'Guernica' lana ulertzeko makina bat modu, Gernikako Euskal Herria museoan
2013-04-29 11:52 KultureaPicassoren Guernica ardatz daben hainbat lan batu ditue Azken Gernikak erakusketan, Gernikako Euskal Herria museoan. Bertoko zein kanpoko artisten beharrak dagoz ikusgai, tartean Ibon Aranberri, Kepa Garraza eta Javier Arcerenak. Erakusketea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
Picassoren Guernica ardatz daben hainbat lan batu ditue Azken Gernikak erakusketan, Gernikako Euskal Herria museoan. Bertoko zein kanpoko artisten beharrak dagoz ikusgai, tartean Ibon Aranberri, Kepa Garraza eta Javier Arcerenak. Erakusketea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
Josune Ariztondo Kultura diputaduak aurkezpenean erakusketearen garrantzia nabarmendu eban, izan be Bizkaiko eta Euskal Herriko historiaren momentu tragiko bat gogorarazoten dau, Gernikako bonbardaketea.
Xabier Sáenz de Gorbea komisarioak azaldu ebanez, erakusketeak Picassoren Guernica basakeria eta ankerkeriaren kontrako ikur lez erabiltearen ganeko hurreratzea proposatzen dau. Parte hartu daben egileek artista espainiarraren lana desmitifikau egiten dabe euren beharren bidez. Ibon Aranberrik, esaterako, markesina baten zuri-baltzeko horma-irudia egin eban, 2002ko Manifiesta Arte Garaikideko Europako Biurtekorako. Javier Arcek Madrilgo Max Estrella galerian dagoan ikatz-ziriz marraztutako horma-irudi baten argazkia ekarri dau.
Tony Shafrazik 1974. urtean koadroari egindako erasoari buruzko fanzine bat eta grabadu-artxiboak be batu ditue. Ikus-entzunezko lan bi dagoz, bertoko eta kanpoko artistek Gernika eta Guernica gogoan hartuta eginiko lanak erakusteko.
Azken Gernikak lehenaldia eta oraina lotzeko bide bat da, eta hainbat egoeratan jasan behar izan diran basakeriaren eta minaren kontrako gogoetea egiteko konbita, erakusketearean arduradunen arabera. Ikono mitiko bat abiapuntu, errealidadea eratu eta berreregi egiten dabe lanek, istorio barriak eskaintzen deuskuez, beste modu bateko gogoeta eta interpretazinoetarako bidea dira eta.
Azken Gernikak erakusketearen katalogoa ikusi gura izan ezkero, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!