Zuiako Koadrilako ‘guapoenak’
2013-11-20 11:25Arroyo Palacín argazkilari afizionatuak, Imanol Txi ezizenagaz bere lana sinatzen dauenak, lehengo eta bigarren sariak irabazi ditu Uribarri-Ganboako urtegiko argazki bategaz (Reflejos de Primavera) eta artzain-txakur kume baten erretratuagaz (Euskal Artzain Txakurra), hurranez hurran. Hirugarren saria Garazi Aldama Urkizak irabazi dau astotxo baten argazkiagaz (Astoa ikusi dugu).
Ez dago libururik, webgunerik, dvd-rik edo pendriverik Zuiako Koadrilako ondasun natural, historiko, kultural eta etnografiko guztia gordeteko gai danik. Horregaitik, horreetara hurreratzeko modu bikaina da eskualdeko Argazki Lehiaketea, aurten XI. edizinoa bete barri dauena, hain zuzen.
Argazkizaleen artean ondo finkatutako lehiaketara 83 argazki aurkeztu dira, 32 egile desbardinenak. Eta, lehenengo aldiz txapelketan, bi argazki onenak artista berak atera ditu: Imanol Arroyo Palacínek, hain zuzen be. Argazkilari afizionatuak, Imanol Txi ezizenagaz bere lana sinatzen dauenak, lehengo eta bigarren sariak irabazi ditu Uribarri-Ganboako urtegiko argazki bategaz (Reflejos de Primavera) eta artzain-txakur kume baten erretratuagaz (Euskal Artzain Txakurra), hurranez hurran. Hirugarren saria Garazi Aldama Urkizak irabazi dau astotxo baten argazkiagaz (Astoa ikusi dugu).
Horrezaz gan, sariketan Zuiako Koadrila osotzen dituen 6 udalerrietako argazkirik onenak aukeratu dira (udalerri bakotxeko bat): Aramaioko onena Mari Jose Tornabacak atera dau (Arexolako Eliza), Arratzua- Ubarrundiakoa Irene Aguirrek (Atsedena), Legutiokoa Rosana Diaz de Lezanak (Nadando entre nubes), Urkabustaizkoa Garazi Aldamak (Zanpantzarrak), Zigoitikoa Lorenzo Ugartek (Refugio Pagazuri) eta Zuiakoa José Ramón Iturratek (Ortzadarra).
Urtero egiten dan lez, saria jaso daben argazki guztiak, epaimahiak egindako hautaketa bategaz, 2014ko egutegian argitaratuko dira eta eskualdeko bizilagun guztien artean banatuko da.
Argazki guztiak ikusteko, jo www.cuadrillazuia.com webgunera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!