Izaki Gardenak taldeak 'Itsargiak' lehenengo disko laburra argitaratu dau

Bizkaie! 2012-11-07 17:33   Musikea

Jon Basagurenek aurkeztu barri dau Izaki Gardenak (Oihuka) proiektua. Itsasargiak disko laburra da lehenengo emoitzea. Amerikar musikea, popa eta rocka nahastau ditu, ahotsari garrantzi berezia emonez. Zemendiaren 10an Gasteizko Gaztetxean joko dau, 21:00etan.

Akatu taldean ibili ostean, bakarkako abestiak plazaratzeko sasoia dala begitandu jako Jon Basagureni, holan beste musikari batzukaz alkartu eta Izaki Gardenak proiektua sortu dabe. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Libe), Iker Fernandez (Akatu, Virenque) eta Eneko Leza (Khous, Virenque) dira Izaki Gardenak.

Egitasmoa aurkezteko, bost abestiko Itsasargiak disko laburra kaleratu dabe, Iñaki Llarenaren gidaritzapean 2012ko irailean grabautakoa. Gasteizko kontzertuaz aparte, beste zuzeneko bi ditu taldeak daborduko: zemendiaren 23an Iruñeko Terminal aretoan eta abenduaren 6an Durangoko Azokako Ahotsenea gunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu