Gaitzerdi konpainiak 'Expediente 3. 1. 2.' eta 'Sombras' lanak dakarz BAD jaialdira
2013-10-28 14:52 KultureaGaitzerdi antzerki konpainia bilbotarrak beharrean dabil ospatzen 25. urteurrena. Proiektu bi aurkeztuko ditu egunotan BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdian, Expediente 3. 1. 2. eta Sombras. Festibalak aurtengo karteleko personaien bitartez omendu dau taldeagaz daukan urteotako hartu-emon estua.
Gaitzerdi antzerki konpainia bilbotarrak beharrean dabil ospatzen 25. urteurrena. Proiektu bi aurkeztuko ditu egunotan BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdian, Expediente 3. 1. 2. eta Sombras. Festibalak aurtengo karteleko personaien bitartez omendu dau taldeagaz daukan urteotako hartu-emon estua.
BADen lehenengo edizinoan, 1998an, Gaitzerdik Erriberako merkatu eszenatoki bihurtu eban. Orduan gauza berezia izan zan. Orduan ohikoak ez ziran lekuetan jarduteko arazoak egozan, gogoratu dau Gaitzerdiko Rosa Abalek. Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak euren arteko alkarlana etenbakoa izan dala nabarmendu dau. Antzezlanak estreinau ditue BADen, sortzaile barrientzat topalekuak sortu ditue, eta karteleko irudietan be parte hartu dabe, ganeratu dau Otxandategik.
Gaur, 19:30ean, Bilboko BilbaoArte espazioan Expediente 3. 1. 2 zelula dramatikoa aurkeztuko dabe. Espazio horretan jente ugarik egin dau behar, Gaitzerdiko Kepa Ibarraren esanetan. Zelulea espazio berezi bat izan da, literatura tailerrak izan dira, unidade didaktikoak egin doguz, irakurketa dramatikoak, lan eta espazio moltso bat da, azaldu dau.
Datorren eguenean, hilak 31, Sombras lanaren erabateko estreinaldia ikusteko aukerea izango da La Merced ikastetxean, 21:30ean. Orain sei bat urte Kepa Ibarra berak idatzitako Sombras en la partida de naipes testua dau oinarri. Gizakia handi sentodute askota, dana kontrolau gura dau, danean onena izan. Sarritan benetan garrantzitsuak dira gauzei ez jakie kasurik egiten, eta inuzentekeriei kasu lar, barriz. Bordeleau personaia holakoa da. Beti daukagu ahuldade bat, kontraesan bat -azaldu dau egileak- eta honek be badauka bat, ez daki bizikletan ibilten.
BAD jaialdiaren aurtengo kartelak Gaitzerdiri keinua egiten deutso. Konpainiaren ezaugarri dan kapeladun gizona agiri da irudian. 80ko hamarkadan personaia horrek Bilboko kaleak okupatu zituan behin baino gehiagotan, performanceak eginez. Jentea asko harritzen zan gure parte-hartzeekaz, gaur egun, ostera, antzerki garaikidea normalizatuago dago, adeirazo dau Abalek.
Eguztenean hasi zan 15. BAD jaialdia, hainbat estreinaldi eta lan barritzailegaz. Zemendiaren 3ra arte makinatxu bat proposamen izango dira Bilbon. Egitarau osoa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!