'One More Than One Voice', hizkuntzea, nortasuna eta komunidadearen ganeko gogoetea Artiumen
2013-01-28 13:34 KultureaHizkuntzea, ahotsa, nortasuna, autoridadea eta komunidadea kontzeptuen ganeko gogoetea osotu Katarina Zdjelar artista serbiarrak One More Than One Voice erakusketan. Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketea Artium museoan.
Hizkuntzea, ahotsa, nortasuna, autoridadea eta komunidadea kontzeptuen ganeko gogoetea osotu Katarina Zdjelar artista serbiarrak One More Than One Voice erakusketan. Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketea Artium museoan.
Musikeak testuinguruen eta nortasunen sortzaile lez, eta kapital kulturalaren eta sinbolikoaren eragile lez, beteten dauen lanak aztertzeko asmoz hurreratu zan Zdjelar Euskal Herrira, hain zuzen be berton 80 eta 90ko hamarkadetan egiten zan musikara. Dana dala, artistearen helburua ez da sasoi horretako musikearen ganeko bideoa erakusketea osotzea, kultur mobimentu hori tresna modua ikustea baino.
Talde askok euskeraz ondo jakin ez arren euskertaz kantetan eben, eta kontzertuetara joaten zan jente askok ez ekien esukeraz. Horrek harri eban artista serbiarra, hizkuntzearen erabilereak berak. Ikerketa horren emoitzea da Aitormena. World jautsitsaitsutsitsaitsugunea. Euskal Herriko azterketea atontzeko hiru musikarigaz egin eban berba: Gari (Hertzainak), Fermin Muguruza (Kortatu eta Negu Gorriak) eta Roberto Moso (Zarama).
Erakusketea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik Artiumen, Iparra aretoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!