Egon Schieleren marrazki biluziak, Guggenheim museoan ikusgai
2012-10-01 15:27 KultureaEgon Schieleren ehunka marrazki, akuarela eta gouache batu ditu Guggenheim museoak Vienako Albertina museotik zuzen-zuzenean ekarritakoak. Sortzaile austriarraren ibilbide artistiko laburra ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dau erakusketeak. Urtarrilaren 6ra arte egongo da Bilbon.
Zea Mays taldearen kontzertua, besteak beste, aurtengo BLV – ART egitarauan protagonista
2012-10-01 14:17 jardunaldiakBilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz.
Jesus Llona Larrauri: 'Danetarik jan behar da baina kantidade gitxi'
2012-10-01 12:40 BarriketanElikadura, nutrizino eta osasun gaietan aditua
Thailandiako alderik ilunena (eta II)
2012-09-28 15:24 BidaideThailandia paradisua da, baina bertako espetxeak inpernua dira. 2.500 atzerritar inguru ei dagoz kartzeletan, Thailandiaren alderik ilunenari kasu egitearren. Hoba da Thailandian drogakaz ez olgetea.
Erabagiteko eskubidea eta gizartea garapenaren erdian ipintea ezinbestekotzat jo dau Juan Jose Ibarretxek
2012-09-27 15:59 kulturbizLehendakari ohiak bere doktore tesia jasoten dauen liburua aurkeztu dau gaur Bilbon, El Caso Vasco, el desarrollo humano sostenible izenburuagaz. Bertan, gaur eguneko munduaren azterketa kritikoa egiten dau eta etorkizunari begiratzen deutso, iragana ahaztu barik.
Abenturak eta bidaiak protagonista IX. Bidaiarien Txokoa ekimenean
2012-09-25 15:31 kulturbizLurreko tontorrik altuenetako batera igotea, Coloradoko ibaiaren ur-lasterretan piraguaz ibiltea edo 4x4 ibilgailu batean Dakar rallya bakar-bakarrik, ezelako laguntzino barik egitea dira Bidaiarien Txokoa ekimenaren aurtengo edizinoan protagonistek aurkeztuko dituen esperientzietako batzuk.
Bilbok VI. Bilboargazki jasoko dau urrian
2012-09-24 14:28 KultureaEstaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak bultzatzen dauen eta BBK Fundazinoak laguntzen dauen Bilboargazki 2012ren barruan.
Ruth Linaza: 'Sokatiran babes eta diru-laguntzino faltea dago'
2012-09-24 11:36 BarriketanEuskal Herriko eta Munduko sokatira txapelduna
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko III. Bertsulari Xapelketa urriaren 6an hasiko da
2012-09-20 11:46 BertsolaritzeaEuskal Herria biziko bada euskarari esker biziko dela sinesten dugulako, eta euskara biziko bada gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen: euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia txapelketarekin, ez txapeldun bat hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei.
Luis Villasanteren lan guztiak digitalizau ditu Euskaltzaindiak
2012-09-19 15:41Luis Villasante zanak idatzitako lanen bersino digitalizatua aurkeztu dabe gaur Euskaltzaindiaren egoitzan. Luis Villasante euskaltzainburua izan zan 1970etik 1988ra, eta 57 urtetan zehar argitaratu eban lehenengo argitalpena 1944koa da, eta azkena, barriz, 2000koa. Danetara, 929 idazlan katalogau eta batu dira. Gaurtik aurrera sarean konsultau daitekez Akademiaren webgunean.
Pakea Bizkaia ontzia hegoaldera eroango dau oraingoan Unai Basurkok, Antartikara
2012-09-18 15:46Portugaleteko marinela ez da bakarrik joango. Danetara, 19 lagunek osotzen dabe espedizinoa, baina batzuek etapa solteetan baino ez dabe parte hartuko. Esate baterako, Kepa Acero Ushuaian batuko jake. EHUko sei ikasle joango dira Pakea Bizkaian, gure lana zelan egiten dan transmitiduko deutsiet, beraz, erronka hori be badaukat, gazteei itsasoko sekretuak erakustea, adierazo dau Unai Basurkok.
Thailandiako alderik ilunena (I)
2012-09-18 15:34 Bidaide300.000 biztanle inguruko Pattaya uriak urtean 4 miloe bisitari hartzen ditu eta horreetatik inor be ez doa tenplo budistak ikustera. Arriskuak be badira eta ezbehar handiak, burrukak eta izan daitekezan arren, kasurik gehienetan kutxazain automatikora joan eta diru partidea atarata konpontzen dira arazoak...
Patxi Laborda: 'Lotsa eta bildurrak baztertu eta ausartago, zabalago jokatzen dogu'
2012-09-17 11:47 BarriketanAikotarra
'Zuloak' diskoa plazan, filma urriaren 5ean
2012-09-14 12:41 MusikeaTalka Records & Films-ek Bilbon aurkeztu eban atzo Zuloak taldearen lehenengo diskoa. Bertan Fermin Muguruza, Zuloak filmaren zuzendaria eta diskoaren produktorea izan zan, diskoan parte hartu daben musikari guztiakaz batera, Izaskun Muruaga, Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta, Naiara Goikoetxea, Ursula Strong, Alba Burgos eta Maitane Alonso Mai Bass.
Alberto Ladron Aranak 'Piztiaren begiak' argitaratu dau
2012-09-14 11:48 KultureaMisterioa eta suspensea dakarz barriro be Alberto Ladron Aranak bere seigarren liburuan. Piztiaren begiak (Elkar) hirurehun orrialde pasatxoko thrillerra da, hasieratik irakurlea harrapatzen dauena eta ezusteko amaiera indartsua dakarrena.
Musikale Kaleko Musikarien Nazinoarteko XII. Topaketea astegoienean izango da Basauri, Erandio eta Leioan
2012-09-12 14:30 MusikeaAurtengo edizinoan ondoko taldeek hartuko dabe parte: Kataluiniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osotutako taldea; Kantabriako Los Granujas; Italiako Pink Puffers Brass Band; eta Portugaleko South Style Brass eta Tumbala.
Bilbo Hiria 24. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira
2012-09-12 12:13 MusikeaIzena emoteko fasean 597 talde onartu dira lehiaketearen edizino honetan parte hartzeko: 385 talde Pop Rock modalidadean, 149 Metal atalean eta 63 talde Beste Joera Batzuetan. Igazko datuakaz konparauta, 56 talde gehiago aurkeztu dira. Taldeen jatorriari jagokonez, nabarmentzekoa da 142 talde Euskal Herrikoak dirala, eta horreetatik 67 Bilbokoak; 18 talde atzerritik datoz.
Iñigo Goikoetxea: 'Gogoa, ilusinoa eta gauzak egiteko ahalmena dira arrakastarako giltza'
2012-09-10 12:36 BarriketanGozategi taldeko baxujolea
Glisseguna 2012 irailaren 16an Angelun
2012-09-07 14:48Urtero legez, helburuak ondokoak dira: batetik, lerra kirolak (surf, skate, roller...) mundu guztiarentzat dirala erakustea; bestetik, gaur egungo aisialdi joera modernoetan euskereak be lekua daukala frogatzea; eta azken buruan, Euskal Herriko kulturen ainiztasuna goraipatzea.
Badator Plentziako Esaera Zaharren III. Txapelketea
2012-09-07 11:13 BertsolaritzeaAzken urteetan lez, aurten be Plentziako Esaera Zaharren Txapelketea antolatuko dabe hirugarrenez. Ikusten ez duen begiak negarrik ez lemapean, datorren irailaren 29an izango da, zapatuan, goizeko 11:00etan; hitzordua, Plentziako Eleiz Enparantzan jarri dabe antolatzaileek.