Hizkuntzen alkarbizitzearen alde egingo dau 2013ko Korrikak

Dabi Piedra 2012-11-09 14:13   Euskerea berbagai

Bilbon, Unesco Etxean, aurkeztu dabe gaur AEKren 18. Korrika, martiaren 14tik 24ra bitartean egingo dana. Ohiko moduan, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu euskerearen aldeko aldarriak, oraingoan Andoainen hasi eta Baionan amaituta. Euskerea ikasten edo alfabetizetan dabilzan guztiak omenduko ditu 2013ko Korrikak. Aurtengo leloa, Eman euskara elkarri izango da.

Bilbon, Unesco Etxean, aurkeztu dabe gaur AEKren 18. Korrika, martiaren 14tik 24ra bitartean egingo dana. Ohiko moduan, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu euskerearen aldeko aldarriak, oraingoan Andoainen hasi eta Baionan amaituta. Euskerea ikasten edo alfabetizetan dabilzan guztiak omenduko ditu 2013ko Korrikak. Aurtengo leloa, Eman euskara elkarri izango da.

Korrika aurkezteko Unesco Etxea aukeratu izana ez da kasualidadea. NBEgaz eta UNESCOgaz lotutako Bilboko gune horretan, hizkuntzen eta kulturen arteko bizikidetzea bultzatzen dabe eta ikerketa lana sustatu, hizkuntza txikien alde. Hain zuzen, Korrika ideia horretatik abiatuko da bere 18. ekitaldian, Edurne Brouard arduradunak azaldu dauenez: Unesco Etxearen zeregina, Korrikaren mezuaren abiapuntua da, sormen iturri da euren lana guretzat. Holan, hizkuntza guztiek munduan lekua daukiela aldarrikatuko dau 2013ko Korrikak, hizkuntzen eta kulturen biziraupena alkar ulertzean eta bizikidetzan dagoala. Euskerea be, guztion hizkuntzea dala eta danon ardurea dala jagotea azpimarratuko dabe. Ez dogu inor baztertu nahi, euskerea danona eta danontzat dala nabarmendu nahi dau Korrika honek, ganeratu dau Brouardek, nahi dogun bakarra da, geure herrian, geure hizkuntzan bizi, bizikidetzea euskereaz eregi.

Bestetik, Eman euskara elkarri leloaren ildotik, beste ideia bat be plazaratu gura dau AEK-k, hau da, euskerearen mundua danon artean, alkarregaz eta alkarri begira eregi behar dogula. Dakienak ez dakienari erakustea, praktikau nahi dabenari horretarako aukerak zabaltzea, agintariek ikasteko eta erabilteko erraztasunak emotea, danon zeregina da eta danok dogu zeresana euskerearen geroan, azpimarratu dau Edurne Brouardek. Erakunde publikoei be deialdi berezia egin deutsie, laguntzinoa emon daien bide horretan, botere publikoei beren-beregi dei egiten deutsegu euskerea ikasi eta erabiltearen alde egin daien eta, bestetik, herritarrei be eskatzen deutsegu inplikazinoa. Hari horretatik tiraka, Unesco Etxeko arduradun Ruper Ormazak adierazo dau, euskerea moduko hizkuntza bat ez da salbauko indar politikoagaz bakarrik, ezta munduko gobernurik onena eukita be; aldeko legeak beharrezkoak dira, baina hizkuntza bat herritarrek ataraten dabe aurrera, gizartearen inplikazino barik euskereak ez dau aurrera egingo.

2013ko Korrika, 18.a dagoeneko, martiaren 14an hasiko da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Eukal Herri osoa igaro eta gero, korrikalariak eta lekukoa, helmugara ailegauko dira martiaren 24an. Baionan amaituko da Korrika. Ibilbideari buruz, aurrerago emongo ditue datu zehatzagoak. Dana dala, aurreratu dabe, oraingo honetan, omenduak euskerea ikasten dabilzanak izango dirala. Euskerea ikasteko edo alfabetizetako ahalegina egiten dabilzanak, gau eskolan dabilzanak, mintzapraktika programetan euskerea erabilteko ahalegina egiten dabenak, euskalakari izateko bidean dagozan guzti-guztiei, omenaldia egin nahi deutsegu, esan dau Brouardek. Era berean, 18. Korrikaren irudia be aurkeztu dabe, forma geometriko eta kolore biziz osotua, gizartearen mobimendua irudikatzen dauena. Brouarden esanetan, ohikotik urruntzen dan irudia da, Korrika hurreratu ahala, garatzen joango gara ganera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu