Literaturea, zinemea eta mendia berbagai egunotan, Gasteizko EHUko Letren Fakultadean
2012-11-07 11:56Literatura, zinema eta mendiari buruzko II. Jardunaldiak hasi barri ditue Gasteizko EHUko Letren Fakultadean. Aurten jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo ditue. Esplorazino geografikoa, kirol eta mendiko jarduerak, mendi liburuak eta beste hamaika gai jorratuko dira zemendiaren 9ara arte.
Literatura, zinema eta mendiari buruzko II. Jardunaldiak hasi barri ditue Gasteizko EHUko Letren Fakultadean. Aurten jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo ditue. Esplorazino geografikoa, kirol eta mendiko jarduerak, mendi liburuak eta beste hamaika gai jorratuko dira zemendiaren 9ara arte. EHUk eta Mendi Film jaialdiak dira antolatzaileak.
Hedabideetako profesionalak, irakaskuntzakoak, zinemagileak eta alpinistak izango dira hizlari Gasteizen. Jardunaldietan mundu osoko mendiak ezagutzeko aukera izango da, eta eta hainbat ikuspegi buztartuko dira topaketan: zientzialari eta esploratzailearena, mendizale eta humanistarena.
Lehenengo egunean, zemendiak 7, Terry Giffordek edegiko dau egitaraua, Mountaineering poetry berbaldiagaz. Ostean, beste bost hitzaldi egingo dira: Mendi literatura ikerketa akademikoaren arloan, Haritz Monreal; Montaña sagradas vs. montaña tóxica. Respuestas literarias a Yucca Mountain, David Río; Montañas, paisaje y patrimonio, María José González; Geografia y paisajes de montaña, Juan José González; eta, Viento del Sur. Investigación y escaladas en Patagonia, Ibai Rico.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Rémy Teziersen Au-delà des cimes eta Ana Ruiz eta Idoia Rubialen Mujer y deportes de montaña hoy lanak proiektauko ditue. Teziersen pelikulea 2009ko Mendi Film jaialdiko irabazlea izan zan.
Eguaztenean be goizean goizetik hasiko dira jardunaldiak. Hamaika berbaldi atondu ditue, besteak beste, Un pueblo de montaña cretense en la obra de Rea Galanaki, Javier Alonso; El paso de los Alpes de Aníbal según Tito Livio, Jesús Bartolomé; La representación literaria de la montaña de Stanhope a Woolf, Maite Muñoz; Alpinisme et politique dans léntre deux guerres en Europe, Olivier Hoibian; Arqueología y montaña: las fortificaciones medievales en el País Vasco, Belén Bengoetxea; Montaña y narratividad, Jesús Camarero; La montaña en el cine: ¿fondo o personaje?, Kepa Sojo.
Eta, aurreko egunean lez, proiekzino bigaz amaituko da eguna: Encordades, Gerard Monterorena (2011ko Mendi Film jaialdiko epaimahaiaren aitamen berezia) eta Lehen emakume alpinistak, Estitxu Fernandezena.
Barikuan, hilaren 9an, goizez bakarrik egingo ditue topaketak. Manuel Gutierrez Aragonen El corazón del bosque (1979) proiektauko dabe 9:00etan, eta ostean, Agustin Gomezek Naturaleza estado puro: el bosque del maquis gaia landuko dau. Amaierako berbaldia Ana Gonzálezek eta Simón Elíasek eskainiko dabe, Buscando gemas en el Karakorum.
Jardunaldion egitarau osoa, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!