Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2013-02-06 11:31   Musikea

Nahi daben talde guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dabe, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurreko edizinoetan saria (Pop Rock edo Metal sailetako irabazlea, Irabazle orokorra) irabazi dabenak izan ezik. Beti be, gitxienez taldekide bi 14 eta 35 urte bitartekoak badira. Adin txikikoek euren gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dabe.

Aurten be badator Leioako Pop Rock Lehiaketea. Nahi daben talde guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dabe, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurreko edizinoetan saria (Pop Rock edo Metal sailetako irabazlea, Irabazle orokorra) irabazi dabenak izan ezik. Beti be, gitxienez taldekide bi 14 eta 35 urte bitartekoak badira. Adin txikikoek euren gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dabe.

Parte-hartzaileek bi modalidadeetako batean emon beharko dabe izena:

- Pop Rock modalitatea: Rock and Roll, Garage, Psicodelia, Rock, Ska, Reggae, Punk Rock, Post Rock, Noise, Power Pop, Rhythm´n´Blues, Tecno Pop, Hard Rock eta beste konbinazino batzuk.

- Metal modalidadea: Rock Gogorra, Heavy, Metal, Thrash, Speed, Death, Doom, Metal Gotikoa, Industriala, A.O.R., Hardcore, Rap Metalikoa eta beste konbinazino batzuk.

Era berean, zein saritan parte hartuko daben adierazoko da, horreetariko baten baino gehiagotan izan daitekeelarik, beti be oinarrietan agertzen diran baldintzak betez.

Oinarriak erantsitako artxiboan daukazuez irakurgai.

Kontuan hartu, maketak edo CDak entregetako azken eguna apirilaren 15a izango da.

Bialdu zuen lanak helbide honetara posta ziurtatuaren bidez:

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketa
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena, 2
48940 Leioa (Bizkaia)

Informazino gehiago: 944 055 850 telefono zenbakian eta gazte@leioa.net / www.kulturleioa.com helbideetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu