Pakea Bizkaia Antartikara salto egiteko prest dago

Bizkaie! 2013-01-04 14:54

Gaur barikua, Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak dagoz dagoeneko, pasa dan domekan, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria heldu zalako Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu eban izena) itsasartea gurutzatu aurretik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

UPV/EHUko tesi batek Oteizaren egitasmoa berrartu dau, arteak urian izan leikezan funtzinoei buruz hausnartzeko tresna moduan

Bizkaie! 2013-01-02 10:51

Tesiaren asmoa da egitasmoa berrartzea, artearen eta gure uria egituratzen daben erakundeen arteko lankidetza-ereduari buruz hausnartzeko tresna moduan. Zalantzan jarri nahi dot ia orain arte Bilbon garatutako urigintza-eredua baino ez dan posible, edo, ostera, badiren beste aukera batzuk, uri-marketinari baino gehiago herritarrei bideratuak azaldu dau Rementeriak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txinako sekreturik ezezagunena

Zigor Aldama 2012-12-28 14:52   Bidaide

Nekazari batek topau eban lehenengo aztarnategia 1974an eta ordutik arkeologoek 6.000 eskultura baino gehiago topau ditue, danak desbardinak; adituek dinoenez, beste bi mila inguru egon daitekez oraindino lur azpian. Terrakotako ejerzitoa iceberg-aren muturtxua baino ez ei da, gaur aroaren aurkikuntza handienetakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-28 13:46   Kulturea

Baskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urrezko Kamerea saria Xanti Rodriguez eta Eugenio Hernandezentzat

Bizkaie! 2012-12-26 10:35   sariak-autortzak

Xanti Rodriguez azpeitiarrak eta Eugenio Hernandez bilbotarrak Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako irabazleak izan dira. Urrezko Kamerea saria Europako argazkigintza arloko garrantzitsuena da. 30 herrialdetako 700 profesionalek hartu dabe parte lehiaketan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Benoît Aymonen 'Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel' dokumentalak irabazi dau Mendi Film Festivalaren sari nagusia

Bizkaie! 2012-12-24 01:00   Barriak

Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel, 14 zortzimilakoak igon zituan hirugarren gizasemea omentzen dauenak irabazi dau Kutxabank Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilore Sari Nagusia. Benoît Aymonenek zuzendutako dokumentala Suitzako irrai-telebistaren produkzinoa da. Epaimahaiak egilearen maisutasuna azpimarratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gernikako Astra espazioa inauguretako egitarau oparoa atondu dabe

Bizkaie! 2012-12-21 12:41   kulturbiz

Astragaz bizi gehiago lemapean, hainbat ekitaldi antolatu ditue egunotan Gernikako Astra gune barrituan. Egitaraua hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Musikea, erakusketak, umeentzako jokoak, jantzea, bertsoak... osogai ugariko eskaintzea atondu dau Astra Koordinadorak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Damutzen ez direnak', Itxaso Araque donostiarraren lehenengo nobelea

Bizkaie! 2012-12-21 10:45   Kulturea

Itxaso Araquek hiru istorioz osotutako Damutzen ez direnak bere lehen nobelea argitaratu dau. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoagaz idatzi dau liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

J.K. Rowlingen 'Eserleku hutsa' helduentzako lehenengo nobelea, euskeraz

Bizkaie! 2012-12-20 10:15   Kulturea

Erein argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditue asteon, J.K. Rowlingen Eserleku hutsa, Jose Antonio Pagolaren Jesusek eta Begoña Del Tesoren La caza del elefante en medio urbano.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Antartikako olatuetan surfa egiteko asmoz, Unai Basurkoren espedizinoagaz bat egingo dau Kepa Acerok

Dabi Piedra 2012-12-19 14:47

Kontinente izozturako bidea egiten dabil Unai Basurko marinel bizkaitarraren Pakea Bizkaia belaontzia eta, orain, Txileko kostaldean dago. Laster, Bost itsaso proiektuan dabilen Kepa Acero surflaria batuko jako, Antartikan surfa egiten dauen lehenengo europarra bihurtu nahi dau-eta. Abenduaren 29an hartuko dau Argentinarako hegazkina, Ushuaian Pakea Bizkaiagaz bat egin eta hegoaldera belaontzian joateko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bizkaia eta Durangaldearen arteko 800 urteko loturea gogoratuko dabe aurtengo Merinalde Egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-19 13:53

Orain 800 urte hasi zan Durangaldearen eta Bizkaiko lurraldearen arteko hartuemona. Urteurrena gogoratzeko, egitarau berezia prestau dabe Durangoko Merinalde Egunean, abenduaren 27, 28 eta 29an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Finalisten jasa (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-12-19 11:48   Bertsolaritzea

Udabarriko eguzki txangoriagaz hasi jakun Txapelketea neguko leiakaz akabau da. Ia astegoienero eta paramen barik ibili osteko formulazinoa atera dot: (8 eskualdeetako final + 5 kanporaketa + 3 finalerdi + final 1) x 6 bertsolari bakotxeko = 1000 bertso baino gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Akropoliseko personaiak berbetan dabilz Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-12-18 17:08   Kulturea

Bilboko Arte Berreginen Museoak eta Tecnalia enpreseak Akropolis. Mito biziak erakusketa interaktiboa atondu dabe. Eskulturek eurek emoten ditue azalpenak. Panateneen frisoan ipinitako aplikazinoak desagertutako zatiak osotzeko aukerea emoteaz aparte, jatorrizko polikromia berreskuratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko FAS zinekluba, 60. urteurrena ospatzeko prest

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-18 14:25   Barriak

Bilboko FAS zineklubak egitarau bereziagaz ospatuko dau 60. urteurrena. Estreinaldiak, ziklo bereziak, berbaldiak eta zinemagileen bisitak izango ditue 2013. urte osoan. Urtarrilaren 8an abiatuko dabe urtemugea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ikastolen Alkarteak neguko uzta barria dakarsku

Bizkaie! 2012-12-18 10:06   kulturbiz

Euskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eh11Kolore herri mobimentua jaio da, euskal gizartearen kultur aniztasunaren alde

Bizkaie! 2012-12-17 14:28   kulturbiz

Gure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaidea sustatzeko asmoagaz sortu da. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi dau, berezko balio lez, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-17 14:26

EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun

Bizkaie! 2012-12-17 10:26   Bertsolaritzea

Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)