Karmele Goñi, Egoitz Rodriguez eta Amaia Iturbide, 2012ko Lauaxeta Sariak

Bizkaie! 2012-11-21 09:20   sariak-autortzak

Karmele Goñi historialaria, Egoitz Rodriguez zinema-zuzendaria eta Amaia Iturbide idazlea dira 2012ko Lauaxeta saridunak. Bizkaiko Foru Aldundiak, sari honen bidez, Bizkaian euskerearen sustapen, zabalkunde eta normalizazinoan lan egiten daben erakundeak eta personak nabarmendu gura ditu. Sari-emotea zemendiaren 30ean egingo dabe, Foru Jauregian.

Aurten, Esteban Urkiaga Lauaxetaren heriotzearen 75. urteurrena dala-eta, euskereren sustapena eta normalizazinoan izandako ibilbideagaitik emoten dan Lauaxeta Ohorezko Sariaz aparte, beste sari bi sortzea erabagi dau Aldundiak, 2012ko Lauaxeta Poesia Saria eta 2012ko Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria. Ohiko ohorezko saria Karmele Goñi historialari eta etnografoak hartuko dau.

Lauaxeta Poesia Sariak euskeraz eta bertsotan edo prosa poetikoan 2011n sortutako lan bat saritu dau, eta Ikus-entzunezkoen Sariak, memoria historikoari buruz euskeraz sortutako dokumental formatuko ikus-entzunezkoak.

Poesia Sariko epaimahaiak 34 poesia-lan aztertu ditu, eta aho batez aukeratu dau Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean lana. Ikus-entzunezkoen arloko epaimahaikideek lau lan jaso ditu, eta honeek be aho batez nabarmendu dabe Egoitz Rodríguezek zuzendutako Zerutik sua dator dokumentala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu