Nagisa Oshima zinema zuzendari japoniarra hil da
2013-01-16 10:17 BarriakNagisa Oshima zinemagile japoniarra hil da, 80 urtegaz. Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso irailean. Japoniako 60ko hamarkadako zinema barriaren ordezkari nagusietakoa izan zan.
Alex Txikon mendizale lemoaztarra Laila Peak igoten ahaleginduko da
2013-01-15 17:20Alex Txikonek prest dauka neguko hurrengo espedizinoa: Laila Peak. Karakorum mendikateko 6.096 metroko tontorra izango dau helburu barikuan, urtarrilak 18, abiatzen dauen abentura barriak. Proiektuaren zehaztasunak prentsaurrekoan emon ditu.
Itziar Zeberio: 'Gazteak Fas zineklubera erakartea da gure erronkea'
2013-01-14 11:24 BarriketanFas zineklubeko kidea
Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan
2013-01-10 11:55 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.
'Alegiak eta bertze neurtitzak' eta 'Kadet eta Bettiriño' lanak, sarean irakurgai
2013-01-10 10:05Euskaltzaindiak Alegiak eta bertze neurtitzak eta Kadet eta Bettiriño liburuak sarean ipini barri ditu, Akademiaren webgunean bertan. Lehenengoa, Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da, eta bestea, Euskararen Lekukoak saileko 26.a.
Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse dira 2013ko Aratusteetako sei kartel finalistak
2013-01-08 14:45Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse kartelak Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak dira, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez. Horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2013ko Aratusteak zezeilaren 7tik eta 12ra ospatuko dira.
'Astralango' bertso-afaria!
2013-01-07 11:18 BertsolaritzeaAntxina barik Julen Erezumagaz berbaldia egin genduan eta kontu batzuen artean Lilibertso ekimena aitatu be bai. Bada, Lilibertsok bertso-afaria, Lilibertso-afaria, organizau eban barikuan Astran. Bertako protagonistak: Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Astra bera.
Dock Of The Bay musika dokumentalen nazinoarteko zinema jaialdi bihurtu da 2013an
2013-01-07 10:42 BarriakSeigarren aldiz egingo da Dock Of The Bay jaialdia, eta musika dokumentalen nazinoarteko zinema erakustaldi legez sortu ondoren, zinema jaialdi bihurtu da aurten. Estaduko eta nazinoarteko hamaika film lehiatuko dira.
Pakea Bizkaia Antartikara salto egiteko prest dago
2013-01-04 14:54Gaur barikua, Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak dagoz dagoeneko, pasa dan domekan, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria heldu zalako Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu eban izena) itsasartea gurutzatu aurretik.
UPV/EHUko tesi batek Oteizaren egitasmoa berrartu dau, arteak urian izan leikezan funtzinoei buruz hausnartzeko tresna moduan
2013-01-02 10:51Tesiaren asmoa da egitasmoa berrartzea, artearen eta gure uria egituratzen daben erakundeen arteko lankidetza-ereduari buruz hausnartzeko tresna moduan. Zalantzan jarri nahi dot ia orain arte Bilbon garatutako urigintza-eredua baino ez dan posible, edo, ostera, badiren beste aukera batzuk, uri-marketinari baino gehiago herritarrei bideratuak azaldu dau Rementeriak.
Txinako sekreturik ezezagunena
2012-12-28 14:52 BidaideNekazari batek topau eban lehenengo aztarnategia 1974an eta ordutik arkeologoek 6.000 eskultura baino gehiago topau ditue, danak desbardinak; adituek dinoenez, beste bi mila inguru egon daitekez oraindino lur azpian. Terrakotako ejerzitoa iceberg-aren muturtxua baino ez ei da, gaur aroaren aurkikuntza handienetakoa.
VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan
2012-12-28 13:46 KultureaBaskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.
Urrezko Kamerea saria Xanti Rodriguez eta Eugenio Hernandezentzat
2012-12-26 10:35 sariak-autortzakXanti Rodriguez azpeitiarrak eta Eugenio Hernandez bilbotarrak Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako irabazleak izan dira. Urrezko Kamerea saria Europako argazkigintza arloko garrantzitsuena da. 30 herrialdetako 700 profesionalek hartu dabe parte lehiaketan.
Benoît Aymonen 'Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel' dokumentalak irabazi dau Mendi Film Festivalaren sari nagusia
2012-12-24 01:00 BarriakErhard Loretan, respirer l'odeur du ciel, 14 zortzimilakoak igon zituan hirugarren gizasemea omentzen dauenak irabazi dau Kutxabank Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilore Sari Nagusia. Benoît Aymonenek zuzendutako dokumentala Suitzako irrai-telebistaren produkzinoa da. Epaimahaiak egilearen maisutasuna azpimarratu dau.
Arkaitz Estiballes: 'Euskal Herriko finalean bizkaitarren bat egotea espero dot'
2012-12-21 14:45 BarriketanBizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012ko txapelduna
Gernikako Astra espazioa inauguretako egitarau oparoa atondu dabe
2012-12-21 12:41 kulturbizAstragaz bizi gehiago lemapean, hainbat ekitaldi antolatu ditue egunotan Gernikako Astra gune barrituan. Egitaraua hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Musikea, erakusketak, umeentzako jokoak, jantzea, bertsoak... osogai ugariko eskaintzea atondu dau Astra Koordinadorak.
'Damutzen ez direnak', Itxaso Araque donostiarraren lehenengo nobelea
2012-12-21 10:45 KultureaItxaso Araquek hiru istorioz osotutako Damutzen ez direnak bere lehen nobelea argitaratu dau. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoagaz idatzi dau liburua.
J.K. Rowlingen 'Eserleku hutsa' helduentzako lehenengo nobelea, euskeraz
2012-12-20 10:15 KultureaErein argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditue asteon, J.K. Rowlingen Eserleku hutsa, Jose Antonio Pagolaren Jesusek eta Begoña Del Tesoren La caza del elefante en medio urbano.































