Europar LUX Sariak jaso dituen filmak Euskadiko zinema-aretoetan egongo dira ikusgai Zineuskadiri esker

Bizkaie! 2012-11-07 10:50   Barriak

Zemendian, Media Antena Euskal Herria-ren laguntzinoari esker, azken hiru edizinotan Lux Sariak jaso dituen filmak ikusgai egongo dira Tolosan, Ordizian, Barakaldon eta Andoainen, Zineuskadiren areto sarearen barruan dagozan zinemetan.

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE-APV eta IBAIA ikus-entzunezko produktoreen taldeek osotutako Zineuskadi alkartearen helburua herritarrei europar zinema jatorrizko bersinoan eta euskeraz zabaltzea da. Gainera zinema-aretoetarako laguntzinoa, euskal zinemaren promozioa eta Zinema Euskaraz programea eta Media Antena Euskal Herria bulegoak koordinetan ditu.

Zemendian, Media Antena Euskal Herria-ren laguntzinoari esker, azken hiru edizinotan Lux Sariak jaso dituen filmak ikusgai egongo dira Tolosan, Ordizian, Barakaldon eta Andoainen, Zineuskadiren areto sarearen barruan dagozan zinemetan. Bertan ikusi ahal izango doguz Welcome pelikula frantsesa (2009ko Lux Saria), When we leave alemaniarra (2010eko Lux Saria) eta 2011ko film irabazlea, Robert Guédiguian-en Las nieves del Kilimanjaro ospetsua.

Barakaldon (Barakaldo Antzokia), zemendiaren 20an, eta Andoainen (Batero Kulturgunea), zemendiaren 21ean, Philippe Lioret zuzendariaren Welcome pelikula frantsesa egongo da ikusgai. Film honek 2009ko Lux Saria jaso eban eta giza migrazinoen gaia lantzen dau oso ikuspegi zehatzetik, hain zuzen, Calais-era bidean doan errefuxiatu kurdu gaztearen ikuspegitik. Bilal Kayani-k, 17 urteko mutilak, mundu honetan beste ezer baino gehiago Londresen dagoan neskalagunagaz alkartu nahi dau. Ikusleak gaztearen egoereagaz gehiago sensibilizetako, zuzendariak herritar frantses arrunt baten ikuspegia konpartiduteko aukerea emongo deusku; horrek errefuxiatuen gaiagaz kezka handirik ez dau izango. Simon Calmat, berrogei urteko ugerketako irakaslea da, krisian dago eta dibortzioko papelak egiten dago.

Feo Aladag, zuzendari austriarraren When we leave (Die Fremde), 2010eko Lux Saria, Ordizian (Herri Antzokia) egon da ikusgai zemendiaren 2an. Hilaren 13an Barakaldon (Barakaldo Antzokia) eta zemendiaren 29an Tolosan (Leidor Udal Aretoa) izango da. Die Fremde idaztean, egitean eta produzidukeran, Feo Aladag zuzendariak gai unibersal bati heltzen deutso: norberaren errealizazinorako nahiaren eta gizartearen eta familiaren presinoaren arteko gatazkea. Holan marrazten dau Umay neska gazte turkiarraren erretratua. Umayk bizimodu independentea izatea erabagiko dau tradizino kulturalak emakumeak gizonen menpe eskatzen dauen arren, izan senar, aita edo anaia. Istorioa Alemaniaren (Umay hazi eta familiagaz batuko dan tokia) eta Turkiaren (ezkondu eta familia politikoagaz bizi dan tokia) artean kokatua dagoanez, gaia Europan kulturak adiskidetzearen testuinguruan dago.

2011ko Lux Sarien film irabazlea, Robert Guédiguian-en Las nieves del Kilimanjaro, zemendiaren 6an Barakaldon (Barakaldo Antzokia) eta zemendiaren 7an Ordizian (Herri Antzokia) eta Andoainen (Batero Kulturgunea) izango da ikusgai. Victor Hugoren Les Pauvres gents poeman inspirauta, filmak desagertzear dagoan eta apurka-apurka Michel eta Marie-Claire personaiek osotutako bikoteak birgaitutako balio-sistemearen istorioa kontetan dau. Jean-Pierre Darrousin eta Ariane Ascaride aktoreek, Robert Guédiguian zuzendariaren aktore fetitxeek egingo dabe horreen papela Gérard Meylan-egaz batera eta zuzendariak zinemagile-ohitureari leial jarraituko deutso, film konprometitua eskainiz, militantea, gizartea eta horren bilakaerea zalantzan jarten dituana.

Lux Sariak, Europako Parlamentuak Europako hizkuntz, baloreak, Europear eraikuntzea eta kultur aniztasuna bultzatzen daben filmei emoten deutsezan sariak dira. Saria ordezkatzen dauen garaikurra film biribil batez osotutako Babel torrea da eta leku berean eta helburu berdinagaz hizkuntz eta kultur aniztasunaren zeinua da aldi berean. Saria irabazten dauen filmari Europar Batasuneko 23 hizkuntzen azpitituluak jarten jakoz eta gorrak edo entzuteko arazoak dituen personentzako egokitzen da baita. 2007an ospatu zan lehen aldiz eta Faith Akin zuzendariaren Del otro lado film germaniar-turkiarrak irabazi eban saria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu