Xabier Etxaniz Rojok 'Sirena-hotsak' ipuin-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-10-31 11:26   Kulturea

Bosgarren ipuin liburua aurkeztu barri dau Xabier Etxaniz Rojok, Sirena-hotsak (Erein) ipuin-bildumea. Aurreko lanetan baino testu luzeagoak idatzi ditu lan honetan: Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta liburuaren izenburu be badan Sirena-hotsak.

Bosgarren ipuin liburua aurkeztu barri dau Xabier Etxaniz Rojok, Sirena-hotsak (Erein) ipuin-bildumea. Aurreko lanetan baino testu luzeagoak idatzi ditu lan honetan: Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta liburuaren izenburu be badan Sirena-hotsak.

Aurreko lau lanen bide bera segidu dau Trintxerpeko idazleak, baina oraingoan arnasa luzeagoko kontakizunak idatzi ditu, eta ezusteak betiko lez garrantzi handia izan arren, jorratzeko modua aldatu egin dauela azaldu eban aurkezpenean.

Matxupitxu ipuinean, Nikaraguatik Euskal Herrira etorritako Fabian da protagonistea: sekretu ugari ostentzen dauen gizon nagusi bat jagoten hasiko da. Akelarreak kontakizuneko Sarak aita zanak idatzitako liburu baten alea topau dau, eta harek aspaldiko jazoeretara eroango dau. American way of life-eko Andonik ames bat dauka: NBAren partidu bat ikustera joatea AEBetara. Eta, azkenengo ipuinak, Sirena-hotsak testuak hiru lagunen istorioa kontetan dau: gaztetan kala burrukan ibili ziran, eta barriro be topo egin dabe.

Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) bere literatur ibilbidean ipuingintzea da gehien jorratu dauen generoa. Lau ipuin bilduma argitaratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar), Hamar manamenduak (Erein), Nork bere ozeanoa (Erein) eta Txatartegirako ipuinak (2010). Berria egunkarian, Irutxuloko Hitza egunkarian eta Aizu! hilabetekarian idazten dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu