Durangoko San Antonio monasterioaren suntsipenaren 200. urteurrena

Bizkaie! 2013-06-05 11:40

Gerediaga alkarteak, jazoera honek Durango uriko historian dauen garrantzia kontuan hartuz, datorren bagilaren 7an, arratsaldeko 19:00etan oroimen-ekitaldia antolatuko dau aitatutako San Antonio monasterioaren eleizan.

1813an, Napoleonen kontrako gerra bitartean, 1808tik gurean egoan armada frantsesak Euskaditik alde egin eban. Bost urte horreetan zehar erresistentziak sabotaje eta burruka ekintzak egin zituan, besteak beste, azpimarratzekoak dira gerrilaria izandako Gaspar de Jauregui Artzaia protagonistatzat izan ebenak.

Erretretea lur errea taktikapean egin zan, geroago Donostian abuztuaren 31an gertatuko zan legez. Durangon, hain zuzen be, 1813ko maiatzaren 17an Portugalgo tropek, frantsesen aliatuak, kuartel moduan erabilitako San Antonio monasterioa erre eben.

Monasterioaren suntsipenak komunidade erlijiosoari kalte handia egin eutson eta denpora asko behar izan eban normaltasunera itzultzeko. Mende bi igaro dira eta hezkuntza arloan lan ikaragarria egiten jarraitzen dabe.

Gerediaga alkarteak, jazoera honek Durango uriko historian dauen garrantzia kontuan hartuz, datorren bagilaren 7an, arratsaldeko 19:00etan oroimen-ekitaldia antolatuko dau aitatutako San Antonio monasterioaren eleizan. Ekitaldian, Bizkaiko Eleiz Museoko zuzendaria dan Juan Manuel Gonzalez Cembellinek monasterioa erre ebeneko momentu historikoaz berba egingo dau eta ondoren Iurretako koroak bere emonaldia eskainiko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu