Filipinak, edonorentzako erakargarri

Zigor Aldama 2013-03-12 14:42   Bidaide

Txinatar turismo masiboa igarten dan arren, Gobernuak negozioa, erosotasuna eta naturearen arteko orekea ez galtzeko gogor dabil beharrean. Boracayk osogai aproposak batzen ditu: azpiegitura egokia, beste leku askotan ez dagoena, eta zerbitzu errazoizkoa eta atsegina. Horrek guzti horrek ia danerik daukan herrialde bateko lekurik erakargarriena bihurtzen dau.

Nahikoa da Caticlanera Cebu Pacific-eko ATR hegazkin txikian doazen bidaiarien jazkerea ikustea ze asmo daukien asmetako: kolore bizidun praka laburrak, broma grafikodun euskarri bihurtutako kamisetak, eta gustu guztietarako partida bat sandalia. Hori ikusita gorbatak galarazota dagozala esan geinke, baina ezin esan bidaiariak homogeneoak direnik: unibersidadera joan orduko ondo pasau gura daben nerabe koadrilak, gozo-gozo agiri diran bikoteak ezkonbidaian, familia ugariak, eta andra-gizon nagusiren batzuk bere bai, paradisura bueltan, urrezko urrezko ezteguak ospatu gura, nahiz eta ez dan lehengo moduan. Boracayk 10,3 kilometro koadroko azalerea besterik euki ez arren, eta urte osoko 15.000 biztanle bakarrik baditu be, bidaiari guztien nahaia egiten dau. Azkenaldian, Australia eta Europako turistei beste batzuk gehitu jakiez, txinatarrak.

Hegazkinak balaztada gogor bategaz lurreratu da, baten batek ia-ia aurreko jesarlekua jo dau. Pistea laburra da, hegazkin batzuentzat lar laburra. Terminala etxeko egongelea izan daiteke, ez dago maletak batzeko zinta garraiatzailerik be. Baina bardin da, hona datozenek zeozelako abentura bila datoz eta. Aireportuaren kanpoaldean, gizon eta emakume talde itzel batek ondoetorria emoten deutse bidaiariei hamaikatxu eskaintzagaz. Izan be, inor ez da Caticlanen geratzen, eta oraindino txalupea hartu behar dabe Boracay joateko, hori da-eta bertara ailegetako modu bakarra. Zalantza barik, ez dago modu hobeagorik islearen inguruak ikusteko. Mueta guztietako katamaranak dagoz: txiki eta trauskilak, moderno eta lujoz hornidutakoak, edo lagun bakarra sartzeko modukoak. Belaren erromantizismoa edo motorraren pragmatismoa be, aukeran.

Hori uretan, jakina, hondarrean ez dago eta zalantzarik: White Beach, are zurizko hiru kilometroko luzerea daukan lur zerrendea. Baina, hau ez da ugarteak eskainten dauen gauza bakarra. Igaz, TripAdvisor atariko erabiltzaileek bidaiatzeko munduko bigarren hondartza onena izentau eben Boracay, eta Asian berau da barriro be lehenengoa. Zazpi kilometro ditu luzean, bizikletaz edo motorrean ibilteko ederto baten. Horregaitik, bidaiariak hainbat hondartza eder ditu aukeran, idatzi eban turismo-atariak ohar batean. Yapak Beacheko oskol zuriak ezagunak dira, White Beachek postal benetan ederrak eskaintzen ditu iluntzetan, eta Balinghai Beach urruntxuago dago, eztegu-bidairako egokiena, inoen. Deskribapen ona, duda barik.

Baina, askok uste dabe hainbeste xarma globalizazinotik libre gordetea ezinezkoa dala, batzuek kritrikau egite dabe jente larregi dagoala gaur egun islan, masifikau egin dala. Amaibako eztabaidea da, edozelan be Boracayk asmau dau erakargarritasuna eta dotoreziaren arteko loturea lantzen.

Txinatar turismo masiboa igarten dan arren, Gobernuak negozioa, erosotasuna eta naturearen arteko orekea ez galtzeko gogor dabil beharrean. Esaterako, aurton galarazo egin dau plastikozko boltsak eta poliestirenozko ontziak erabiltea. Plastiko bako ugartea izateko lehenengo pausua da, berau da eta bertoko kutsatzaile handiena.

Eguzkia eta hondartza lez sailkatutako edozein tokitan derigorrezkoa da gaueko giroa anitza. Txikia izan arren, Boracayk ondo antolatu dau gaueko aisialdiaren eskaintzea. Danak dagoz pozik danetarik dago-eta. Arlo baten be ez dagoenez eskaintza lar, ez dago mozkorraldi-turismoaren eraginik, Thailandiako hainbat ugartetan lez. Hemen, gura dauenak techno musikeaz entzun eta lau tekila zurrutada baten hartu leikez; ondoan, beste batzuk zuzeneko musikeaz gozetan daben bitartean, edo harantzatxuago bikoteek asiar gozo-gozoak lino zurizko mahai-zapietan jaten dituala. Lotarako be ez dago arazorik; Boracay ez da motxiladun turisten gunea, sofistikazino gehiago dago orain 1980an baino.

Filipinetako 7.000 ugartedun artxipielagoan, izan be danetartik dago: Bohol, munduko primate txikienarea (tarseroa); Siquijor misteriotsua han bizi dira sorginengaitik; edo, Palawan, natura hutsa. Halanda be, Boracayk osogai aproposak batzen ditu: azpiegitura egokia, beste leku askotan ez dagoena, eta zerbitzu errazoizkoa eta atsegina. Horrek guzti horrek ia danerik daukan herrialde bateko lekurik erakargarriena bihurtzen dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu