'Euskara Jendea' dokumentalaren grabazino-prozesuan balio handiko hilobi-inskripzinoa topau dabe

Bizkaie! 2013-06-03 18:32

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sortearen grabazino-prozesuaren barruan, Caius Mocconius Verus-en hilobi-inskripzinoa topau dabe. Hilobiak berebiziko garrantzi historiko eta arkeologikoa dauka, azaldu dabe prentsaurrekoan.

Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kultur alkarteak Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sortea egiten dabilz, eta grabazino-prozesuaren barruan, Caius Mocconius Verus-en hilobi-inskripzinoa topau dabe. Hilobiak berebiziko garrantzi historiko eta arkeologikoa dauka, eta euskerearen historiarako bere bai, azaldu dabe prentsaurrekoan.

Bilboko Kafe Antzokian egin dabe aurkikuntzearen aurkezpena. Prentsaurrekoan dokumentalen egileak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria izan dira.

Erromako Inperioaren ganeko atala egiten dabilzala topau eben inskripzinoa. K. o. I edo II. Mendean Caius Mocconius Verus (Mocconio Vero) izeneko tribuno batek 24 uri baskoi eta barduliarren erroldea egin eban Leonen VII legioan ebilela. Erromatarrek hainbat herrigaz egin eben topo; karistiarrak Bizkaian eta Araban; autrigoiak Bizkaiko mendebaldean; barduliarrak, Gipuzko eta Araban; baskoiak, Nafarroan batez be, baina Errioxako eta Aragoiko toki batzuetan bere bai; akitaniarrak, Pirinioen ipar aldean, Garona ibairaino gitxienez.

Mertxe Urteaga arkeologoeta Oiasso Erromatar Museoko zuzendariaren berbetan, bizitzan izan zituan karguen artean, garrantzi handienekotik behera (pretore, herriaren tribuno, uriko kuestore, vigintirivo), azken tokian legio VII Geminaren tribuno latiklabiorena aitatzen da; honexegaz hasiko eban senaduko karrerea. Tribuno latiklabioak legioaren legatua ordezkatzeko eginkizuna eban, eta 'officium' bat eukan, egin beharrekoetan laguntzen eutsien hainbat funtzionariogaz. Mocconiusek egoitzea Legion (Leon, Espainia) eukan, eta legio VII-ren kargua izan eban sasoian, baskoien eta barduliarren 24 uriren erroldea egiteko ardurea euki eban.

Ez dago argunoiz hil zan Mocconio, 36 urte zituala hil bazan be Batzuen ustez, inskripzioa K. o. I. mendearen azken laurdenekoa; beste batzuen eritxiz, barriz,Hadrianoren (117-138) edo Antonio Pioren (138-161) sasoikoa, II. mendekoa beraz.

Mertxe Urteagak azaldu dauenez, Erroman, errolda antxinatik egiten zan, eta bertan jasoten ziran hiritarren datuak. Honen guztiaren helburua batez be fiskala eta biztanleria kontrolatzekoa zan, baina tropak errekutratzera begira be baeban balioa. Mocconioren erroldak eta hilobi-inskripzioak berez garrantzi historiko itzela daukie. Alde batetik, Erromak zertu antolamendu eta kontrola batez bere populiak kontuan hartuta gauzatu zan -azaldu dau Urteagak- eta bestetik, barduliarrak eta baskoiak guztiz txertatuta egozan erromatar antolamenduan, Mocconiusen inskripzioa idatzi eben sasoian. Hilobi-inskripzinoa Erromako Inperioko garaiko balio handiko lekukoketzea da, zaharrenetarikoa eta konserbau diran bakarretakoa.

Harria, gaur egun, Parisko Louvre museoan dago, biltegi batean. Argi ikusi genduan harriak Euskal Herrian egon behar eban, non eta bere toki naturalean, hau da, Irungo Oiasso Erromatar Museoan, adierazo dabe prentsaurrekoan.

Euskerearen historiarako be garrantzia dauka inskipzinoak, dokumentalek arduardunek azaldu dabenez. Agiria dago euskaldunak ez zireala bakarturik egon mende horeeetan, kontrakoa baino, erromatarren menpe egozan Europako beste herri ugari lez. Baina, beste herri batzuek euren hizkuntzak galdu zituen. Euskaldunek hizkuntzeari eutsi eutsoen; alboko hizkuntzak eta beste hizkuntza asko, barriz, latinak irentsi zituan. Zergatik? Zelan? Ez dakigu, esan dabe.

Euskara jendea dokumental sortea

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza proiektua iraupen ertaineko sei dokumentalek osotzen dabe. Ibaizabal Mendebalde kultur alkarteak produzidu dau Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz.

Dokumentalean hizkuntzalari, historialari, arkeologo, antropologo eta kulturgileek parte hartu dabe, besteak beste, Joseba Agirreazkuenaga historialariak, Peter Bakker hizkuntzalariak, Belen Bengoetxea arkeologoak, Jose Angel Irigaray kulturgile eta idazleak, William Anthony Douglass antropologoak, Jon Sarasua bertsolaria eta idazleak eta Mertxe Urteaga arkeologoak.

Juan Carlos Etxegoien Juanarena Xamar-ek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izen bereko liburua dabe oinarri ikus-entzunezkoek.

Dokumentalaren hasierea ikusgai, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu