Garikoitz Mendizabal: 'Txistua ez da inoiz supermodan egon baina ez da sekula modatik pasauko'
2014-06-23 11:32 BarriketanBilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria
Kale musikarik onena Zornotzan, Haizetara jaialdiaren IX. edizinoan
2014-06-18 18:12 MusikeaAurten 12 herrialdetako 48 musika-taldek aurkeztu zituen euren proposamenak (Frantzia, Holanda, Portugal, Italia, Japonia, AEB, UK, Brasil, Polonia, Errumania, Espainia eta Hungaria) eta lehiaketan parte hartuko daben 9 banda aukeratu ditue antolatzaileek, horreen artean.
Postontziko Arratia
2014-06-18 12:37XX. mendearen lehen erdian argitaratu ziran Arratiari buruzko posta-txartelak batu ditu Jon Urutxurtu zeanuriztarrak Arratia posta txartelean liburuan. Egileak dinoanez, garai bateko bizitza ezagutzeko leiho izan daitekez irudi honeek. Barikuan, bagilak 20, Igorreko Lasarte aretoan aurkeztuko dabe, 20:00etan.
Jean-Baptiste Orpustanek eta Mariasun Landak jasoko dabe aurtengo Eusko Ikaskuntza saria
2014-06-17 18:45 sariak-autortzakSari horren helburua kulturearen mesedean jardunean dagozan ikertzaile, zientifiko eta Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna autortzea da. Esan bezela, Orpustanek eta Landak ex aequeo jasoko dabe. Holan jakinarazo dabe gaur, bagilak 17, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.
Gorbeia Bilbora ekarriko dabe, erakusketa, berbaldi eta bisitaldien bidez
2014-06-17 15:34 KultureaBizkaia eta Arabako lekurik garaienean dago Gorbeiako Kurutzea baina, orain arte, ez da sekula egin erakusketa handi bat, hango paisajea, ohiturak, kulturea eta mendizaleen lorpenak azaltzeko. Urrira arte, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, egongo da ikusgai Gorbeia Bilbon erakusketea eta, ganera, berbaldi zikloa be eratu dabe.
XV. Bilboko Kalealdiak 31 konpainia eta 59 ikuskizun ekarriko ditu Bilbora garagarrilaren 1etik 5era bitartean
2014-06-16 15:46 KultureaKaleko arte eszenikoetan trebatutako euskal konpainien aldeko apustuari eutsiz, Bilboko Kalealdiak bertako talde honeek batu ditu aurten: Hortzmuga, Ertza, Organik eta Kukai, Ganso & Cía., Malas Compañías, Barbara Govan eta Kolectivo Monstrenko & Zanguango Teatro, Euskadiko talde batez eta Gaztela eta Leongo beste batez osotutakoa.
Beatriz Zubikarai: 'Herriari begira egoten ahalegintzen gara'
2014-06-16 11:28 BarriketanArranondo aldizkariaren koordinatzailea
Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (II)
2014-06-13 15:43 BidaideTxinako handinahiak ez dauka parekorik. Azken burutazinoa Laos zeharkatuz, Pekin eta Singapur lotuko dituan abiadura handiko trena da. Horretarako Vientianek Txinaren 7.500 miloe dolar inguruko kreditu biguna onartu beharko leuke eta hori gehiegizko kopurua izanik, Laos Txinaren menpean geratuko litzateke erabat
El Pobal burdinola museoak hainbat ekitaldi atondu ditu 10. urteurrena ospatzeko
2014-06-13 12:19 KultureaHamar urtean 137.000 lagunek bisitau dabe El Pobaleko Burdinolea, danetara 6.500 bisita gidatu eskaini dira. Urteurrena ospatzeko, bagilaren 14tik 25era bitartean museoa debalde ikusteko aukerea eukiko dabe nahi daben guztiek.
Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna Durangon bagilaren 14an
2014-06-13 11:34 KultureaAurten, 42. aldiz, Gerediaga Alkarteak, Durangaldeko jantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, alkarlanean, Ezpatadantzari Eguna antolatu dabe bagilaren 14an Durangoko Euskal Astearen barruan.
Georges Braque artisteari buruzko atzera begirakoa, Bilboko Guggenheim museoan
2014-06-13 11:08 KultureaArtista frantsesaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira, haren ibilbide osoa batzen dauen erakusketea antolatu dau Bilboko Guggenheim museoak. XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zan Braque. Artistearen lan artistikoaren sasoi guztiak jorratzen ditu ibilbide kronologiko honek. Irailaren 21era arte egongo da ikusgai.
Hodei Egiluz Missing webgunea sortu dabe
2014-06-12 11:21Orain zortzi hilebete Anberes urian desagertu zan Hodei Egiluz gazte galdakaoztarraren ganeko informazinoa batzeko webgunea aurkeztu dabe Deustuko Unibersidadeak eta familiak, Hodei Egiluz Missing. Webgunea euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta nederlanderaz dago.
Aiko taldeak Dantzazale Eguna jantza-maratoia egingo dau zapatuan Durangon
2014-06-11 14:54 KultureaHauxe da, orain sei urtetik jantzan egiteko berezko era tradizionala zabaltzeko irakaskuntza-metodo propioa garatu eta ikastaro eta tailerretan urtero ehunka persona batzen dituan Aiko taldeak, musikari eta jantza-maisuen kolektiboak, ikasturtea amaitzeko antolatzen dauen ohiko ospakizuna.
'Ondarea jaso eta jagon' lemapean, bagilearen 14an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea
2014-06-11 11:09... Aita San Antoniok barriak egingo ditu dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urratzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilaren 14an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea.
Japoniar arteko 221 bitxi ikusgai dagoz Bilboko Arte Eder Museoan
2014-06-10 15:44 KultureaBilboko Arte Eder Museoaren funtsetako berrehun bat objektuk osotzen dabe erakusketea. Jose Palaciok 1925. eta 1932. urteen artean batutako lanak ditu oinarrian bildumeak, estadu espainiarreko japoniar arteari buruzko garrantzitsuena. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Musikea urpean: Noiserv
2014-06-10 12:34 MusikeaNoiserv zuzenean ikusteko aukera izango da Bilbon datorren astegoienean; kontzertua barikuan, hilaren 13an, izango da Bilboko Alondigako Kulturen atarian, gaueko 21:00etatik aurrera.
Mimoloco, Spastik eta Metope, ikasturteko azkenengo Art After Dark saioan
2014-06-09 15:03 MusikeaBagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.
Ramon Bareak 'Enredando con los clásicos' ikuskizuna eskainiko dau Bilboko Arriagan
2014-06-09 12:25 KultureaRamon Barea aktore bilbotarrak Enredando con los clásicos ikuskizuna taularatuko dau datorren martitzenean, bagilaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, Arriagako Gelatxoak zikloaren barruan. Urrezko Mendean zehar ibilbide bat egiten dauen errezitaldi eta ikuskizun multimedia bat da, Ramon Barearen eta Naiel Ibarrolaren eskutik.
Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolarteko txapela
2014-06-09 11:28 BertsolaritzeaBuruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu dabe, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Galarza eta Bizkarrak bagilaren 21ean Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.
Gorka Menendez Baceta: Kultura modernoak herri jakituriari emon deutson izena da sorginkeria berbea
2014-06-09 10:54 BarriketanGorbeialdeko Sendabelar Tradizionalak liburuaren egilea































