Evan Glodell-en 'Bellflower' film apokaliptikoa, Fant 2012ko irabazle
2012-05-10 15:08 BarriakEvan Glodell zuzendariaren Bellflower lanak irabazi dau Bilboko 18. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko film onenari saria. Euskal Gidoigileen Alkarteak be AEBetako zinemagilearen pelikuleari emon deutso saria. Sari-emotea maiatzaren 11n iluntzean egingo da, Alondigako Golem zinema-aretoan.
Jantzea eta diziplinartekotasuna nagusi, Leioako XVIII. Umore Azokan
2012-05-09 15:45 KultureaJantzea eta diziplinartekotasuna dira aurtengo Leioako Umore Azokearen osogai nagusiak, Bilboko Rekalde Aretoan egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Maiatzaren 17an hasi, eta lau egunez, ez da aspertzeko astirik izango Leioako kale, plaza eta parkeetan, izan be 120 emonaldi eskainiko ditue Euskal Herriko zein kanpoko 45 konpainiak.
Hiru eguneko egitarau zabala, Arrigorriagako XVII. Clown eta Pailazo Jaialdian
2012-05-08 15:21 KultureaKrisiak aurrekontuan eragina euki arren, kalidadezko eskaintzea izango dau aurten be Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazo Jaialdiak, lehenengo mailako artistakaz, Arrigorriagako alkate Asier Albizuak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez. Maiatzaren 11tik 13ra bitartean egingo da festibalaren 17. edizinoa.
Bikote bat hamar egunetan biziko da jentaurrean Bilbon, birziklatzearen garrantzia azpimarratzeko
2012-05-08 11:25Bilboko Udalak (Ecoembesen eta Ecovidrioren laguntzinoagaz) antolatutako proiektu honen helburua da herritarrei birziklapenari buruzko informazinoa emotea eta jentea gai horretan sentsibilizetea.
Dragoiak lehoien zaindari
2012-05-07 15:24 BidaideLo egin bako beste gau bat Shanghain, atzera be. Bukaresten baino sei ordu gehiago. Baina, merezidu dau eguzkiak urten arte itzarrik egoteak. Badira hiru urte Txinako uriburu ekonomikoan bizi diran athletic zaleek taldearen koloreak harro jantzi zituenetik, eta oraingoan baikortasuna da nagusi. Aurten kopetakoren bat irabaziko dogu, ziur, dino Iriborio Ugartek.
'Moldatu', 'A Paedophile' eta 'Ekaitza' lanek irabazi dabe Nontzefilmak film laburren lehiaketea
2012-05-07 13:23 BarriakAsier Urbieta donostiarraren Moldatu lanak jaso dau Nontzefilmak film laburren lehiaketearen zinema ataleko lehenengo saria, eta Nacho Rodriguez bartzelonarraren A Paedophile beharrak, animazinoko atalekoa. Euskeraz egindako lanik onenaren saria Alberto Gastesi donostiarrak zuzendutako Ekaitza lanak irabazi dau.
Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak, irabazle Teknoskopioa proiektu-lehiaketan
2012-05-07 12:43Elhuyar Fundazinoak antolatutako Teknoskopioa proiektu-lehiaketearen azokea eta sari-banaketearen ekitaldia barikuan, maiatzaren 4an, izan ziran UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan. Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak nagusitu dira aurten. Danetara, 75 talde izan dira lehian.
Aitor Arrutia eta Oihana Bartra irabazle, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako lehenengo ekinaldian
2012-05-07 11:08 BertsolaritzeaMartxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.
Topaguneak hizkimizki.com webgunea aurkeztu dau
2012-05-07 10:42Euskeratik eta euskeraz sortu dan tresna barri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea dau helburu. Danetara, 43 hizkuntza batzen ditu eta euren arteko konbinazinoak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak.
Asier Ibaibarriaga: 'Lehendakaria izateak lan eta ardura asko eskatzen ditu'
2012-05-04 14:13 BarriketanBizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek
2012-05-04 13:18 KultureaErein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.
'Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra' nazinoarteko poesia jaialdia aurkeztu dau 2012 Fundazinoak
2012-05-03 15:54 jardunaldiakAskoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu osoko 50 poeta batuko ditu Donostia, Gasteiz eta Bilbon bagilaren 7tik 10era bitartean. Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimena garatzeko sortutako 2012 Fundazinoak antolatu dau festibala.
Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian
2012-05-03 11:37 BertsolaritzeaLagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.
Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean
2012-05-03 11:11 KultureaAurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Eszenatoki barria ganbera-musika kontzertuen XIII. Eleizetan Jaialdian: San Juan Ergoien baseleizea
2012-05-02 15:43 MusikeaEgitarauari jagokonez, esperientzia eta kalidade handiko musika taldeen eskutik dator aurten XIII. Eleizetan. Danetara 5 kontzertu izango dira. Asteon, maiatzaren 5ean izango da lehenengoa; iluntzeko 20:00etan Boroako San Pedro baseleizan, Método Cardiofónico izenburua dauen German Diazen ikuskizun barria.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak kultur jarduerak proposatu ditu zine programazinoaren osogarri
2012-05-02 11:42 BarriakBilboko Berreginen Museoaren Izaki FANTastikoak izeneko bisita-tailer programea; fantasiazko eta bildurrezko film mitikoen 35 kartel jasoten dituan Fant: I love clicks erakusketea; eta Irudi idiliko gitxiago! Zatarkeria, bildur eta nazka gehiago! lelopeko erakusleiho lehiaketea dira jarduera aitagarrienak.
Wayne Shorter eta Eliane Elias Getxoko 36. Jazzaldian izango dira
2012-04-30 18:19 MusikeaWayne Shorter saxo-jotzailea eta Eliane Elias piano-jotzaile eta abeslari brasildarra izango dira aurtengo protagonistak. Horreez gan, saio nagusietan Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda eta China Moses abeslaria izango dira Getxon garagarrilean.
Txina modearen ikur
2012-04-30 15:13 BidaideLuo Zilin-ena ez da edertasun txinatar tradizionala, izan be, milurtekoetan herri honetan nagusi izan dan ereduaren antitesia be izan daiteke: 183 zentimetroko altuerea dauka, edozein gizonezko kikildu eta lotsarazoteko modukoa, landa giroko emakumeen ohiko arpegiko larruazal baltzingoa eta Angelina Joliegaz lehiatzeko moduko ezpan haragitsuak ditu ezaugarri.
Ramuntxo Bidart: 'Kulturearen bidez, herriari mobidu eragin nahi deutsagu'
2012-04-27 15:25 BarriketanBasaizea alkarteko lehendakaria
'Hizkuntzaz jabetzen (0-6)', Mendebalde Kultura Alkartearen Jardunaldiak maiatzaren 4an eta 5ean
2012-04-26 18:32 jardunaldiakUrteroko hitzorduari eutsiz, Mendebalde Kultura Alkarteak Hizkuntzaz jabetzen (0-6) izenburuko XVI. jardunaldiak antolatu ditu. 2012ko maiatzaren 4an, barikua (16:00etatik 20:00etara) eta 5ean, zapatua (9:30etatik 13:45era) izango dira ekitaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.










_profile_sidebar.jpg)
_profile_sidebar.jpg)

















