Javier Marcoren '3 minutos' , Nontzefilm lehiaketako Zinema Saria
2013-05-06 14:24 BarriakNontzefilmak Film Laburren Lehiaketearen sari banaketea eta lan onenen proiekzinoa egin eben zapatuan, Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren egitarauaren barruan. Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak irabazi dau Zinema Saria.
Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketearen sari banaketea eta lan onenen proiekzinoa egin eben zapatuan, Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren egitarauaren barruan. 1.000 euroko bost sari banatu ziran, eta euskeraz eginiko hiru lanek irabazi eben saria.
Javier Marco madrildarraren 3 minutos filmak irabazi dau Zinema Saria. Planifikazino handiko lana da, aktoreen lana bikaina da, eta gidoi sendoa dauka, adierazo dabe Nontzefilmeko arduradunek. Euskal Herriko Zinema Saria Maria Elorza, Maider Fernandez eta Mikel Herrera donostiarrek egindako Birjinianori bisita filmak jaso dau. Artisautzea eta western-ak buztartzen dituan lan originala da.
Animazinoaren atalari jagokonez, Bartzelonako Mario Rico zinemagileak egindako Náufragos lana izan zan onena. Istorio polita kontetan dauen lan fina da, antolatzaileen esanetan. Euskal Herriko Animazino Saria, barriz, Debako Aitor Oñederra zinemagilearen Dena eta ezer ez dago klipak irabazi dau. Kantea Gariren behar barrian jaso dabe.
Euskeraz Eginiko Lan Onenari Saria Donald Navas Zeledon nikaraguarrak filmautako Sorgin gaua lanari emon deutsie. Euskalki bat baino gehiago agiri dira pelikulan.
Sari banaketeaz gan, lan sarituak eta aurtengo lan onenak ikusteko aukerea izan zan ekitaldian, eta azkenengo hamar urteotako filmen lagin bat bere bai.
Film guztiak ikusgai, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!