Portugaleteko Elai Alai-ren 50. urteurrenean dator Nazinoarteko 38. Foklore Jaialdia
2012-07-19 15:55 KultureaAurtengo parte-hartzaileak Mexikoko Colima Unibersidadeko Balleta, Donostiako Argia Dantza Taldea, Omsk-eko Dantza eta Kantu Konpainia, Kurdistaneko Sign Art, venezuelako Guanaguare Dantza Taldea eta Argentinako Gran Ballet dira Elai Alai taldeagaz batera.
Elai Alai 50. urteurrena ospatzen dago aurten eta kulturguneak antolatutako Nazinoarteko Folklore Jaialdiak, barriz, 38.a izango dau aurten, garagarrilaren 21etik 25era, Portugaleten. Folklore Jaialdiaren aurkezpenean izan dira gaur Susana Andres (Euskadiko Kutxa), Jose Ignacio Beitia (Folklore Jaialdiaren zuzendaria), Josune Ariztondo (BFAko Kultura diputadua), Gaizka Benguria (Elai Alai), Mikel Toral (Eusko Jaurlaritza) eta Italia Canna (Portugaleteko Udala).
Antolatzaileak pozik azaldu dira orain 50 urte ilusino handiz hasitako proiektuak jarraipena izan dauelako, gaur egun sustraiak sakon ditualako eta zeozelan erreferentzia izan dalako euskal kulturan. Ideia hori azpimarratu dabe babesleek be, mundu mailan eredu dira Elai Alai eta Foklore Jaialdia, Susana Andres and.aren esanetan; eskertzekoa da urteotan Elai Alai kulturguneak egin dauen lana, euskal kulturearen mezulari lana Italia Cannak adierazo dauenez. Era berean, Mikel Toralen esanetan, jantzak ondare handia dira, baita sozializazinorako tresna be eta, beraz, nahitaezkoa da holako ekimen bat babestea.
Josune Ariztondo kultura diputaduak Portugalete, Bizkaia eta Euskal Herri osoa mapan kokatzen dauen hitzordua da Folklore Jaialdia adierazo dau; horrezaz gan, kultur erreferentzietako bat izategaitik, funtsezko zeregina eta lana egin dabela autortu dau, Elai Alai-ren lana eta ilusinoa goraipatu behar dodaz, Elai Alai familia handia da, urtetik urtera eta belaunaldiz belaunaldi euskal jantzen eta kulturearen ondarea transmitiduten jakin dauena.
Portugaleteko 38. Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren kartelaz, Jose Ignacio Benguriak berba egin dau eta aurtengoa berezia izango dala adierazo dau, Elai Alai kulturgunearen 50. urteurrena dalako. Okasinorako talde anfitrioiak ekitaldi berezia atondu dauela adierazo dau azken 50 urteotan jantzek izan daben eboluzinoa erakusteko.
Aurtengo parte-hartzaileak Mexikoko Colima Unibersidadeko Balleta, Argia Dantza Taldea, Omsk-eko Dantza eta Kantu Konpainia, Kurdistaneko Sign Art, venezuelako Guanaguare Dantza Taldea eta Argentinako Gran Ballet dira Elai Alai taldeagaz batera.
Jose Ignacio Beitia, Folklore Jaialdiaren zuzendariak Argia Dantza Taldearen parte hartzea nabarmendu dau, izan be, Donostiako taldeak Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Aunitz urtez ikuskizuna aurkeztuko dau.
Lehenengo hitzordua garagarrilaren 21ean, zapatuan, izango da Argia Dantza Taldeagaz, Portugaleteko San Roke enparantzan, 21:30ean hasita. 22an, Errusiako taldearen txandea izangoda; 23an, Venezuela eta Kurdistango taldeena; 24an, Mexikoko taldeak parte hartuko dau; eta 25ean, Argentina eta Elai Alai taldeen txandea izango da. garagarrilaren 29an, Munduko Dantzak ikuskizuna eskainiko dabe talde guztietako jantzariek. Azken buruan, Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan, Musika Saioak be antolatu ditue; lehenengoa, garagarrilaren 30ean izango da, Argentina, Kurdistan eta Venezuelako taldeakaz. Hilaren 31n, barriz, Errusia eta Mexikoko taldeek parte hartuko dabe. Saioak 19:00retan hasiko dira.
Beste alde batetik, Folklore Jaialdia Porugaletetik kanpo be izango da, izan be, talde parte-hartzaileak herririk herri ibiliko dira, zehatz esateko 24 udalerritan 25 ikuskizun eskainiko ditue. Aitagarriena, akaso, garagarrilaren 25ean, Bilbon, Arriaga Antzokiaren ondoan eskainiko dabena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!