Envac konpainiak lehen aldiz babestu dau Itzulia Basque Country
2026-03-11 09:20 KirolaHondakinak batzeko sistema pneumatikoetan espezializautako konpainia da.
Envac konpainiak akordioa sinatu dau Euskadiko Txirrindularitza Erakundeagaz (OCETA), Galdakaoko Udalagaz alkarlanea, eta Euskal Herriagaz dauen loturea indartu dau, bertan baitago 5 uritan (Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Galdakao eta Laudio) hondakinak batzeko teknologia pneumatikoagaz.
Envac, hondakinak batzeko sistema pneumatikoetan espezializautako konpainia globalak sinatutako hitzarmenari esker, Itzulia Basque Country 2026ko laugarren etapearen babesleetako bat da, Galdakao-Galdakao, hain zuzen be.
Ituzulia Basque Country apirilaren 6tik 11ra egingo da eta nazinoarteko txirrindularitza egutegiko erreferentziazko hitzorduetako bat da. Konpainiaren erantzukizun eta estrategiaren barruan kokatzen da lankidetzea eta Euskal Herriagaz dauen loturea indartzen da.
Ezarpen teknologiko horren bidez, Envacek modu aktiboan laguntzen dau udalakaz uri-eraginkortasuna hobetzeko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta uriak eredu jasangarriagoetara eraldatzeko.
Itzulia Basque Countryren 2026ko edizinoak sei etapa izango ditu, 809,6 kilometroko ibilbidea eta 16.154 metroko desnibel metatua, baita 29 mendate puntuagarri be. Envac babesleak laugarren etapea izango dau ardatz, Galdakaon hasi eta amaituko dana. Ekimen honegaz, konpainiak orain hamabost urtetik udalerriagaz duen lankidetzea balioan jarten dau. 2026ko Itzulia Basque Countrygaz alkarlanean, Envacek balio partekatuak sustatzen dituen ekimenen aldeko apustua indartu dau, besteak beste, ahalegina, barrikuntzea, inguruneagazko errespetua eta komunidadeagazko konpromisoa.
Konpainiak euskal kirolari babesa emoteko ibilbide sendoa dau, izan be, urte batzuetatik hona Sestaoko Kaiku Arraun Kluba be babestu baitau.
Envac konpainiako arduraduren eretxiz, udalerriagaz dogun konpromisoa indartzen dau, azken hogei urteotan udalakaz alkarlanean baikabiz hondakinen kudeaketa iraunkorrerako urtenbide barritzaileak ezartzeko. Itzulia ahaleginaren, aurrerapenaren eta konexinoaren sinboloa da inguruneagaz, konpainia lez erabat konpartiduten ditugun balioak, adierazo dau Oscar Molina Envac Iberia iparraldeko ordezkariak. Envac konpainiak 2026ko Itzuliaren bidez kirola bultzatzen laguntzeagaitik harro dagoala azpimarratu dau, batez be gazteen artean, balioak, ohitura osasungarriak eta bizimodu aktibo eta arduratsua sustatuz.
Envac, etorkizuneko etapaz etapa sortzen dogu goiburuari eutsiz, konpainiak probeari lotutako hainbat ekintza eskainiko ditu, herritarrei hondakinen kudeaketa iraunkorreko eredua eta ingurumena errespetetan daben uri eraginkorragoak eregiteko egiten dauen ekarpena herritarrei hurbiltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
