Antzerki maratoia martxan dago Szenatokia aretoan
2013-12-07 13:28 KultureaMaratoiak bi atal izango ditu: 12:00etatik 14:00era eta 18:00etatik 20:00era. Goizeko txandea The True antzerki talde mungiarrak zabalduko dau, Bidaia Magikoa antzezlanagaz. Behin barruko bildurrak eta mamuak gaindituta, nork bere mugak apurtu leikezala erakusten dau obra honek, alkarrizketa arin eta barregarriz osotuta eta hainbat jantza eta abestigaz lagunduta.
Szenatokia guneak arte eszenikoen maratoia antolatu dau abenduaren 7rako. Taularatuko diran antzezlan guztiak helduentzako dira eta 15 minutuko iraupena dabe; hau da, jatorrizko obren trailer moduko bat erakutsiko dabe.
Maratoiak bi atal izango ditu: 12:00etatik 14:00era eta 18:00etatik 20:00era. Goizeko txandea The True antzerki talde mungiarrak zabalduko dau, Bidaia Magikoa antzezlanagaz. Behin barruko bildurrak eta mamuak gaindituta, nork bere mugak apurtu leikezala erakusten dau obra honek, alkarrizketa arin eta barregarriz osotuta eta hainbat jantza eta abestigaz lagunduta.
Ondoren, BADA teatroa agertuko da Szenatokira, Traganarru obra taularatzera. 1912an ehundaka marinel hil zituan galarrena tragikoa ardatz hartuta sortu da antzezlan hau. Istorio honetan, bodyboarder batek 1912 urterasalto egingo dau istripuz, baina ez da bere errealidadeaz jaubetuko.
Xentimorik Gabe antzerki taldeak hartuko dau erreleboa, Kokakola eta barea antzezlana eskaintzeko. Ray eta Nik (Ramon Agirre eta Inazio Tolosa) artisten pasadizo barriak kontetan dituan ikuskaria da hori. Oraingo honetan, umoreak lagunduta, Euskal Kantagintzearen Benetako Historia kontetan eta kantetan datoz bi aktore horreek.
Karrika antzerki taldearen Inungane, Sustraiak airean antzezlanagaz zarratuko dabe maratoiaren goizeko tartea. Etorkin bihurtu eta barrura zein kanpora bidaiatzea proposatzen dau talde honek.
Arratsaldeko tartea Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsogaz hasiko da. Mikrohuinak izenburuko ikuskizunean, ezkondu eta gitxira, Tristanek eta Matildek euren bizitzak hankaz gora jarriko dituan jazoera gogor bategaz egingo dabe topo.
Dramearen ostean, musikea eta umorea helduko dira, Demode Quartet izango baita Szenatokian agertuko dan hurrengo taldea. Epa! deituriko ikuskizunean abesti ezagunen bersino barriak eskainiko ditue, aho zabalik itxi eta dibertiduteko asmoz.
Horreek amaitu eta Taupada taldearena izango da txandea. Hala ere maite nauzu antzezlanak eskrupulorik bako politiko baten egunerokotasuna eta honek bere emaztearengan sortzen dauen barruko gatazkea adierazoten dau.
Amaitzeko, Agerre teatroak Zu ere On Kixote? aurkeztuko dau. Bertan, hiru komediante etorriko dira istorio bat kontetan, baina txirrindulari zoro bat antzokian sartuko da bere istorioa kontau guran: Kixoteri buruzkoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!