Mendebala jaialdia Kantauriko folkaz harago joango da 11. edizinoan
2012-06-21 15:50 MusikeaAurten, Mendebala jaialdiak Kantauriko folkaren doinuak gainditu, eta inguruko beste lurraldeetara edegiko dau egitaraua. Izan be, jaialdiaren 11. edizinoak Gaztela, Aragoi eta Kataluniako musikea ekarriko dau Sopuertara, garagarrilaren 6an eta 7an. Eta, aurten be, kontzertu guzti-guztiak doban izango dira.
Zubi egitasmoa abian euskerazko antzerkigintzea sustatzeko
2012-06-21 15:28 KultureaEgitasmoa bultzatu daben eragileak dira Luhusoko Harri Xuri Karrikako arteen fabrika (Lapurdi), Donazaharreko Herri Antzokia (Nafarroa Beherea), Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia), Leioako Kultur Leioa (Bizkaia), Zornotzako Ametx Zornotza Aretoa (Bizkaia), Elorrioko Arriola Aretoa (Bizkaia) eta Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia (Bizkaia).
2013ko behin-behineko arte egitaraua: 4 aldi baterako erakusketa eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpen 2
2012-06-21 11:19 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak bere ibilbide osoan arreta berezia ipini deutse tokiko artistek sortutako artelan moderno eta gaur egungoei eta horreek nazinoartean ezagutarazoten lagundu dau. Izan be, urteko azken erakusketeak Euskal Autonomia Erkidegoagaz loturak dituen artistak batuko ditu. Ganera, egun sortzen dagozan hainbat euskal artisten lanen aukeraketea aurkeztuko da.
Neanderthal gizakien ganeko erakusketea, Bilboko Arkeologi Museoan
2012-06-20 15:52 KultureaBurgoseko Giza Eboluzinoaren Museotik neanderthalei buruzko erakusketea ailegau barri da Bilboko Arkeologi Museora. Euskal Herriko aztarnategietako objektuak be ikusgai dagoz, besteak beste, Bizkaiko Arlanpe eto Axlor kobetakoak. Neanderthalak, Iberiatik Siberiara urriaren 14ra arte egongo da zabalik.
Hiru euskal unibersidadeek eta CIRIEC-EspaƱak antolatu ditue Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Kooperatiboaren arloko Ikertzaileen XIV. Jardunaldiak
2012-06-20 11:39Gaur, bagilak 20, hasiko dira Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Kooperatiboaren arloko Ikertzaileen XIV. Jardunaldiak Kooperatiben nazinoarteko urtea: Gizarte Ekonomiaren erronkak eta proposamenak, eraldatzen ari dan mundu batean lemapean.
Enkarterrietako Museoak Ismael Fidalgo margolariaren atzera begirako erakusketea inaugurau dau
2012-06-19 18:44 KultureaSopuertan jaiotako Ismael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zan. Enkarterrietako Museoak omenaldia egin gura deutso, Trapagaranen hil zaneko bigarren urteurrenean.
22 konpainiak parte hartuko dabe Bilboko XIII. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian
2012-06-19 15:41 kulturbizXIII. Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoagaz dator, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu. Bilboko XIII. Kalealdia garagarrilaren 2tik 7ra izango da aurten.
2012ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei finalistak aurkeztu ditue
2012-06-19 15:39Hemen, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko hautagaiak: La mirada de Marijaia, ... de la chistera, 34 Marijaiak, ¿Marijaia o Picajaia?, Marilynjaia eta Aste Nagusia Internacional. Epaimahaiak Bilboko Zabalguneko eraikinean aurkeztu ditu kartelok.
Kultur jarduerak eta sozialak izango dira Elorrion garagarrileko astegoienetan
2012-06-18 13:07 kulturbizGaragarrileko astegoienak jarduera musikal, artistiko, kultural eta sozialez beteta egongo dira Elorrion, Udak Elorrion programako egitarauagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Elorrioko Udalaren ordezkariek jakinarazo dabenez.
Ainhoa Aranburu: 'Euskaldun barriei doinua ikastea da gehien kostetan jakena'
2012-06-18 12:21 BarriketanIruñeko HEO-ko Bertso-eskolako arduraduna
Hizkuntza-eskubideen urraketea betikotzeko beste lan eskaintza bat
2012-06-15 14:27 Euskerea berbagaiOsakidetzaren lan eskaintza barriko azterketak egingo dira asteburuan Barakaldoko BECen. 2.600 lanpostu atarako dira lehiara. Azterketa eredua aldatu egin da oraingo deialdian, Rafael Bengoak berak iragarri eban lez, euskera jakitea erabagigarria ez izateko.
UPV/EHUren esku-hartzea dauen ikerketa bat, Science aldizkariaren azalean
2012-06-15 12:22Kantaurikoko labar-artea Europako zaharrena dala frogatu dabe, uranio/torio desintegrazino-teknikeagaz; Europako aro paleolitikoko labar-artearen adibide antxinakoenak Kantaurikoko hatx-zuloetan dagoz, zehatz esateko Kantabriako El Castillo koban datatu dabe irudi zaharrena: orain 40.800 urte baino gehiago egin eben.
The bershow must go on
2012-06-14 14:03 BertsolaritzeaBizkaie! zoli-zoli segiduten dozuenok, jakingo dozue zapatuan Agurainen jokatuko dala Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala.
Baserri giroa nagusituko da astegoienean Bilboko Plaza Barrian, Latxaldiagaz eta Arkide Foroagaz
2012-06-14 12:31Latxaldia, ardi latxaren jaialdia Arkideren ekimena da, artzain profesionalen alkartea, euskal artzaintzearen lehiakortasunaren eta ardi latxaren defentsa eta sustapenaren alde lan egiten dauen alkartea.
Euskomedia Fundazinoak KulturMapp aplikazinoa sortu dau eskuko telefonoetarako
2012-06-13 15:01Euskomedia Fundazinoak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazinoa sortu dau. Helburua da Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea. Klik bat eginez erabiltzaileak urietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazinoa eskuratzen dau modu arin eta erosoan.
Txina barriko gorria asmau eban emakumea
2012-06-13 14:01 BidaideYue Sai ez da edonor, ez. Txinako emakumerik polifazetikoena da, behin eta barriz bere burua berrasmetako gai dana, Ekialdea eta Mendebaldearen arteko zubia. Txinatar askok, helduek batez be, telebisinoko aurkezle zanean ezagutu eben.
Pierre Yves Cousteau protagonista nagusi III. Getxo Seaweeken
2012-06-12 14:07III. Getxo Seaweek Itsas hondoak lemapean egingo da bagilaren 25etik garagarrilaren 1ra bitartean eta Pierre Yves Cousteau, Cousteau Komandantearen semea izango da protagonista nagusia.
Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' antzezlana produziduko dau Arriaga Antzokiak datorren denporaldian
2012-06-11 15:41 KultureaArriaga Antzokiak ikuskizunen produkzinoari eutsiko deutso datorren denporaldian, 2012-2013ko programazinoaren aurkezpenean Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistikoak nabarmendu dabenez. Danetara, lau sorkuntza propio izango dira.
Kaxildo Alkorta: 'Bizkaierearen odola euskera batuarentzako sano aprobetxagarria da'
2012-06-11 12:18 BarriketanMendebalde Kultura Alkarteko zuzendaria
Xabier Etxeberriak 'Udazkeneko lorea' bakarkako bigarren nobelea argitaratu dau
2012-06-11 12:17 KultureaXabier Etxeberriak Udazkeneko lorea nobelea kaleratu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Esan ezin diranei edo esatea komenidu ez diranei buruzko eleberria idatzi dau zarauztarrak, personen arteko guzurrez eta sekretuez, hain zuzen be.

























