Bilbok VI. Bilboargazki jasoko dau urrian

Bizkaie! 2012-09-24 14:28   Kulturea

Estaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak bultzatzen dauen eta BBK Fundazinoak laguntzen dauen Bilboargazki 2012ren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ruth Linaza: 'Sokatiran babes eta diru-laguntzino faltea dago'

Koldo Isusi Zuazo 2012-09-24 11:36   Barriketan

Euskal Herriko eta Munduko sokatira txapelduna

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko III. Bertsulari Xapelketa urriaren 6an hasiko da

Bizkaie! 2012-09-20 11:46   Bertsolaritzea

Euskal Herria biziko bada euskarari esker biziko dela sinesten dugulako, eta euskara biziko bada gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen: euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia txapelketarekin, ez txapeldun bat hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Luis Villasanteren lan guztiak digitalizau ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-09-19 15:41

Luis Villasante zanak idatzitako lanen bersino digitalizatua aurkeztu dabe gaur Euskaltzaindiaren egoitzan. Luis Villasante euskaltzainburua izan zan 1970etik 1988ra, eta 57 urtetan zehar argitaratu eban lehenengo argitalpena 1944koa da, eta azkena, barriz, 2000koa. Danetara, 929 idazlan katalogau eta batu dira. Gaurtik aurrera sarean konsultau daitekez Akademiaren webgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pakea Bizkaia ontzia hegoaldera eroango dau oraingoan Unai Basurkok, Antartikara

Dabi Piedra 2012-09-18 15:46

Portugaleteko marinela ez da bakarrik joango. Danetara, 19 lagunek osotzen dabe espedizinoa, baina batzuek etapa solteetan baino ez dabe parte hartuko. Esate baterako, Kepa Acero Ushuaian batuko jake. EHUko sei ikasle joango dira Pakea Bizkaian, gure lana zelan egiten dan transmitiduko deutsiet, beraz, erronka hori be badaukat, gazteei itsasoko sekretuak erakustea, adierazo dau Unai Basurkok.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Thailandiako alderik ilunena (I)

Zigor Aldama 2012-09-18 15:34   Bidaide

300.000 biztanle inguruko Pattaya uriak urtean 4 miloe bisitari hartzen ditu eta horreetatik inor be ez doa tenplo budistak ikustera. Arriskuak be badira eta ezbehar handiak, burrukak eta izan daitekezan arren, kasurik gehienetan kutxazain automatikora joan eta diru partidea atarata konpontzen dira arazoak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Zuloak' diskoa plazan, filma urriaren 5ean

Bizkaie! 2012-09-14 12:41   Musikea

Talka Records & Films-ek Bilbon aurkeztu eban atzo Zuloak taldearen lehenengo diskoa. Bertan Fermin Muguruza, Zuloak filmaren zuzendaria eta diskoaren produktorea izan zan, diskoan parte hartu daben musikari guztiakaz batera, Izaskun Muruaga, Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta, Naiara Goikoetxea, Ursula Strong, Alba Burgos eta Maitane Alonso Mai Bass.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alberto Ladron Aranak 'Piztiaren begiak' argitaratu dau

Bizkaie! 2012-09-14 11:48   Kulturea

Misterioa eta suspensea dakarz barriro be Alberto Ladron Aranak bere seigarren liburuan. Piztiaren begiak (Elkar) hirurehun orrialde pasatxoko thrillerra da, hasieratik irakurlea harrapatzen dauena eta ezusteko amaiera indartsua dakarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikale Kaleko Musikarien Nazinoarteko XII. Topaketea astegoienean izango da Basauri, Erandio eta Leioan

Bizkaie! 2012-09-12 14:30   Musikea

Aurtengo edizinoan ondoko taldeek hartuko dabe parte: Kataluiniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osotutako taldea; Kantabriako Los Granujas; Italiako Pink Puffers Brass Band; eta Portugaleko South Style Brass eta Tumbala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo Hiria 24. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira

Bizkaie! 2012-09-12 12:13   Musikea

Izena emoteko fasean 597 talde onartu dira lehiaketearen edizino honetan parte hartzeko: 385 talde Pop Rock modalidadean, 149 Metal atalean eta 63 talde Beste Joera Batzuetan. Igazko datuakaz konparauta, 56 talde gehiago aurkeztu dira. Taldeen jatorriari jagokonez, nabarmentzekoa da 142 talde Euskal Herrikoak dirala, eta horreetatik 67 Bilbokoak; 18 talde atzerritik datoz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Glisseguna 2012 irailaren 16an Angelun

Bizkaie! 2012-09-07 14:48

Urtero legez, helburuak ondokoak dira: batetik, lerra kirolak (surf, skate, roller...) mundu guztiarentzat dirala erakustea; bestetik, gaur egungo aisialdi joera modernoetan euskereak be lekua daukala frogatzea; eta azken buruan, Euskal Herriko kulturen ainiztasuna goraipatzea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Badator Plentziako Esaera Zaharren III. Txapelketea

Bizkaie! 2012-09-07 11:13   Bertsolaritzea

Azken urteetan lez, aurten be Plentziako Esaera Zaharren Txapelketea antolatuko dabe hirugarrenez. Ikusten ez duen begiak negarrik ez lemapean, datorren irailaren 29an izango da, zapatuan, goizeko 11:00etan; hitzordua, Plentziako Eleiz Enparantzan jarri dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Huelvako eta Kadizeko azken garaietako kantea protagonista VII. Una Ria con Duende Flamenko jaialdian

Bizkaie! 2012-09-05 17:20   kulturbiz

VII. Flamenko Topaketak irailaren 8tik 30ra bitartean izango dira, 5. barrutiko (Ibaiondo) zenbait eszenatokitan (La Concordiako geltokia, San Frantziskoko eta Burtsako Udaltegiak eta Eleizbarrutiko Museoa).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen seigarren eta azken interbentzinoa Deustuko zubian

Bizkaie! 2012-09-03 12:07   kulturbiz

Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxolak artista konbidatu lez parte hartzen dauen Juan Azpitarteren Panagnosis interbentzinoa hartuko dau irailaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udaltegietan 7 erakusketa barri izango dira

Bizkaie! 2012-08-31 16:25   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak irailaren 3an, astelehenean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uri bildurgarria estepearen erdian

Zigor Aldama 2012-08-31 15:36   Bidaide

Orain zortzi bat urte probitziako gobernuaren asmoa izan zan, ordura arte 1.500 artzainez osotutako herrixka bi baino ez egozan lekuan, erdigune politiko eta ekonomiko sendoa, Txinan urigintzearen eredu bihurtuko zan uria sortzea. Dubai eta Shenzhen lako urien arrakasteak eraginda emon eben pausua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertrand Dezoteux artistearen 'Txerri' lana Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2012-08-29 11:39   Kulturea

Bilboko Rekalde Aretoan bart aurkeztutako lan hau izan zan Euskal Kultur Erakundeak arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko antolatu eban Hogei’ta programako irabazlea 2011n. Bideoa lehenago aurkeztu da, Parisko Centre Georges Pompidou zentroan, Baionako Le Carrén eta Iparraldeko beste herri batzuetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)