Iñaki Gaminde: 'Ahozko Hiztegia beharrizan batek eragindako proposamena da'
2013-06-17 11:33 BarriketanHizkuntzalari eta ikertzailea
Arte barrokoa eta garaikidearen arteko alkarrizketea, Bilboko Guggenheim museoan
2013-06-14 15:30 KultureaBarroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaranera. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak erakusketea lankidetzan antolatu dabe Bilboko Guggenheim eta Kunthaus Zürich museoek. XVII. mendeko eta gaur egungo sortzaileen ehun bat lan batu ditue museoaren hirugarren solairuan. Urriaren 6ra arte egongo da zabalik.
Eulalia Abaituaren 'Arratiako irudiak' erakusketea edegi dabe Areatzan
2013-06-13 11:13 KultureaEulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.
Itsasoko izaki mitikoen bila abiatu dira Fernando Palazuelo eta Rober Garay
2013-06-12 15:32 KultureaZapatos en la arena eleberri bat baino gehiago da, liburu-objektu kontzeptura hurreratzen da. Istorio nagusiagaz batera, irudiak, argazki zaharrak, mapak eta antxinako kronikak topauko doguz bertan. Itsasoetako mitologiaren bildumea da liburua, errealidade misteriotsu eta fantasia liluragarri baten arteko nahasketea, euskal kostaldea ardatz.
Ezpatajantzari Eguna egingo dabe zapatuan, Mañarian
2013-06-11 17:37 KultureaGerediaga alkarteak 41. aldiz ospatuko dau Ezpatajantzari Eguna zapatuan, Mañarian. Durangaldeko hamalau taldek Jantzari jantzea egingo dabe eleiza inguruan arratsaldean.
Azken Mendi Film Zinemaldian erakutsitako lanik onenak Leioan ikusgai
2013-06-11 12:08Leioako Mendi Astearen barruan, pasa dan abenduan Bilbon izandako Mendi Film Festival nazinoarteko zinemaldian bost sari nagusi eskuratu zituen beste horrenbeste lan eskainiko dira Leioan: film onenaren saria, mendiko kirolei buruzko film onenarena, epaimahaiaren sari berezia, argazki onenarena eta film labur onenarena.
Blas de Otero poeta bilbotarraren lan osoa dakarren 'Obra Completa (1935 – 1977)' lana aurkeztu dabe
2013-06-10 18:38 kulturbizGalaxia Gutenberg argitaletxeak atara dauen liburu horrek, Oterok olerkigintzan eta prosan egindako lan guztiak jasoten ditu eta hil ondoren argitaratutako Hojas de Madrid con La galerna liburukia eta sakabanatuta eta argitaratu barik itxi zituan beste biak: Poesía e Historia (olerkia) eta Nuevas historias fingidas y verdaderas (prosa).
Bostak Bat taldeak '5.000 Hiztegia' sareratu dau
2013-06-10 15:2562.306 sarrera eta 90.562 berba ditu 5.000 Hiztegia Bostak Bat taldeak aurkeztu barri dauen online hiztegiak. 2009an argitaratutako Adorez Hiztegia handia lana barriztau egin dabe, eta hainbat aldaketa egin ditue. Daborduko Azkue Fundazinoaren webgunean konsultagai dago.
Julen Urkiza: 'Karmel familia osoagaz konpartidu gura neuke autortza hau'
2013-06-10 11:50 BarriketanKarmel aldizkariko zuzendaria
Hemen da jazz-jaialdien denporaldia
2013-06-07 15:53 MusikeaLaster da hemen jazz-jaialdien denporaldia. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jazzaldiak gaur aurkeztu ditue Bilbon. Urtero lez, Getxokoa izango da lehenengoa, garagarrilaren 3tik 7ra; ostean, Gasteizkoa, 16tik 20ra; eta, Donostiakoa azkenengoa, 24an hasi eta 28an amaitu.
'Sukaldatu' elikadura osasungarria bultzatzeko ekimena abian da
2013-06-07 15:24 Jan edanakBasque Culinary Centerrek eta Ikastolek Alkarteak Sukaldatu izeneko proiektua martxan ipini barri dabe. Proiektuaren helburua familiarteko sukaldaritzea sustatzea da, eta familiaren barruan elikadura osasungarria bultzatzea.
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak ikertzaileen esku ipini ditu EAJ-PNVri itzulitako Salamankako Agiriak
2013-06-07 11:27Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoak, bere XX. urteurrena ospatzeko antolatu dituan ekitaldien artean, Salamancako Memoria Historikoaren Dokumentazino Zentroak EAJ-PNVri itzulitako agiriak aurkeztu ditu eta ikerlarien eskura ipini.
Mari Carmen Gallastegi eta Francisco Etxeberria, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak
2013-06-07 11:00 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia sarien barria emon dabe, 18. edizino honetako saridunak Mari Carmen Gallastegi ekonomistea eta Francisco Etxeberria auzi medikua dira. Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako eta epaimahaiko presidenteak jakinarazo zituan atzo irabazleen izenak, Donostian.
Alemaniako Saschienne taldeak zarratuko dau barikuan Art After Dark egitaraua
2013-06-06 11:39 MusikeaSaschienne bikoteak Unknown disko barria aurkeztuko dau barikuan, bagilak 7, Bilboko Guggenheim Museoan, Art After Dark zikloaren barruan. Horixe izango da aurtengo ikasturteko azkenengo saioa, irailera arte.
Durangoko San Antonio monasterioaren suntsipenaren 200. urteurrena
2013-06-05 11:40Gerediaga alkarteak, jazoera honek Durango uriko historian dauen garrantzia kontuan hartuz, datorren bagilaren 7an, arratsaldeko 19:00etan oroimen-ekitaldia antolatuko dau aitatutako San Antonio monasterioaren eleizan.
'Euskara Jendea' dokumentalaren grabazino-prozesuan balio handiko hilobi-inskripzinoa topau dabe
2013-06-03 18:32Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sortearen grabazino-prozesuaren barruan, Caius Mocconius Verus-en hilobi-inskripzinoa topau dabe. Hilobiak berebiziko garrantzi historiko eta arkeologikoa dauka, azaldu dabe prentsaurrekoan.
Francisco Durrioren orain arteko atzera begirako handiena, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-06-03 15:16 KultureaFrancisco Durriok egindako berrehun bat pieza dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan, tartean, olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabaduak, urregintza lanak eta abar. Durrioren katalogautako ia behar guztiak batu ditue erakusketan. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketea irailaren 15era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.
Iñigo Portillo: 'Caostica jaialdiko pelikulak ausartak, biziak eta oldarkorrak dira'
2013-06-03 11:25 BarriketanCaostica alkarteko kidea
Kosmetikea ingurumenaren jagole
2013-05-31 14:00 BidaideLi-Margrafetarren basoetan hasten diran 20 orkidea muetatik lau Guerlain etxe frantsesak bere produktu ezagunenetakoa dana egiteko erabilten ditu: Orchidée Imperiale kremea.
Gernika BHIko 4 ikasle saritu ditue Urruzuno Gehituz 2012-2013 literatura ekimenean
2013-05-29 18:25 KultureaAurten 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, bi saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: biak gernikarrak, Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea. B kategorian (gaztetxuak, DBHko 3. eta 4. mailak), prosan, beste bi saridun Gernika BHI DBH 4. Mailako ikasleak: Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.




























