Zeanurin zehar, aurten be errotarik errota

Jon Urutxurtu 2014-04-29 17:47

Maitzaren 4rako prestau dabe Joko Alaik eta Ipizki Taldeak 2014ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten bederatzigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek. Urteeera goizeko bederatzietan izango da, herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iruñeko ume eskoletan euskerazko plaza barik geratuko dira 306 ume datorren ikasturtean

Kontseiluak Bialduta 2014-04-29 12:31   Euskerea berbagai

Iruñeko Euskalgintzeak errealidade hau mahai gainean jarri deutso Udal gobernuari: izen abizenakaz, 466 umeen eskariak banan banan aurkeztu doguz Udal erregistroan. Era berean, dagoeneko arloko arduraduna dan Fermin Alonso zinegotziagaz bilerea eskatu dogu eta Udalean gaiari buruzko lan-saioa egiteko eskaria egin dogu. Gure helburua argia da: 2015-2016 ikasturtean euskerazko eskaintzea Iruñeko auzo guztietan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kultura trukea egingo dabe gazte zornotzarrek eta asturiarrek

Bizkaie! 2014-04-28 15:47   kulturbiz

Gazteen sortze-lanaren alde egitea, kulturen eta personen arteko hartu-emonak sustatzea, hizkuntza-aniztasuna azalarazotea, tokiko musikea bultzatzea eta, norberaren lurraldetik kanpora joteko aukerea eskainiz, kultura tradizionala ezagutarazotea dau helburu ekimen honek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maiatzetik abendura artekoa izango da Darabilbo ekimenaren bigarren aldia

Dabi Piedra Robledo 2014-04-28 15:07   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareko arduradun Tito Serranok, berba gitxitan laburbatu dau Darabilboren helburu nagusia, euskerea praktiketako aukerea emon nahi dogu, euskaltegitik kanpo, euskerea Bilboko bazter guztietara eroan nahi dogu, uriburuko zortzi barrutietara. Aitor Argotek ganeratu dauenez, helburua parte-hartzea bultzatzea da, Bilbon euskeraz egiteko esparruak dagozala erakustea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxillergoko ikasleek diskoa grabau dabe

Bizkaie! 2014-04-25 16:28   Musikea

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gorakada 25 urte' erakusketea ikusgai Arrigorriagako XIX. Clown Jaialdian

Bizkaie! 2014-04-24 18:15   Kulturea

Maiatzaren 9, 10 eta 11an izango dan Arrigorriagako Nazinoarteko XIX. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren egitarauari aurrea hartuko deutso, datorren apirilaren 28tik hasita jaialdia amaitu bitartean, Gorakada antzerki taldearen istorioa laburbatzen dauen erakusketeak: Gorakada 25 urte (1987-2012).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Myanmarreko akabuko gerrea (I)

Zigor Aldama 2014-04-24 15:46   Bidaide

Gobernuak su etena proponidu dau herrialde mailan bake prozesua abiarazoteko asmoz eta guk ondo ikusten dogu hori baina aurrez aurrekoetan ez dago etenik eta guk geure burua defendidu behar dogu azaldu dau GunMaw, matxinatuen jeneralak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilboko eraikin berezienetako batzuk ezagutzeko aukerea dago bisita gidatuen programeagaz

Bizkaie! 2014-04-23 18:27

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertako historia sakonago ezagutzeko aukerea eskaini nahi deutse barriro be bilbotar guztiei, maiatzean, bagilean eta irailean Miserikordia Etxea, zezen-plazea eta Basurtuko Ospitalea ezagutzeko antolatuko dituan dobako bisita gidatuen programearen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bertsoa Unibersidadean ekimena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-04-15 18:15   Bertsolaritzea

EHUko uda ikastaroen barruan Bertsoa Unibersidadean eskolea antolatu dabe EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazinoak alkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dau proiektua. Bost urteko hitzarmena adostu dabe eta, beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteotan bertsolaritzeari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako ikastaroa atonduko dabe EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iñaki Plaza amurrioarrak 'Ekhi' bere bigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-04-15 15:23   Musikea

Disko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra

Bizkaie! 2014-04-15 11:32   Kulturea

Datorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ti West zinemagile amerikarra Bilbon izango da FANTen 'The sacrament' izeneko filma aurkezteko

Bizkaie! 2014-04-11 15:36   Barriak

FANTen programazinoa maiatzaren 9an abiatuko da, Campos Elíseos antzokian 20:00etan La Cueva filmaren proiekzinoagaz. Alfredo Montero zinemagile balearraren bigarren film luzeak hiru Zilarrezko Biznaga (Film Onenarena, Aktore Onenarena eta Aktoresa Onenarena) irabazi ditu Malagako Jaialdian. Zuzendaria eta protagonistak Bilbora etorriko dira filma aurkeztera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2014-04-11 11:18   Musikea

Gaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Okela sormen lantegia martxan Bilbon

Bizkaie! 2014-04-09 13:55   kulturbiz

Okela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan

Bizkaie! 2014-04-08 11:01   Kulturea

European Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kherau taldeak soinu indartsuagoa eta konplexuagoa dakar bigarren diskoan

Dabi Piedra Robledo 2014-04-07 15:44   Musikea

Folk musikea oinarria dan arren, kanta bakotxak nortasun berezia dauka Aukhera disko barrian (Gaua Records). Euskal kulturan oinarrituta, oraingo honetan, mugak apurtu ditu Kherau talde bizkaitarrak eta, holan, beste tradizino batzuetako doinuetatik abiatu dira kanta batzuetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zabalik dago 26. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-04-03 11:47   Musikea

Bilboko Udalak martxan ipini barri dau Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizinoa. Izena emoteko epea edegi dabe, eta maiatzaren 15ean zarratuko da. Taldekideek 18 eta 35 urte bitartekoa adina izan behar dabe, baina aurten barrikuntza bat dago, bandeak kide bi edo gehiago baditu, batek 35 urte baino gehiago euki leikez.

»» Ikusi argazki guztiak (1)