Hutsa bikoteak 'Huts unea' diskoa aurkeztuko dau Bilbon hilaren 7an

Bizkaie! 2013-02-06 13:36   Musikea

Hutsa bikote urduñarrak Huts unea diskoa zuzenean aurkeztuko dau eguenean Bilbon. Maria Riverok eta Eriz Perezek lan barriko kantak joko ditue Cafe Bar Bilbaon, 19:30etik aurrera.

Hutsa bikote urduñarrak Huts unea diskoa zuzenean aurkeztuko dau eguenean Bilbon. Maria Riverok eta Eriz Perezek lan barriko kantak joko ditue Cafe Bar Bilbaon, 19:30etik aurrera.

Sei kantaz osotu dabe bigarren diskoa: Zeta, Alaia gaztea, Lurraren negarra, Inoiz baino ederrago, Konparaketak eta Lo. Zemendian argitaratu eben Huts unea, Kike Moraren gidaritzapean grabauta. Ordutik aurkezpen birea egiten dabilz. Café Bar Bilbaon eguenean joko dabe, hilak 7, 19.30ean.

Hutsa 2010ean sortu zan, Urduñan. Handik urtebetera, 2011ko zemendian, taldearen izen bereko diskoa kaleratu eben. Hainbat emonaldi egin ostean, bigarren beharra presteteari eki eutsien.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu