekin handia atera eutson haregaz emondako urteei. Lan bakotxak 10 ta 20 egun eskatzen ditu, baina gatxena zuztar bakotxarentzat diseinu egokia egitea da. Hilebeteak behar dira, edo urteak. Hamar urte baino gehiago behar izan nituan ‘Laoxiu’ piezea amaitzeko. Saria, hori bai, lanaren parekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-08-11 14:26   Barriak

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

San Justoko karobia barriro ketan ipiniko dabe zapatuan, abuztuaren 2an

Jon Urutxurtu 2014-07-30 12:56

Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean, Forum Iberico de la Cal (FICAL) alkarteko ordezkariak -Mallorca eta Madriletik etorritakoak- izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 2an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurixkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.

»» Ikusi argazki guztiak (7)