Oier Santos gipuzkoarrak 'Ez zuten erantzun' lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-09 12:25   Kulturea

Oier Santosen Ez zuten erantzun nobelea, Ferdinand von Schirachen Krimenak eta Tea Obrehten Tigrearen emaztea liburuak kaleratu barri ditu Erein argitaletxeak.

Oier Santosen Ez zuten erantzun nobelea, Ferdinand von Schirachen Krimenak eta Tea Obrehten Tigrearen emaztea liburuak kaleratu barri ditu Erein argitaletxeak. Jazoera misteriotsu batek unibersidadeko sei ikasleren bizimoduan daukan eragina dau abiapuntu Santosen lehenengo nobeleak.

Orain lau urte idatzi eban eleberria, behar barik egoanean. Sasoi haretan arineketan egiteari ekin eutson, eta galopan ebilela nobelea idazteko ideak lantzen hasi zan. Nobelea idatzi eta etxean gorde eban, igaz argitaletxe batera bialdutea otu jakon arte.

Sei neska-mutil bizkaitar dira Ez zuten erantzun liburuko protagonistak. Unibersidadean hasi barri dira, eta dana da nobedadea eurentzat; halango baten jazoera misteriotsu batek euren bizimodua aldatuko dau. Misterioa apurka-apurka sartzen da istorioan, irakurlea hasieratik amaierara zuhur ibili daiten.

Ez zuten erantzun eleberriaz aparte, itzulpen bi plazaratu ditu Ereinek: Anton Garikanok euskeratutako Ferdinand von Schirachen Krimenak narrazino liburua eta Miren Arratibelek itzulitako Tea Obrehten Tigrearen emaztea lana.

Von Schirachek abogadua da Berlinen, eta beharrean ikusitako kasu gogorrak hartu ditu oinarri Krimenak liburuan. uzta Gorria sailean atara dabe. Tigrearen emaztea nobeleak, barriz, Balkanetako tradizinozko kontaketegaz hartu-emon estua dauka.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu