Ekinaren ekinez Alex Txikon eta J.M. Fernandez neguan Laila Peak mendiaren tontorra zapaldu daben lehenengoak dira
2013-02-19 12:56Hamar ordutik gorako ekinaldian, 60 kilometro orduko haize boladakaz eta zeropetik 35 graduko tenperatureagaz, Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6.096 metro) mendiaren tontorra zapaldu dabe eta orain arte ez dau inork holakorik lortu.
Hamar ordutik gorako ekinaldian, 60 kilometro orduko haize boladakaz eta zeropetik 35 graduko tenperatureagaz, Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6.096 metro) mendiaren tontorra zapaldu dabe eta orain arte ez dau inork holakorik lortu. Karakorumeko tontor hori birritan bakarrik zapaldua izan da eta neguan tontorrera heldu diran lehenengoak dira Txikon eta Fernandez.
Jardunaldi gogorra bizi izan dabela jakinarazo dabe Txikonek eta Fernandezek eta aitatu muturreko egoera klimatiko horreetan, 80 metroko 12 luze egin behar izan ditue, atzo arratsaldeko 16:00retan, iluntzen egoala tontorrera heltzeko. 'Oso nekatuta gagoz, Josek hiru behatz minduta ditu, eta ni, ia ezin naz mobidu. Oso gogorra izan da, baina oso pozik gagoz egin dogunagaz, esan dau Alex Txikonek. Honezkero beherko kanpalekuan dagoz biak, beherako bidean edur jauste bategaz baragarri ibili ostean.
Bigarren ekinaldian lortu dabe Laila Peakeko tontorrera heltzea. Lehenengoan, orain egun batzuk, atzera egin behar izan eben argi falteagaitik, tontorretik 100 metrora egozanean.
Sebastián Álvaro, Juanjo San Sebastián, Ramón Portilla eta José Manuel Fernández mendizaleak izan ditu espedizinokide Txikon lemoarrak. Urtarrilaren 19an abiatu ziran eta helburua beteta egun batzuk barru helduko dira Euskal Herrira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!