Bilboko XXXI. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 19tik 25era bitartean izango da
2012-11-07 14:52 KultureaDanetara, Kuba, Kolonbia, Hungaria eta Mexiko zein Katalunia, Andaluzia, Kantabria Kanarietako eta Bizkaiko, Leioako taldeek 10 ikuskizun eta 19 emonaldi eskainiko ditue. Horrezaz gan, ikastaroak, berbaldiak, erakusketak, liburu aurkezpenak, omenaldiak eta proiekzinoak be izango dira aurten.
Bilboko XXXI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren jentaurreko aurkezpena egin dabe gaur Bilbon Concha de la Casa jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak, Justo Ezenarro Bilboko Udaleko Kultur Saileko zuzendariordeak eta Ignacio Casado Arteria Campos Eliseos Antzokiko zuzendariak. Danetara, Kuba, Kolonbia, Hungaria eta Mexiko zein Katalunia, Andaluzia, Kantabria Kanarietako eta Bizkaiko, Leioako taldeek 10 ikuskizun eta 19 emonaldi eskainiko ditue. Horrezaz gan, ikastaroak, berbaldiak, erakusketak, liburu aurkezpenak, omenaldiak eta proiekzinoak be izango dira aurten. Erakusketei jagokenez, harizko txotxongiloak ardatz hartuta, ikusgai dagoz honezkero Barrainkua kultur etxean, Indiako Txotxongiloak eta Proyecto Tititinante.
Justo Ezenarro Bilboko Udaleko Kultur Saileko zuzendariordeak Txirlora talde antolatzaileari 31 urteotan egindako lanagaitik eskerrak emonaz abiarazo dau bere berbaldia. Euskal Herrian sustraiak sakon dituan jaialdi zaharrenetakoa eta Espainian eredu dan jaialdian, aurten Alkartasun Antzerkiak izenburupean, alde guztien inplikazinoari esker prezio merkeak izango dirala aurreratu dau.
Ignacio Casado Arteria Campos Eliseos Antzokiko zuzendariak be babes osoa adierazo deutso Bilboko XXXI. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiari eta bidebatez Campos Eliseos Antzokiak txotxongiloakaz lotuta antolatutako programazinoaren barri emon dau, besteak beste, laster abiatuko dan Txotxongiloak Domekero zikloa.
Concha de la Casak, barriz, bizi dogun krisiak bazterrak astindu arren, aurten danon ahalegina azpimarratu dau jaialdia aurrera eroateko, izan be, txotxongiloa komunikazinorako tresna ezin hobea da eta ekitaldiotara hurreratuko diran guztiek egingo daben esfortzua azpimarratu eta txalotu gura izan dau. Ez jakela damutuko esan dau, jatekoa eta arnasa behar doguzan moduan, emozinoak be behar doguzalako bizirauteko.
De la Casa and.ak jakinarazo dauenez, ondokoak dira XXXI. edizino honetan parte hartukod aben taldeak: Hilos Mágicos (Kolonbia), La Machina Teatro (Kantabria), Títerecuento (Kuba), La Cartelera (Mexiko), Kolore Bitxia Teatro (Bizkaia - Leioa), Merçé Gost (Katalunia), A la Sombrita (Andaluzia), S.O.S. Titelles (Katalunia), Teatro 4 Elementos (Kanariar Irlak) eta Bence Sarkadi (Hungaria). Horrezaz gan, Europako Txotxongilo-egile Gazteen Jaialdia be izango da eta hor Sokratis Pappas eta Afroditi Georgiou greziarrak parte hartuko dabe Cristina Robledillo kataluniarragaz batera. Abagunea zemendiaren23an, barikuan, 21:00etan.
Azken buruan, omenaldiak be izango dira aurtengo edizinoan, izan be, jaialdiaren inaugurazino egunean, zemendiaren 19an, Hilos Magicos kolonbiar taldeko zuzendaria dan Ciro Gomez omenduko dau Bilboko Jaialdiak. Era berean, 93 urteko Gipuseppina Cazzaniga Benedetto Ravasio Fundazinoko buru dan italiarrari XI. Mariona Masgrau Saria emongo jako urteetan egindako lanagaitik.
Bilboko XXXI. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 19an abiatuko da; Kolonbiako Hilos Magicos taldearen Antarqui, el hombre que podia volar lana ikusi ahal izango da eta ekitaldian Ciro Gomez omenduko dabe antolatzaileek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!