Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives, Gazteizen

Bizkaie! 2026-03-11 13:31   Musikea

Azkena Rock Festivalak behin betiko kartela iragarri dau.

24. Azkena Rock Festivala bagilaren 18, 19 eta 20an izango da Mendizabalan (Gasteiz). Daborduko, jaialdian izango diran artista guztiak iragarri ditue, baita egunez egun kartela zelan banatuko dan be. 

Artisten zerrendea zarratuteko, Carpenter Brut frantziar musikariaren synthwave eta metal industrialaren buztarketea ezagutzeko aukerea eskainiko dabe. Gainera, Robert Finley Louisianako bluesman beteranoa eta Black Maracas taldea, Estaduko garage-rock psikodelikoa, izango dira. 

Guztira, 50 talde inguru artista iragarrita dagoz, Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives buru dituan jaialdian.

Programazinoa

  • Bagilak 18: The Hives, Imelda Way, The Adicts, Corrosion of Conformity, Dewolff, Robert Finley, Nhil, Les Robots, Angel y Cristo, Captain Trasho, The Concrete Boys eta Radioactivas. 
  • Bagilak 19: Alice Cooper, Sugar, Circle Jerks, Counting Crows, Evaristo, Old Crow Medicine Show, Voivod, Black Maracas, The Damm Truth, The del Fuegos, Hällas, The Temperance Movement, Tropical Fuck Storm, The Dwarves, Cavegirl + The Neandergals, Henge, Restless Ramone eta Stompin' Riffraffs.
  • Bagilak 20: Social Distortion, Carpenter Brut, Jason Isbell and The 400 Unit, Alcalá Norte, Sleaford Mods, Superchunk, Therapy?, Dicharge, Lepora, Rodeo, Split Dogs, Starbenders, Vandoliers, Cuir, Bloodsucking Zombies from Outer Space, Bridge City Sinners, Capitán Entresijos feat. Garganta Profunda eta Twin Ghosts.

Eguneko sarrerak prezio berezian eskura daitekez martiaren 13ra arte; bestalde, bonuak be salgai dagoz. Era berean, Gazte Bonua (100 euro + gastuak, 23 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrilla Bonua be salgai dagoz, 5 bonu erosi eta 6 eskuratu. 

Jaialdirako joan-etorriak egiteko autobusak atonduko ditue, ondoko herrietatik: Altsasu, Arrasate, Barakaldo, Bilbo, Burgos, Donostia, Errenteria, Getxo, Irun, Iruñea, Miranda de Ebro, Portugalete eta Zarautz.

Azkena Rock Festival jaialdiaren atontzaileek esker ona helarazo gura deutse, batez be, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari, baita La Salve, Kutxabank eta Petronor erakundeei be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu