Bilbao All Star Blues Band, beren-beregi Bilbao Blues Festivalerako sortua
2026-03-11 10:04 MusikeaTalde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau garagarrilaren 25ean.
V. Bilbao Blues Festivala garagarrilaren 24, 25 eta 26an izango da. Bilboko Udalak atondutako jaialdiak, nazinoarteko erreferenteak eta tokiko talentuak batuko ditu Arenalean. Kartelaren buru Bilbao All Star Blues Band izango da, jaialdirako beren-beregi sortutako taldea eta ondoko artistek osotzen dabe: Bob Stroger (bajua eta abeslari mitikoa, Bilbao Blues Festival saria 2022an), Willie Buck (ahotsak), Teeny Tucker (ahotsak), Jimi Primetime Smith (gitarrea), Anthony Geraci (pianoa), Wes Starr (bateria) eta Bob Corritore (harmonikea). Hitzorduak, betiko lez, doban izango dira.
The Cherry Boppers talde bilbotarrak hasierea emongo deutso programazinoari, garagarrilaren 24an, Patricia Reckless abeslariagaz batera, zuzeneko indartsu eta bizia eskainiko dabe. Judith Hill, Ivan Singh eta Mark Hummel be ibiliko dira Arenalean kokatutako Keler Agertokian. Artista bikain horreei Travellin’ Brothers taldea gehituko jake.
Jaialdiaren bigarren gunea, Arenaleko Kioskoa, intensidadez beteko da Blues Train, Ian Siegal eta Skyler Saufley artisten kontzertuekaz.
Egitaraua
- Garagarrrilak 24.
- 19:00: The Cherry Boppers + Patricia Reckless (Keler Agertokia).
- 20:45: Mark Hummel (Keler Agertokia).
- 22:30: Judith Hill (Keler Agertokia).
- Gargarrilak 25.
- 12:30: Ian Siegel Electric Band (Volotea Gunea - Arenaleko Kioskoa).
- 14:00: Blues Train (Volotea Gunea - Arenaleko Kioskoa).
- 19:00: Ivan Seingh (Keler Agertokia).
- 20:45: Bilbao All Star Blues Band (Keler Agertokia).
- 22:30: Travellin’ Brothers (Keler Agertokia).
- Garagarrilak 26.
- 12:30: Skyler Saufley (Volotea Gunea - Arenaleko Kioskoa).
- 14:00: Bilbao All Star Blues Band (Volotea Gunea - Arenaleko Kioskoa).
Bestalde, Pionera feministak eta esklabotzaren abolizinoari buruzko berbaldia garagarrilaren 25ean izango da, Guggenheim Bilbao Museoan eta Boogie Woogie jantza-eskolakoek jantza herrikoiak eskainiko ditue Volotea Gunea - Arenaleko Kioskoan. 11:30ean hasiko da eta Carlos Etxebarria izango da irakaslea.
Nazinoarteko autortzea dauen erakundea
Jaialdiaren erakunde babesleak, Crazy Blues, musika genero hau bultzatzen daben nazioarteko sari nagusiak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenari (Blues Behind the Scenes Award), 2019an European Blues Unionek Azoresen emondakoa eta Nazinoarteko jaialdi baten atontzaile onenaren K.B.A. saria (Keeping the Blues Alive) 2015ean, munduko autorpenik handiena izanez eta Memphisko Blues Foundationek emona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
