Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumako bost liburu barri kaleratu ditu

Bizkaie! 2012-11-20 14:42   Kulturea

Elkar argitaletxeak 8 urtetik 12ra bitarteko irakurleentzako Xaguxar bildumako bost liburu argitaratu ditu: Sasiak mendia jan, Urruneko motorrak mila zaldi, Urrezko orrazia, Txomintxo eta Perutxoren abenturak eta Memoriaren zuhaitza.

Elkar argitaletxeak Xaguxar bildumako bost liburu barri argitaratu ditu: Joan Mari Irigoienen eta Antton Olariagaren Sasiak mendia jan eta Urruneko motorrak mila zaldi, Gaizka Arostegiren eta Eider Eibarren Urrezko orrazia, Txomin eta Peru Magdalenaren eta Iosu Mitxelenaren Txomintxo eta Perutxoren abenturak, Pello Añorgaren eta Jokin Mitxelenaren Memoriaren zuhaitza.

Amaren sabeletik dabilz alkarregaz Txomintxo eta Perutxo anaia bikotxak, jolas eta bihurrikeria artean beti. Euren abenturetako batzuk kontetan ditue Txomin eta Peru Magdalenak eta Iosu Mitxelenak liburu barrian: eskolako jantokian atsegin ez daben janaria dagoanean zer egiten daben, aitak kotxea aldatu nahi izan ebanean jazotakoak, itsasontzian arrantzara egun-pasa joan ziranekoak, amama Eugeniaren baserriko kamaran topau ebena...

Ainhoa, gurasoekaz batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk pasetan. Oporraldi guztiz nahastauko jako protagonisteari antxinako argazki bat topetan dauenean. Irudian bere aurpegi bera daukan neskatoa dago, eta laguntza eskatzen deutsola sentiduten dau. Birramamaren sekretua argitu gurean, Ainhoa basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu. Urrezko orrazia izenburuko istorio ederra atondu dabe Gaizka Arostegik eta Eider Eibarrek.

Oroimenaren garrantzia azpimarratu gura dau Pello Añorgaren eta Jokin Mitxelenaren Memoriaren zuhaitza liburuak. Jazoera historioek lez, familia baten bilakareeak zenbarainoko esangurea daukan azaldu dau Añorgak lan honetan. Aititak lobeari arbola berezi batek bere bizialdian izandako eragina kontauko deutsa.

Joan Mari Irigoienek eta Antton Olariagak liburu bi kaleratu ditue, Sasiak mendia jan eta Urruneko motorrak mila zaldi. Gazteentzako idatzitako poemak jaso ditue lehenengoan, normalean poesiarako izaten ez diran gaiak hartuz, besteak beste, teknologia barriak, sexu-grinea, politikea eta abar. Aho-korapiloak, txisteak eta hitz-jokoak dira nagusi, barriz, Urruneko motorrak mila zaldi"lanean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu